EHZ, hitzetik ekintzara!

Publié le par Alda

Muntaketa-.jpg

 

Dioni Aguerre eta Kentin Lavigne, EHZ Festibaleko Brigada Berdekoak

 

 

Festibalak, urtero “Beste Mundu” bati buruz gogoeta berriak plazaratzen ditu...
bai eta ere ekintza berriak gauzatzen ere!

 

Pour cette 16è édition du Festival EHZ, du 1 au 3 juillet des milliers de festivalliers vont via 5 scènes et 60 spectacles/concerts et de nombreux débats voir qu’un autre monde est possible!
La thématique 2011 «Mugetatik’at! – Au-delà des frontières», souhaite véhiculer des valeurs (défense de l’euskara, lutte contre toute forme de discrimination, soutien aux preso, justice sociale, défense des droits civiques et politiques…) et faire du festival un lieu d’échange pour Euskal Herri et un terrain d’expérimentation qui s’inscrit dans une démarche écologique et durable.

Voici les témoignages de différents acteurs en guise d’invitation à prendre le chemin d’Hélette pour les 3 jours d’EHZ.

 
“Aurten EHZ bigarren aldikotz biziko dugu brigada berde komisioko arduradun gisa.
Izan ere, 2010ko urtarrilean lagun multxo bat bildu ginen festibalean modu aktiboago batean parte hartzeko gogoarekin, eta ordu arteko brigada berdeetako ekipa akitzen hasia zenez, haien segida hartzea erabaki ginuen. Geroztik 8-10 kide gira komisio hortan urte osoan zehar lanean ari, eta festibaleko hiru egunetan 60 laguntzailek azkartzen dute gure taldea.

 
Gure misioak sinpleki lotuak dira galdera zabal honi: nola egin festibala biziarazteko gure ingurugiroa ahal bezain bat errespetatuz ?

 

Gure pentsamoldea desmartxa iraunkor batean inskribatzen da. Eta galdera horri erantzuteko alternatiba ekologiko desberdinak pentsatzen eta burutzen ditugu.
 

 

Lehenik baso berrien sistema erabiltzen dugu duela urte andana bat. Printzipioa, orain jende ainitzek ezagutzen duten bezala, plastikezko basoen kopurua hein handi batean murriztea da, beti ber basoa erabiliz.


Bestalde, jaztik gure hondarkin organikoak errekuperatzen ditugu, ondotik konposta egiteko. Jaz laguntzaileen xokoko hondarkinekin hasi ginen, eta emaitza polita izan zenez, aurten gune osoko janari salguneetako hondarkinei lotuko gira. Horrela patata friten egiteko xuriketa guztiak errekuperatzeko asmoa dugu.

 

Beti bereixketa izpiritu hortan egonez, birziklatzearen garrantzia azpimarratu nahi dugu, beste hondarkinak ere bereixiz. Beraz, bi akanpalekuetan zikin untzi poltsa desberdinak banatuko ditugu, eta bereixketa xokoetan animazioa eginen dugu festibalariak desmartxa hortan sartzen saiatzeko. Ohartu gira jende anitzek ez dakitela bereixten, beraz, gure helburua da festibalari esker printzipio nagusiak ikastea, gero etxean berritz aplikatzeko…


Azkenik, eta hortan izan da gure aurtengo lan nagusia, komun idorren erabilpena sustatu nahi dugunez, 30 komun eraiki ditugu. Horiei esker, gure ur kontsumoa arras tipitzen dugu eta gizakien hondakinak lurrari itzultzen dizkiogu, konpostaren bidez. Ekologikoa eta iraunkorra izateaz gain, komun horiek zinez garbiak eta usain gabekoak direnez, festibalariek adoptatu dituzte. Orain, gure gogoa litaike hauen erabilpena garatzea Iparraldeko beste besta edo edozein elgarretaratzera…”
 

 

P1050956.JPG

Kittof Borgadaray, Brigada Berdeko  laguntzaile baten lekukotasuna:
“Ortzaizen bizi naiz eta beste 4 bikoterekin jada badugu “Herriko Baratze” bat. Hots bi jabek prestatzen daukuten pentze batean gure familientzat behar ditugun barazkiak ekoizten ditugu. Herriko auzo eta lagunekin “piknikak” egiteko ere erabiltzen dugu “Herriko Baratze” hori. Lanak eta mozkinak
partekatzen ditugu. Baratzean pasatzen dugun denbora dela eta komuneen gaiari buruz aterabide bat xekatzen hasi gira. Bertan

 
“Komune Idorren” sistema, uraren ordez sega zaia erabiltzen duena, zaigu eraginkor bezain iraunkorrena iduritu. Harekin, gure kaka eta pixekin baratzean behar ditugun lehen gai organikoak lortzen ditugu. Aterabide pratiko hori hainbat irakurketa lagun biziki indartsua iduritu zaigu. Alabainan, urte batean pertsona batek egiten dituen 50 litro kaka eta 500 litro pixa “baztertzeko, edo garraiatzeko” 15 000 pinta ur (edateko on direnak gainera!) xahutzen ditu... sega zaiaren alternatiba badelarik eta uraren eskasa eta gerla aipatzen delarik!


