Eveille(h)z votre curiosité avec EHZ

Publié le par Alda

ELIXABET, AMAIA, KATTI, ELENA ET MAIKA DE L’ASSOCIATION EUSKAL HERRIA ZUZENEAN

 

Unalda-.JPG

 
Du 2 au 4 juillet, l’outil de conscientisation EHZ,

célèbrera sa 15è édition à Hélette


Pour cette 15è édition du Festival EHZ, Alda! donne la parole à 5 membres de l’association EHZ. Elles nous présentent les spécificités du domaine d’action dans lequel elles se sont investies pour l’édition EHZ 2010.


Elixabet Ayçaguer, 25 urte, amikuztarra, psikologia lizentziaduna.

Festibala 15 urtez herriz herri ibili da, proiektua belaunaldiz belaunaldi handitu da eta haren denborarekin garatu da.
Jaz Heletako desafioa eskuz gora eraman dugu. Proiektu berri hori heletarrekin eta bertako eragileekin eraikia izan da, proiektu herrikoia sortu dugu.
Heletako herriak, formatu berri bat eskaini dio festibalari. Gau eta eguneko festibal bat antolatu dugu. Plazan, egunean zehar antolatuak ziren animazioei esker giro familiar bat sortu da.
Gustu guzientzat aurkitzen zen, handi eta ttipiek haren festibala eraiki zezaketen.
Horrezgain, gauetan, pentzean, kalitatezko programazioa eskaini dugu.
Bertako talde eta munduan zehar ibiltzen diren taldeak nahasiz geroz, Heleta jantzan jarri da. Laburbilduz, 22000 pertsona hurbildu dira, 600 laguntzaile mobilizatu dira, 3 egunez, elkar laguntzaz, euskaraz, ingurumenari kasu emanez, eta prezio apaletan bizitzeko gai ginela erakutsi dugu.
Gehienek Heletako lehen urte hori luzaz gogoan atxikiko dugu.
Bertako aktoreekin elkarlana 14. edizioak ukan duen arrakasta mantentzeko gai girela erakutsi behar dugu. Aurten festibalak bere 15urteak ospatzen ditu.
Jaz lortutako konfiantsazko harremanari esker, bertako aktoreekin lana eramana izan da berriz ere. 2. edizio horrentzat, proiektua ezagutuz geroz, haien baitatik lanean hasi dira, elkarlan horren inportantziaz segur gira.
Implikazioaz gain, festibalak jendeartea sensibiliza dezake gai ainitzen gainean: euskara,laguntzailegoa, ingurumena, gazteen egoera euskal herrian… Ez da ahantzi behar Festibala tresna bat da. Festibalaria ez da kontsumitzaile hutsa izan behar, guri da beraz haren interesa piztea.

 

Amaia Elixiri 22 urte, Behauze, ikasle.
EHZ elkartea eragile kultural bat da, baina ez bakarrik... Aurten erabaki dugu komisio berri baten sortzea, Mezu komisioa izendatu duguna. EHZk, bere izaera eta aldarrikapenen transmititzeko egina den komisioa da. Urtean zehar lan talde bat martxan ezarri da gogoetatzeko gai ezberdinen inguruan. Hau da festibalaren baitan ze agertu behar da? Ze gai lantzen dugu? Sustengua nori ekartzen diogu?
Lehen urtea denez, gai zabal baten lantzea erabaki dugu 3 egunetan zehar: komunikazio librea. Modu ezberdinetan finkatzen da. Alde batetik sustengu berezian.
Egunkaria Libre eta Baigurako Ikastola Aurten, 2 elkarteren laguntzea edota sustengatzea erabaki dugu, bata da Egunkaria Libre eta bestea Baigurako Ikastola.
Lehena mezu orokorrari lotua da, bigarrena proiektu herrikoi eta hurbil bati (irailean Lekornen idekiko den Baigurako ikastolari). Bestalde programazioaren baitan eztabaida, dokumental ezberdinak, hitz hartze, bideo, apainketa... etabar aurkituko dituzue.
15 urte betetzen dituenez EHZk aurten, momentu bat gai honi eskainiko zaio ere. Merkatu alternatiboak, larunbat eta igandez bozgorailu rola ere beteko du EHZn. Merkatu horrek bere garrantzia du festibalaren baitan; hainbat elkarte, mugimendu, proiektu alternatiboei hitza eta tokia uzten diegulako.
Proiektuaren parte dira. Bakotxak bere mezua plazaratzeko parada izango du libreki. Informazio gune bat bezala ere kontsidera daiteke. Gai ezberdinak landuak izanen baitira. Euskal Herriko elkarte ezberdin hoiek ere eszenatoki bat ukan dezaten.


