EHZ? Erein, Hazi eta Zabaldu!

Publié le par Alda

 

 ehz-heleta-mapa880.jpg

EHZ est le prolongement de l'association PIZTU créée en 1992, dont l'ambition était de devenir une plateforme d'échange et d'aide à l'évènementiel.
Piztu organisa le premier festival EHZ en 1996. Il fut organisé a une époque où le nombre de festivals n'était pas aussi important en Europe, par des jeunes soucieux de:
* dynamiser le Pays Basque intérieur par un rendez-vous majeur de 3 jours,
* valoriser la culture, la langue et l'identité basque,
* porter des valeurs fortes de l'époque,
* réunir autour du bénévolat des jeunes d'origines et de sensibilité différente.
Alda! présente le témoignage de deux bénévoles de cette 17è édition qui montrent que l’esprit d’origine est toujours vivant !

 

Izarne Molina Dupain

 

Hitz laburretan... nor zaitugu?
Izarne Molina Dupain, 24 urte, Ziburutarra, Hezitzaile ikasketak egiten Etxarrin. Beti danik EHZ ezagutzen nuen. 17urtetan laguntzaile bezala hasi nintzen Idauze Mendiko pentzean.
 

 

Zer izan da zure ibilbidea EHZn?
Urte batez laguntzaile gisa arizan ondoren, Animazio komisioan sartu naiz edizio bat beranduago. Gero Administrazio Kontseiluan sartzea proposatu zidaten. Proiektu horretan sinesten nuenez eta gaur egun oraindikan, onartu eta bozeramaile naiz gaur egun. Horregatik gaur egun Komunikazio Arduradun eta bozemaraile segitzen dut.


Nola lantzen duzue Komunikazioa?
EHZ festibala 13 komisio desberdinez osatua dago, komunikazioa barne. Taldean 5 pertsona ibiltzen gira urtean zehar, permanente batek segitua. Administrazio kontseiluak ditu garraiatu nahi ditugun mezuak eta lemak erabakitzen. Komunikazio lan taldean hedatze, idatzi, prentsa harreman… guztiaz arduratzen gira.

Komunikatzeko bide berriak ez dira sobera existitzen gaur egun, nahiz eta sare sozialak hasi garen pasa den urtetik erabiltzen.

Euskal Herri osoan komunikazio indartsu bat egitea erabaki dugu, nahiz eta atzerriko komunikabideei ere infoak bidaltzen dizkiegun eta haiekin harremanetan garen…


Indar berezi bat egin duzue barne komunikazioari so?
Bai! Gure barne komunikazioari indar eta berrikuntza haize bat ematea planteatu dugu.
Pasa den urtean, egunero 4 orriko “EhkaZeta” atera dugu egun bakoitzean.
Festibalari eta laguntzaileei zuzendua. Goiz guziz, akanpalekuan, gure irrati saioa ere egiten hasi ginen.
Bietan eguneko berriak, egunako programazioa, elkarrizketa desberdinak, horoskopoa... etab. sartuz.

 

Nola egin erritualak ez ditezen errutinak bilaka?
Urte oro berrikuntzekin gatoz, aurtengoan «gogoeta» komisio berriak urte osoko lan sakon bat eraman du Festibalak dituen engainamendu eta problematiken inguruan, 2 hitzaldi proposatuko ditu larunbatean. Bestetik urte oro jende berria hurbiltzen zaigu, laguntzaileen belaunaldien nahasketa,
indar bat bezala ikusten dugu.

 

Aurtengo edizioarekin batera EHZk bere 4.urtea beteko du Heletan. Gunea ongi ezagutzen hasi gira, errefrentzia-puntuak sortzen, harreman sakonak eta ondorioz erritual berriak!


Herrira mugimenduarekin eginen den Lip Duba hortan sartzen ahal da...
Bai! Herrira mugimenduak eta Euskal Herria Zuzenean elkarteak, Lip Dub bat antolatzen dugu, Festibala denboran Igandez arratsaldeko 1ak30tan, Erregelu eremuan. «Euskal Herrian hutsik dauden
aulkiak betetzea da xedea.» Zentzu honetan, Euskal Herria Zuzenean elkarteak gogoan ekarrarazi nahi ditu aurten ere laguntzaileen txokoan kide batzuk faltan izanen ditugula,baita gure pentzeetan barna festibalariak.
Lip Dub bat, ekimen partehartzaile bat da, denen parte hartzea eskatzen duena.
Gazte, zahar, haur… denak Lip Dub honetan parte hartzen ahal dute.
Zer egin behar da? Kantua ikasi, (kasu, kantu berri bat da, Xutik eta Itziarren Semeak taldeek egin dutena), kantua atxemaiten ahal duzue Festibalaren eta Herrira-ren web guneetan.
Eta ekarri banderak!

