“Jendartearekilako hurbiltasuna, eraginkortasunaren gakoa”

Publié le par Alda



Joana Arbeletche, Basaizea elkarteko langilea

Baigorriko eskualdean, euskara eta tokiko bizia sustatzeko,
Basaizea elkarteak, jendartearen parte hartzea bultzatzen du.

L’association Basaizea est connue
pour sa vitrine Nafarroaren Eguna, qui est célébrée à Baigorri depuis 1978. Alda! a rencontré Joana Arbeletche, permanente de Basaizea afin de découvrir, les moyens mis en oeuvre pour faire vivre la langue et la culture basques dans le canton de Baigorry.
Plus que la vitrine ou la pointe de l’iceberg l’entretien nous donne l’occasion de découvrir les démarches menées par l’association tout au long de l’année  pour faire vivre la langue basque, les dynamiques locales et la participation citoyenne !


Zer da Basaizea elkartea?
Basaizea Baigorriko kantonamenduaren eremuan ari den Kultur Batasuna da. Hiru lan ardatz nagusi sortzetik jorratzen ditu:
Euskararena: hizkuntza salbatzea eta normalizatzea ditu helburu. Hortarako elkarte gisa bere ekitaldi guzietan bai eta ere elkarte bizian Basaizeak euskara bizi arazten du. 
Eskualdeko biziarena: tokiko ekimen/ iniziatibak bultzatzea edo sustatzea eskualdeko aktoreekin partaidetza garatuz (ikastetxe, elkarte, etab.)
Herritarren parte hartzearena: herritarren partaidetza eta parte hartzea indartuz jendartearen arrangurak konduan hartzeko eta agertarazteko momentoan… bai eta ere aterabideen atzemaiteko momentoan.

Kulturari buruz gogoeta berezi bat eramaiten duzue…

Basaizean ez dugu "kultura" aktibitate artistikoetan  (musika, antzerkia, dantza, arte plastikoa, literatura, zinema, etab.etan) mugatzen. Ez dugu helburu bakartzat aktibitate horien sorkuntza, promozioa eta  hedapena laguntzea.
Elkarteak "kultura"-ri definizio zabalago bat eman nahi dio, "kultura"k gure eguneroko balore eta gure munduari buruzko ikuspegiaren eraikuntzan parte hartzen duelako. Gure bizitzeko moduak eta egiteko manerak bideratzen eta eragiten ditu.
Ber moldean  Basaizeak kultura partehartzaile eta barneratu bat sustatu eta garatu nahi du. Herriak, kultura bizi behar duelako eta kulturaren jabe izan behar duelako. 
Adibide gisa, tokiko ekoizle eta erosle zonbaitekin egina izan den gogoeta hartzen ahal da. Ekoizle sarea garatua eta aberatsa dugu eskualdean... eta MERKAT’IA ekimenaren bidez, merkatua berriz piztea erabakia izan da. Horrek herritarren arteko harreman gune, elkargune berri baten sortzeko baita ere tokiko ekoizpenak ezagutarazteko eta baloratzeko balio du. Erosle eta ekoizleen arteko harreman zuzenak pizteko edo garatzeko. Orain bigarren gogoeta fase batean gira beti ekoizpenekin MERKAT'IAren "formula" garatzeko eta iraunkorrarazteko!

Antolakuntza mailan zer dira zuen ezaugarriak ?
Basaizeak elkarte gisa badu Adminiztrazio Kontseilu bat eta jorratzen ditugun arlo ezberdinetan Lan Taldeak antolatzen ditu. Hara nola Bixentainia Ostatuarentzat, Etxebizitza, Haur eta Gazte, Euskara, Ekonomia arloetan, Arte eta Kultur adarrarentzat, Nafarroaren Eguna/Kulturaldiarentzat, Urteko ekitaldientzat (ihauteriak, urtats gaua, olentzero eguna, etab.), Bagata edo 16-25 urteko gazte taldearentzat...
Elkarteak bere helburuen gauzatzeko lan postu bat eta erdi segurtatzen ditu urtean zehar antolatzen dituen aktibitateekin. Nafarroaren Egunak ere tokiko proiektu batzu edo Basaizearen filosofiarekin bat datozen proiektu batzu diruztatzen ditu. Horrek erran nahi du elkartearen helburuak gauzatzeko eta ibilbide nagusiak segurtatzeko Basaizeak badituela bere bizibide autonomoak. Gure lehentasunen obratzeko medioak gure lanaren gain dira ez eta aldakor izaiten ahal diren "moda" edo "kanpoko" lehentasun batzuren menpe!
Azkenik, barne komunikazioa (kideen sarean) gero eta gehiago mezu elektronikoen bidez egiten dugu. Ehun bat helbidez osatua da datu base hori eta web guneko berritasunak (www.basaizea.com) ezagutarazteko Berri Paper elektroniko bat muntatzeko xedea dugu.