Iaz Festibalean Brigada Berdeetan arizan naiz. Festibaletik landa gogoetatu dugu nola “Komune Idorrak” Heletan erabiltzeaz gain hemen eraikitzen eta bizi arazten ahal ginituen. Ondorioz, 2011ko
Festibalarentzat Ortzaizeko ofiziale bat lagun burdinezko estrukturak egitea erabakia izan da eta egurrezko partea Heletako zurgin batek egin du.

 
Aurten beraz, Festibaleko komune guziak hemen eginak izan dira (3 eskas, elbarrituentzat egokitzeak egitea ez dugu oraino lortu). Horrez gain, Brigada Berdeetan gogoeta eramana da datorren urteetan nola bizi araz Festibaletik kanpo komune horiek: pesta haundietan, ezkontzetan, obra edo lantoki haundietan, etab. zeren bizi eraginkorrak dira, errexki muntatuak eta desmuntatuak!

 
Konzientzia hartu... eta aldaketa gauzatu!
Komune idorrek gaur egun jendeak ohituratuak diren erosotasuna eskaintzen dute (apartamenduetan ere erabiltzeko egokituak dira hiri batzutan) eta zinez gure materia fekalei buruz gogoeta egiteak jendarte aldatzearen premia ere argi uzten du. Zonbat ur xahutze, zonbat gogoeta eskas gure eguneroko ekintzen ondorio kaltegarriei buruz?

 
Alta alternatibak badira, konzientzia hartu eta gero, Festibalari esker hemengo “Komune Idorren” eraikitzea eta bizi araztea bezain aterabide konkreatuak gauzatzen ditugu.
Esperantzaz beteriko experimentazioa da hori. Festibalean, desmartxa ekologiko iraunkorrak gogoetatzen dira eta koherentziari buruz aurrerapausoak egiten dira urtero alternatibak gauzatuz!”

 

Elorri-Guine.JPG

 

Elorri Guiné

 

Je suis d'Ustaritz, j'ai connu le festival EHZ par sa communication, des affiches, et par des amis. En 2008, j'y ai participé an tant que festivalier pour la première fois car la programmation me plaisait: Yan Tiersen, Têtes Raides...A l'époque le festival était encore à Idaux-Mendi, ce fut trois jours de fête. Depuis, je n'ai malheureusement pas pu y retourner , donc cette année, je suis ravie dêtre dans l'organisation du festival. De simple festivalière en 2008... à actrice de l’édition 2011! Dans le cadre de mes études, j'avais un stage de fin d'étude d'une durée de trois mois à réaliser dans une structure culturelle. Connaissant le festival, son fonctionement et ses valeurs, j'avais envie de m'impliquer et m'investir dans l'association. Depuis avril, je suis donc en stage et j'ai diverses missions à ma charge et notamment veiller à la gestion et logistique de l'exposition IrudiKATU, des animations en journée et du  village associatif du festival. Je m'implique également dans des tâches administratives, réservation du matériel technique, campagne d'affichage... A deux semaines du festival, je n'ai pas le temps de m'ennuyer et attend avec impatience la concrétisation de toutes ces missions.

EHZ : une édition 2011 intéressante et attractive Avec Tiken Jah Fakoly, Goran Brécovic, Morcheeba, IAM...mais aussi des spectacles de danse avec Kukai, des compagnies de théâtre, Maria Dolores, Jackie Star...un mélange des styles et des cultures durant trois jours à Hélette.
Cette année , un des points forts du festival est le coin débat que les bénévoles de l'association ont voulu développer afin d'ouvrir la curiosité de la population locale et extérieure sur différents thèmes avec des intervenants venus d'ici et d'ailleurs (témoignages d'un poète Kurde réfugié, d'un musicien Palestinien...). A souligner les débats sur la réappropriation de la culture au Pays Basque (sur l’évolution du cinéma euskaldun, etc.) et sur les thématiques liées à la Terre et au Pays (l’agriculture, l’autonomie, etc.).

Tous les détails sur : www.ehz-festibala.com

Pour être informé des derniers articles, inscrivez vous :

Commenter cet article