Katti Pochelu, 29 urte, liburu eta disko hedapen enpresako langile.

Aurten ere EHZn nahasketa polit bat egitea lortu dugu: alde batetik publiko zabalean fama duten taldeak bilduz, eta bestetik hain ezagunak ez diren kalitatezko taldeak bilduz. Publikoak sorpresa ederrak ukanen ditu ezagutzen ez dituen taldeen artean: altxor batzu ezagutuko ditu.
Horien artean batzuk aipatzeko, lehenik Jim Jones Revuehartuko nuke: rock&roll indartsua jotzen dute, eta taula joko ikusgarria eskainiko dute, energiaz betea. Denak izerditan ezarriko gaituzte. Beste talde bat aipatu nahi nuke, duela gutti lotu duguna: Yacine & Oriental Groove Ensemble. Cheb Baloskiko kantari ohiak eraman taldeak doinu magrebiar eta orientalak lantzen ditu. Haien pasioa transmititzen untsa dakite, publikoa kanta eta dantzaaraziz. Eszena akustiko bat izanen dugu Itsasoan.
Txeloa jotzen arizan-eta talde frangotan, bakarka hasi da Maite. Bakarrik bada ere, bere musika entzutean eszena gainean anitz direla iduri du, erabiltzen duen «loop station»- arekin egiten dituen nahasketei esker. Musika berezi eta goxoa egiten du, hainbat tresna erabiliz: txeloa, eskuak, ukulele, pandereta… Mursego hemengo kantaria azpimarratu ondoren, nazioarte mailan tokia egina duten taldeak, zuzenean deskubritu eta berriz ikusten ahalko ditugu: Alpha Blondy, Gojira, Izia, Rinocerose, Balkan Beat Box, Rachid Taha… Programazio baten arrakasta Aurten ere programazio orekatu baten antolatzea saiatu gira gustu guziendako taldeak bilduz: reggae, rock, metal, elektro, munduko musika… Estilo bakotxan izen haundiak bildu ditugu, eta horien ondoan kalitate haundiko taldeak ezarri, jendeek baitezpada ezagutzen ez dituztenak, bainan kontzertu izigarri onak eskainiko dituztenak.Deskubriarazi nahi ditugun taldeak dira, eta dudarik ez dut aintzineko urteetan bezala, festibalaren ondotik izen batzu atxikiak izanen direla.

 

Maika Lapouble, 26 urte, Ezpeletan bizi, hizkuntza eta itzulpen ikasketak egin eta kirol munduan hezitzaile

Duela hamar urte laguntzaile xume bezala hasi nintzen EHZ festibalean. Administrazio kontseiluan naiz duela 3 urte. Animazio komisioko ardurak hartu ditut joan den urtean, Festibala Heletara mugitu denetik. 5 gira urte osoan lan egiten eta festibal denborarako gure taldea azkartzen dugu.

Duela 2 urte EHZ elkarteak pario berri bat egin zuen bere festibala herri baten barnean antolatuz, konzeptu berri bat jorratuz. Helburua herri baten biziaraztea eta animatzea zen egun osoan zehar, arlo guztietako ikusgarriak proposatuz. Hasieratik nahi izan dugu eskaintza ugaritua proposatu, belaunaldi ezberdinen hunkitzeko, parte har arazteko, sensibilizatzeko, manera ludiko batean. Bakoitzak bere festibala eraiki eta aurki dezan «festival à la carte» baten antzera. Animazioa guretzat biziki garrantzisua da EHZk duen filosofia eta mezuak zabaltzen laguntzen duelako. EHZ, gogoetak ibiltzeko espazio bat Proposatzen ditugun animazioen bidez publikotik hurbil egon nahi dugu, festibala ez dadin izan kontsumo gune bat, bainan gogoetak ibiltzeko espazio bat. Dibertituz eduki bat transmititzen dute animazioek: festibalaren izpiritu militantea isladatzen dute! Beti zaila da oreka horren atsemaitea. Alde batetik talde handiek jende ainitzen hunkitzea ahalbidetzen dute eta horrela gure mezuak zabaltzen ahal ditugu. Bestalde bertako talde eta talde ttipien bidez publiko iraunkor bat segurtatzen dugu eta gure filosofian sartzen gira erabat.
Alabainan, festibala Euskal Herriaren erakutsleihoa da. Euskal Herriko kultura biziarazten duten musika talde edo artista ttipiei ezinbestekoa den tokia uzten diegulako. Gainera festibala deskubritze gune bat da, ez ezagunak diren taldeak azkarkartzen laguntzen dituelako eta proiektuan inplikatzen dituelako.
Azkenik mezu alternatibo eta militante bat pasarazten duten artistei lehentasuna emaiten diegu. EHZ elkartrukaketa gune bat da: hemengo eta kanpoko borroka eta esperientziak zabaltzeko sortua izan den proiektua.