Ekimen baten gauzatzeko momentoan zer bide jorratzen duzue?
Eredutzat erabiltzen ahal dugu So'in Baigorri ikusgarria, joan den apirilaren 20an arrakasta haundiarekin emana izan dena Baigorrin. 11-15 urteko gazteek proiektua garatu eta oholtzan eman badute ere 6-10 urteko haurren parte hartzea izan da eszenatoki apailaketa tailerretan… bai eta ere Herri Urratseko jauntzien desfilean. Gazte ikusgarriak bideo, antzerki, musika, kantuak, etab. nahasi ditu besteak beste! 
Ikusgarria emana izan den zinema gela bete betea zen eta ikuslegoa loriatua. Alta, So'in Baigorri ez zen Basaizeak aurreikusia zuen ekitaldi bat. Ikusgarri hori, Basaizeak partaidetza eta parte hartzea sustatzeko egiten duen xinaurri lanaren ondorio baikor bat bakarrik ez da. So'in-en kasuan, iaz 500 bat inkesta igorriak izan ziren eskualdeko ikastetxeetako buraso guziei galdegiteko zer aktibitate mota nahi zuten gazteen euskarazko aisaldientzat. Ikastetxeetako arduradun eta erakasleekin hurbileko lana egina izan zen (telefonozko deien bidez, zuzenean galderak/inkestak emanez, berriz zuzenean bilduz emaitzak, etab.) Horri esker Basaizeak lortu ditu 150 erantzun paper! Erantzun horien arabera antolatuak eta eskainiak izan dira aisaldiko animazioak eta iaz, udako euskarazko aisaldietan aldi oro 15 bat haurren parte hartzea lortu dugu. Lehen arrakasta horren ondotik, aisaldien bilana egiteko atsal askari bat antolatu dugu. Hortik atera da gazteen partetik urtean zehar tailer jarraiki baten plantan ezartzeko beharra (2008ko So’in ikusgarria eman duena!) eta  2008 udako programazioarentzat egokitze proposamen batzu. 
Bestalde, ohartu gira proiektuak garatzeko unean jada komunikazio lana egiten dela! So'in-entzat, gazteek dute hautatu tokiko bizian eta dinamikan garrantzia duten zein aktore ekonomiko eta kultural aurkeztu. Bideoen bidez egin dituzten lekukotasun grabaketa horiek elkarrizketatuei ikusgarriaren berri eta tirria eman die.  Aktore gazteek berek konzientzia hartu dute ekimen edo ikusgarri batentzat zein goizik komunikatzen hasten ahal den...
Aurten kolegioko gazteei buruz lan berezi bat eramana izan da. 300 bat gutun igorriak izan dira Baigorriko eskualdeko gazteak atxemaiten diren kolegioetara (Baigorrikoa, Garazikoa eta Larzabale eta Kanboko ikastolen kolegioetara).  Ondorioz 10 bat gazte ari dira Euskal eta Afrikar perkusio tailer batean 2009ko ikusgarri berri baten antolatzen!

Zer dira egiteko molde berezi horren ondorioak?

Basaizea elkarteak eskualdeko ainitz elkarterekin partaidetza harremanak lantzen ditu. Hilabeteko lehen larunbatean MERKAT'ia, tokiko ekoizleen merkatuaren antolakuntza eta dinamizazio lanean parte hartu du, Bai euskarari kanpainaren sustatzeko tokiko elkarte, saltegi eta enpresekin ere elkarlana jorratu du. Hots Basaizearen Lan Talde ezberdinek, partaidetza eta parte hartzeari esker lortu dute elkarteari lagungarri diren sinesgarri eta ikusgarritasun baten emaiten. Adibide baten hartzeko bakarrik, gaur egun Bidarrai, Ortzaize eta Arrosako aisaldi proposamenetan Basaizearen programazioa ere eskaintzen dute...

Bagata 

Gazte gogoetak eta ekintzak uztartzeko

Mikel Curutcharry

Zer da Bagata?

