Euskaraz, gogoz eta atseginez, molde osoan

Publié le par Alda



Eñaut Etxamendi-rekin


Behala aitor behar dena da, euskeraz euskaldun anitz ez dela beti atseginez ari... Bestela elitake euskera hiltzerako bidean.

Ezin bertzean euskaraz ari
Ezin bertzean ari denik euskeraz bada oraino, ta ez gutti! Bertze hizkuntza ez aski untsa menperatuz (frantsesa, española), bakotxak baduke ohar-aldi aski ukanik hortaz. Adibidez gertatu zaut ikastetxean elebitasunaz eztabadan burrasoekilako biltzarkari, aita bat aurka zela zut-zuta erraiteko, erderaz has... barku eskez euskeraz baizik etzirolakotz bere ikuspegia esplika. Bederen hor hipokrisiarik etzen!
Nolaz? Hemen da koxka: jende hori ahalge da, hezurretako munaraino frantsesaren ez untsa jakiteaz!

“Xakurrak min duen lekuan mihi”
Bertzaldi batez aitatxi batek besotan zauken illoba ttipiak, nik euskeraz eman ta arpegia kukutzen baitzuen, hauxe: "Eskolarat juan artio euskeraz baizik etzakien mintzatzen, eskolan abiatu den pundutik ez tu eskuaraz tuntik erten, na, eztaki oono frantsesik alta!" Ausartatu ni ihardesterat: "Horrek erran nahiko luke frantses eskola gure haurtzarotik hunat eztela tintik aldatu, erran nahi dutana da: frantsesa metodo txarrez saka ta eskuaraz mintzatzea ahalgegarritu, hori ahal da errienteri kaskoan sartu izan zaiena?". Aitatxik: "Ba-ba beharrik euskera debekatzen zaukuten ba! Nola behar gindien frantses den puxka kasi bestenaz??". Nik: "Erakasteko metodo onak...". Hak: "Zu ba zu! 25 urtiak artio eskoletan ebili-ta!". Hobe ukan nuen ixildu. Atsothitzak dio "Xakurrak min duen lekuan mihi".Mixterioaren giltza hor datza...

Era talangoa
Gure herria bazterkindu herri miko bat da. Imperio Estatu orotako herri gutienduak bezala, geografi-mapa bati behatzea nahikoa da. Guhauren herritik ausiki batez kendu zatino bat. Hego-aldea bera bertze bi administrazio berezitan zatiturik..."Diviser pour regner".Hortik ikaragarriko diskriminazio bidea badator bazterkinduaren kaltetan eguneroko hurratsetan Estado inperialak bere hizkuntz eta kulturak ditu bakarrik toleratzen. Kus Xina Tibeten! Jenden nortasun-duintasunak alaiki iztikatuz: "Racistes, terroristes" bezalako liliez gu jauntziz, etab. Gainerat, ta hau mingarriena: lana hatzeman behar duzularik herritik kanpo edo-ta herrian berean laneko nausia frantzimanta jatorriz edo... bere hautuz? "Etzu zuaun buria defenditzen ahal, ukaiten duzunaikin ixilik behar tzu eon...besten petzero beti, batzu ba berek nahi'uten lan ta soldatak man ta untsa gutaz baliatzen dienak!", 2008-martxoaren 24-ean entzuna dut hau Mithirineko plazan Ostanko-ar baten ahotik.
Euskaraz, gogoz eta atseginez molde osoan bizitzeko, baldintzak zer izaiten ahal diren ene ustez?

Euskera eta politika
Entzuten da euskera ta politika ez litaizkela nahasi behar. Alta Estado imperial batek leher egiten duenean (Autriche-Hongrie,Ottoman, imperioa, Sovietar Batasuna, etabar, politika edo militar bidez edo biez... berriz kusten dira lora-tzen menpeko ziren herrien hizkuntz-kulturak, ez baziren iadanik itzaliak (Irlanda). Bertzelako salbuespenik ez dut ikusten. Politikarekin, Eusope-ren mihikiez bezala: zer eta zelan jokatzen den. Estado imperialek zakuan korapillo bat baino askoz geihako badaukate bazterkindu herrien izorratzeko: guhauren astokeriak baliatuz, eta asto-lan egiten berdin eskua lagunduz... Hunekin ez dut  bide hori itsu delakorik erran nahi! Bainan ziminokerian inperialak izigarri ohituak dira, ez baitira ustelkeri ta krima zoinbeiten gora-beheran.

Burla-umiliazio-esplotazio bide den desoreka
Hogoitabost urtez eskolan... Aitatxi horrek salatzen zuen bere gisan mina nun seindi zuen, etzen egiazki tronpatzen!
Gertatzen giren egoera talango hori, diskrimina bide den hori, burla-umiliazio-esplotazio bide den desoreka horri diogu aurre egin behar Euskaldun hok, helmenean edo helmeneratzen ahal ditugun eskumakilez: ikasi! Ahal den bezainbat. Aztertzea aski da ikastoletako burrasoak gizarteko zoin geruzatik diren nagusiki. Gizarte ertainekoak dira geihenak, "classe moyenne" delako hortakoak. Frantses kultura menperatzen duten jendeak. Beraz guk behar ditugu bederen bi hizkuntza ta bi kultura  eskuan nahi badugu gure bizian arraina hurean bezain untsa ibili, beti euskaradun izanik.

Euskeraz gogoz eta atseginez bizi ahal da.
Herriak hurrats pollitak iadanik agertzen ditu: bana-beste menperatu gintuztenak baino kultur aberatsagoa behar dugu. Eta hortako, formakun-tzari esker konzientziak iratzarri behar dira kultura, informazioa, irakurketa etabarren tirria sortzeko!
Halabiz!

Publié dans Euskaraz bizi!

Pour être informé des derniers articles, inscrivez vous :
Commenter cet article