SORGIN d’EHZ!
Pour la création de spectacle vivant L'objectif est de soutenir des artistes et collectifs d'artistes locaux (professionnels ou amateurs), en proposant à l'un d'entre eux, de créer un spectacle original.
SORGIN est aussi un outil essentiel pour dynamiser le rôle des festivaliers et des bénévoles dans le cadre et autour du festival.

 En 2012, le projet sera mené par des comédiennes de la compagnie Kitzikazan/k et de Battitta lau ttitta, qui réaliseront une pièce de théâtre en euskara.

Amaia Boloquy, 28 ans, habitant à Bayonne, et enseignante d’Histoire et de Géographie nous présente le Projet Behelaino.

 

 

mp-behelaino193347

 

 

“17 urte ditudanetik laguntzaile naiz EHZ festibalean. 3 egunetan laguntzaile bezala hasi nintzen. Duela 4 urte, eguneko programaziokokomisioan sartu nintzen. Heletan girenetik plaza inguruko xoko ainitzetan antzerki ikusgarri, kontzertu, animazio ibiltariak antolatzen ditugu. Urtean zehar bost gira gure taldean. Urte guzian zehar lan bat eramaiten dugu artisten aukeratzeko eta festibal denboran arduratzen gira ikustea ea dena ongi ibiltzen den: ordua, teknika, artisten harrera...
Animazioak bilatzerakoan, saiatzen gira EHZren ildoen segitzen: artista engaiatuak programatuz, gure baloreekin lotuak diren ikusgarri edo animazioak proposatuz, beti giroan egonez. Bertako artista amatoreei aukera emaiten diegu aritzeko, baita ere kanpokoei. 4 urtez, programazio aberatsaren proposatzen lortu dugu, eta festibalari guzientzat dibertitzeko edo gogoetak eramaiteko aukera dago.
Aurten, Sorgin proiektuaren karietara antzerki obra bat prestatu dugu Kitzikatzan/k eta Battitta4ttittako 5 jokalarik. Sorgin, joan den urtean hasi zen EHZren barne proiektua da. Helburua sorkuntzaren sustatzea da, bertako artistak lagunduz. Duela urte bat baino guttiago bostak bildu ginen lehen obra baten muntatzeko gogoa ginuelako. Lehen proiektu hori ezin izan dugu egin eta guhaurek zerbaiten idaztea erabaki dugu. EHZk horren berri ukan duenean, Sorgin proiektuan parte hartzea proposatu digu. Zenbait hilabete berantago, Behelaino obra atera da:
Herri ttipi batean, proiektu erraldoi baten mentura dela eta, herriko ostatuan 5 pertsonaien ibilbideak gurutzatzen dira. Eguneroko zalantzak, gorabeherak eta herri dinamikak plazaratu nahi izan ditugu. Pertsonalki proiektu biziki aberatsgarria izan da, gure testuingurutik eta bizipen pertsonaletatik abiatu girelako. Taldeko gehienakEHZko laguntzaileak gira, eta guretzat berezia da hor aritzea...“


 HITZALDIEN GUNEA :

 

Aurten ere pipilean diren gaiak tratatzea erabaki ditugu festibalean.

 

Larunbatean 3 eztabaida izanen dira.

 

* Larunbat goizean sexualitari buruzko tailer bat antolatuko dugu.Partehartzailea izanen da.

* Larunbat eguerditan Asiskok aurkeztutako ez ohiko konferentzia izanen da.

* Arratsaldeko hiruetan «Nola eraiki biharko E.H.a»Tokiko eta atzerriko adibideetan oinarrituz. Ekonomia alternatiboak bultzatuz kapitalismoari uko egiteko. Hortarako europa toki ezberdinetatik heldu diren hizlariek gai horren inguruan eztabaidatuko dute.

 

Gurekin izanen dira:

  • Nuria Albet, Suediatik etorria eta JAK proiektuaren bultzatzailea.Jak interes gabeko bankua da,autofinantziatze sistema bat.

  • Larus Vilhjalmsson,Isladiarra «  Biharko islandia » mugimenduaren bultzatzailea.Hunek isladiak iragan duen krisia aipatuko dauku eta nola islandiarrek zorra ez pagatzea erabaki duten.

  • Jasone Mitxeltorena, kazetaria, auzolan liburuaren idazlea eta Auzolan ekimeneko partaidea.

  • Gorka Pinillos Lanz.Hunek koperatiba integral katalanak eta xarxako sozial autofinantziazio koperatiba ( Casx) aurkeztuko digu.

  • Ambes elkarteko kideek EH moneta proiektua aurkeztuko digute.

  • Maitane Fraile, Lekeitioko alkatea.Hunek bere esperientzia azalduko digu:Euskal populua hitza eta poderea berreskuratzeko punduan delarik....

Eztabaida eta topaketa gune hori biziki aberatsgarria izanen da bai parte hartzaileentzat, bai festibalarientzat.

Pour être informé des derniers articles, inscrivez vous :

Commenter cet article