Elena Aguerre, 24, Bidarraien bizi izana, Biologia, Ingurumena eta Laborantza arloan diplomatua eta EHLGn langile
Gaztedanik EHZn laguntzaile arizan ondoren, aurten ingurumenaren inguruan diren ekintza desberdinetaz arduratzen den Brigada Berde komisioko ardura hartu dut. Gure helburuak, festibalak ingurumenarengan duen eragina ahal bezain bat ttipitzea da eta jendea galdera ekologikoei buruz sensibilizatzea. Izan dadin urteko pestetan (Elektrotasuna, Templin) edota festibalean, lau lan arlo nagusi ditugu: baso berri sistemaren kudeaketa, komun idorren
antolaketa, zikinen biltze sistemaren kudeaketa eta ingurumearen alde plantan ezar daitezken ideia berrien xekatzea. Aurten, 9 laguneko talde berri bat sortu dugu lau ardatz hauen inguruan lan egiteko.
Zikin arrunten kopurua murriztu Festibalean ingurumenaren aldeko lan zabal hau hasi dugunetik, hobekuntza frango ikus ditzazkegu, nagusiena zikinen kopuruaren ttipitze haundia delarik. Baso berri eta birzikleta sistemei esker, plastikozko zikinen kopurua azkarki ttipitu dugu. Zikin arrunten kopurua urtez urte murrizten da, zikin birziklakagarrien proportzioa gora doalarik.
Aurten ere, ekintza bereziak proposatuko ditugu zikinen kudeaketaren inguruan. Bil ta Garbi-ren partaidetzarekin, sensibilizazio lan zabal bat proposatuko dugu bereixketaren inguruan, langileen xokoko janari undarkinak bilduko ditugu gero konpostatzeko eta ekintza berezi bat proposatuko dugu zigarreta undarrer buruz. Izan ere, azken hilabeteetan, xakelekeko hautsuntzi gisa erabil daitezken pelikula eta erremedio untzien biltzen arizan gira Iparraldeko farmazia eta argazkilari-etxe desberdinetan.

Xakeleko hautsuntziak eskuratzen ahalko dira baso berrien salmenta gunean. Ekintza honen bidez, jendearen usaiak aldaarazi nahi genituzke, zigarreta undarrek eragiten duten kutsadura murrizteko eta laboarier itzulia izanen zaien pentzeen garbiketa errexteko Brigada Berde komisioak ekarri beste berritasun nagusietariko bat komun idorren erabilpena izan da. Sistema honi esker, ura ekonomia handiak egiten dira, ur kutsaturik ez da ekoizten eta materia organikoa baloriza daiteke konpostaren bidez. Jazdanik, komun kimikorik ez dugu gehiago batere erabiltzen. Baina sistema hobetzekoa da oraindik. Jendeen undarkinez beteriko zerrazaia balorizatu nahi genuke konpostaren bidez. Konpostatu ahal izaiteko, zerrazai garbi bat lortu behar dugu (undarkin naturalak eta papera baizik ez dituena, beste plastikozko edo edozein zikinik gabe). Brigada  berdekoak komun xokoetan izanen dira gau eta egun jendearen kontseilatzeko eta komunen kudeatzeko. Festibaleko 3 egunetan 30 bat langile ariko gara arlo honetan lanean. Garbiketa eta kudeaketaz gain animazio lan zabal bat egin nahi dugu, jendea ingurumenaren errespetuari buruz sensibilizatzeko. Desmartxa konkretuen bidez, festibalaren eragin ekologikoa murrizteaz gain, jendearen usaiak aldarazi nahi genituzke festibaleko eremutik gain.


Pour être informé des derniers articles, inscrivez vous :

Commenter cet article