Bagatak erran nahi du BAsaizeako GAzte TAldea. Basaizearen barnean baldin bada ere, fun-tzionatzen du Baigorriko gazte taldea balitz bezala. Baigorriko gaztetxea bezala kontsideratzen ahal da.

Noiz sortu da?

Bagatak, orain ezagutzen dugun bezala 5-6 urte ditu. Hastapenean, talde bat muntatu zen gaztetxe baten sortzeko. Gero, talde hau Basaizean sartu zen, proiektu amankomun baten eremaiteko.

Zer helburu du eta nola lan egiten du?
Helburu haundiak Basaizearenak dira. 3 ardatz nagusitan emanak: Baigorri eskualdundu / Baigorri biziarazi / Baigorri Eskual Herrian kokatu.
Orduan, gazteer egokitzeko, Bagataren antolakuntza 4 sailetan zatikatu dugu.

  1. Gaualdi/ekitaldiak: urtean zehar gaualdi/ kontzertu zonbaitzuk antolatzen ditugu, baita ere futbol edo errugbi lehiaketak, izpegiko bizikleta lasterkaldia, baxe nafarroko xibaren final erdia... Ekitaldi horien bitartez, Baigorriko eta inguruko gazteeri animazio batzuk proposatzen ditugu. Gaualdietan irabazia den sosa, inguruko elkarte batzuer laguntza gisa emana da (Baigorriko ikastola / Irulegiko Irratia / Askatasuna / Euskal Herria BAI...). Bixtan dena, mezu batzuen pasarazteko parada da ere bai.
  2. Bixentania ostatua ostiral guziz idekirik atxikitzen dugu. Hori egina da Baigorriri bizi pixka bat emaiteko baita ere jender toki baten proposa-tzeko nun eskuara ongi etorria den.
  3. Informazio bilkurak antolatzen ditugu, gure herriaren hobeki ulertzeko eta ezagutzeko. Gure-tzat, abertzale izanez, formakuntza bat beharrezkoa da politiko eta ekonomiko egoeraren ulertzeko. Hilabetero, antolatiak dira. Besteak beste: Leia, Askatasuna, Laborantxa ganbara, Autonomia eraiki, Nafarroko historioa, Udalbiltza, Hemen... etabarrekin.
  4. Harremanak saila: alde batetik, Baigorriko eskualdean, beste herrietako gazte taldeekin entseatzen gira elkar lan batzuen aintzina eremaitea. Bestalde ere, Baigorritik kanpo, entseatzen gira harremanak bultzatzea Hego Nafarroako gazteekin. Ideia zabaldu taldean parte hartzen dugu ere, Baxe Nafarroko taldean. Horri esker, harremanak sortzen ditugu iparraldeko eta eskual herri osoko gaztetxe eta gazte taldeekin.

Bagatak, Basaizearen administrazio kontseiluan parte hartzen du. Bestalde ere, Basaizearen ekitaldietan, Bagatakoak parte hartzen dugu. Bil-tzen gira beti Bixentania ostatuan.

Belaunaldi berriak nola lotzen dira euskarari, euskal kulturari?
Gauladien bitartez eta ekitadien bitartez, adin guzietako jendeak biltzen ditugu. Informazio bilkurak gazteentzat eginak dira, guri egokitzen ditugu. Bestalde, antolatzen dugun guzia euskaraz egina da, guretzat euskararen biziaraztea lehentasuna baita. Eskualdun gai direnak ongi etorriak dira, bixtan dena!

Bilkurak “egokitu”?

Inportanta da ez bakarrik gogoetak egitea baizik eta ekintza konkretuei pentsatzea ere.
Eta hortarako, antolatzen ditugu informazio bilkurak eta holako gauzak, gazteen inplikazioaren bultzatzeko. Gauladiek beti gazte ainitz bil-tzen dituzte! Eta azken aldietan, beti jende mul-txo pollit bat bildu gira bilkura guzietan ere.

Geroari buruz zein dira desafioak... eta arriskuak?

Gu, beti entseatuko gira gazte gero ta gehiago inplikatzea, eta formatzea. Baigorri mugiaraztea eta eskualduntzea dira gure desafio haundienak. Arriskua izan liteke taldearen ixtea, eta ''gettho'' batean sortzea, bainan ikusiz urtero jende berri batzuk hurbiltzen direla, konfiantza ainitzekin lana segitzen dugu.

Pour être informé des derniers articles, inscrivez vous :
Commenter cet article