Euskarari lege geriza

Publié le par Alda










Sébastien Castet
Euskal Konfederazioa

Gaur egun, euskararen aldeko urratsak 
norberaren borondateak baldintzaturik dira.

Nombre de bascophones et usage de la langue basque en baisse

Eusko Jaurlaritzaren azken inkesta soziolinguistikoak erakusten du Iparraldean hiztun kopuruak ttipitzen segitzen duela eta euskara dakitenen artean erabilera ere beheitituz doala. Hamarkada luzeetan euskalgintzak eraman lana eta berriki botere publikoek euskalgintzaren presioaren ondorioz hasitakoa ez dira aski izan euskara galzoritik ateratzeko. Zergatik?

Manque d’un cadre légal pour une politique linguistique audacieuse.

Iparraldean euskara ez baita ofiziala, babes juridikorik ez baitu eta hizkuntza politika eraginkorrik ez baita. Gaur egun euskararen aldeko urratsak norberaren borondateak baldintzaturik dira. EEP bera ohartzen hasia da hautu librean oinarritu hizkuntza politika baten mugetaz, ikusten duelarik adibidez SNCF bezalako zerbitzu batean arduradunak ez direla batere prest euskarari den mendreneko lekua uzteko. Eta egia bada ere beste arlo zenbaitetan posible dela “zerbait” egitea, euskarak normalizazio bidean urrats sendoak eman ditzan nahi bada baitezpadakoa da euskara ofiziala izatea, babes juridikoa ukatea eta eremuz eremuko hizkuntza politika eraginkorra abiatzea.

Première étape : projet de loi-cadre
Holako hizkuntza politika bat plantan ezartzeko lehen etapa frantses Gobernuak hitzeman lege-koadro proiektua izan daiteke. Izan ere, holako lege batek norabidea arloz arlo definituko luke, koadro zabala finkatuko luke eta ondoren lurralde bakoitzak bere hizkuntza politika garatuko luke bere eremuko hizkuntzaren egoeratik abiatuz, arlo desberdinetan (irakaskuntza, administrazioak, zerbitzu publikoak, hedabideak, eremu sozio-ekonomikoa...) erdietsi beharreko helburuak lortzeko erritmoak erabakiz.

Grande manifestation Deiadar ce samedi
Larunbatean Euskal Konfederazioak eta Kontseiluak Deiadar manifestaldi handi bat antolatzen dute Baionan, besteak beste lege hau lehenbailehen Parlamentuan aurkeztua izan dadin eskatzeko.

Le gouvernement prêt à renier sa parole
­Lege hori Sarkozy Jaunak hitzeman zuen 2007an Presidente izateko kanpainan zelarik. Ondoren, 2008ko maiatzean, Albanel Kultur Ministro ohiak Asanbladaren aitzinean berretsi zuen Gobernuak lege bat aurkeztuko zuela 2009an. Eta hitz horiek baieztatu zituen Euskal Konfederazioari 2009ko martxoan igorri gutun batean. Bainan urriaren 16an, Frédéric Mitterrand Kultur Ministroaren kontseilari batek Euskal Konfederazioari jakinarazi dio Gobernuak zalantzak zituela lege bat egiteko egokitasunaz, agian ez zuela balio legerik egitea ikusiz lurralde hizkuntzak Konstituzioan sartu direla. Beste behin Gobernua bere hitza jateko prest da...

Tout changement constitutionnel doit être décliné au niveau juridique pour ne pas se perdre dans les interprétations
Beraz lurralde hizkuntzak Konstituzioan egotea aski ote da? Hizkuntza gutituen inguruko Baionako kolokioan parte hartu duten juristak ados ziren errateko alde batetik Konstituzioaren aipamen berria interpretatzeko hamaika era bazirela eta bestetik edozein aldaketa konstituzional maila juridikoan deklinatu behar zela, hain zuzen interpretazio hutsean ez erortzeko. Eta Historiak erakutsi digu zehaztapen eza euskararen kontra itzultzen zela, Konstituzioaren bigarren artikuluarekin bezala (ingelesaren kontra pentsatua zen artikulu hau maiz euskarari trabak ezartzeko baliatua izan da). Beraz bai, lege hori ezinbestekoa da.

Ce samedi, montrons que le sort de la langue basque nous préoccupe
Iraganeko Deiadar manifestaldiek mobilizazioaren bidez gauzak mugiarazten ahal zirela erakutsi digute (Euskal Kultur Erakundearen sorrera, Hizkuntza Kontseiluarena, etab.). Datorren larunbatekoa ez da soilik euskararen aldeko manifestaldi bat gehiago izanen, hitzordua dugu euskararen geroak axolatzen gaituela erakusteko, hitzordua dugu euskal gizartea prest dela bere hizkuntza berreskura dadin aldarrikatzeko eta orain pilota politikoen teilatuaren gainean dela errateko: frantses Gobernuak lege hori zor dio euskarari. Hitza hitz. 

Publié dans Euskaraz bizi!

Pour être informé des derniers articles, inscrivez vous :
Commenter cet article