EHZk hats berri bat!

Publié le par Alda


Elixabet, Mattin & Eneko Euskal Herria Zuzenean festibalekoak (www.ehz-festibala.com)


Heletako hautetsi, elkarte eta biztanleekin eginiko elkarlanari esker
Festibalak “herri gunean” ere “beste mundu bat” posible dela erakutsiko digu!


Le Festival EHZ a mené un travail sur le terrain avec les élus, associations et habitants d’Hélette pour que durant les 3 jours du Festival, le soutien à la langue et à la culture basques, l’ouverture aux cultures minorisées, le respect de l’environnement (tri, verres en plastique dur, etc.) et la solidarité fassent partie de la vie du village!

A une semaine du Festival, Alda! a interviewé, Elixabet, Mattin et Eneko d’EHZ pour avoir quelques précisions sur les points forts de cette nouvelle édition.

EHZ elkartearen antolaketa mailan zer berritasun azpimarratzen ahal dira 2009 urtean?
Eneko: Festibala urtean agerraldi bakar bat egitetik 3 agerraldi egitera pasatu da. Hots urtean zehar EHZk bere presentzia segurtatu du Elektrotasunari esker (joan den azaroan eta martxoan). Gaualdi arrakastatsu horiek EHZren helburuei buruz gehiago mintza araztea lortu dute! Ondorioz erraiten ahal da aurten Elektrotasunak EHZ jada berriz arrakastarekin lotu duela antolakuntza dinamika berri bat sortuz eta publiko berria hurbil araziz!
Gaualdi horien karietara jende berria hunkitu dugu eta haietarik batzu Festibalarekin lan egitera hurbiltzen ari dira.
Elixabet: Aurten azpimarratu behar da elkarteko Administrazio Kontseilua berritua izan dela eta gazte ainitzek ardura berrien hartzeko parada ukan dutela. Denen artean ari gira Heletan festibala ahal bezain untsa kokatzeko A-tik Z-tara xehetasun guziei pentsatzen.
Hortarako komisioak edo Lan Taldeak zehaztu ditugu: Programazioa, Komunikazioa, Animazioa, Brigada berdeak, Segurtasuna, Teknika, Lan zerrendak, Janariak, etab.
Hori lan arlo ezberdinetan diren egin beharrak argituz eta Lan Talde bakotxean arduradun bat hautatuz.

Fluidité de l’information au sein de l’association
Elkarren arteko informazio trukaketa (Administrazio Kontseilua eta Lan Taldeen artekoa) indartu dugu, behar duten guziek jakinean egoiteko! 
Hortarako, email sareak frango lagun-tzen gaitu informazioen banatzen. Zaila bada ere holako sare baten kudeatzea, emailak beti informatua egoiten laguntzen gaitu!
Eneko: Elkartearen indarra da Komisio bakotxean naturalki sartzen direla jendeak: norbera bere konpetentzi eta gogoen arabera hautatzen duen Lan Taldean ari da! Horrez gain, arduradunen bilkurak ere dinamizatu ditugu: orotara 30 bat gazte biltzen ahal  gira holako bilkuretan! Azpimarratzekoa da gaurko Administrazio Kontseilua konposatzen ari dela, oraingo talde eta beharrekin aterabide berri batzu xekatuz eta eraikiz.

Le Festival et les établissements d’enseignement
Mattin: Urtean zehar EHZk bere burua aurkezten du ikastetxeei.
Aurten IUTko ikasleei EHZrekin lan egiteko parada eskainia izan zaie ikastaldi batzuren bidez… Eta haietarik batzu ere lotu dira ondotik EHZri. Gaur laguntzaile bezala agertzen dira! EHZrekin zuten harremana egin behar bat zen hasieran eta orain beren borondatez segitzen dute!
Beste ikasle batzuk “tutore” bidez kudeatutako proiektu bat hasi dute EHZrekin, EHZren Elektrotasuna gauak ezagutu eta orain beren izena emana dute muntaketarentzat.
Elixabet: Aurten, gune aldaketarekin bat, afitxari eman diogu inportantzia eta gure ustez jende gehiagok kasu egiten dio bisual berri honi.
Afitxa berriaren hautatzeko, Komunikazio arloan ikasten ari diren gazteekin konkurtso bat antolatu dugu. Ondorioz 10 grafisten proposamenak ukan ditugu eta azken finean haietarik bat hautatua izan da!
Estetika berri horrek zinez plus bat ekartzen dio Festibalari eta interesa sortzen ari du publiko berri batean!

Uztailaren 2, 3 eta 4eko ekitaldian programazioaren aberastasunatik at zer goraipatzen ahal da?
Mattin:  Heletako herrian berean 5 eszenatoki eta animazio ibiltariak izanen dira! Pasaia, ibilgune edo toki harrigarriak  dira gehienak. Adibidez, etxe baten barnetik pasatu beharko da eszena toki erraldoiara heltzeko: "ate" berezi hortarik pasatu eta “Baigurari so” den pentzera helduko dira parte hartzaileak!
Egia erran, eszena bakotxak ukanen du bere ingurumen berezia: mendi, herri, etxe, anfiteatro, etab.

Choix musical varié au même moment
Aurten, Heletako konfigurazioari esker DJ gaua  ukaiten ahalko dugu gela berezi batean eta ber denboran beste kontzertu bat Rock-arekin iragaiten ahalko da. Gustu ezberdinek ber momentoan eta gune ezberdinetan atxemanen dute beren doia!
Elixabet: Igandeko eguna momento azkarra izanen da, merkatua tokiko ekoizleekin eta artisauekin iraganen da, pilota partida bertsolariekin nahasia izanen da eta Laborantza Ganbarak antolatuko duen zikiroa hor izanen dugu.
Eneko: Egun hori ere sekulako kontzertuekin bururatuko da! Bestalde, Festibala baino 3 aste lehenago, sorpresa eder baten berri ukan dugu. Fermin MUGURUZAren filmaren aurkezpenarekin batera, Manu CHAOk ordu eta erdiko kontzertua eskainiko duela jakin dugu. Hau da EHZren espiritua; milaka eta milaka laguntzaile ditu EHZ-k.
Sorpresa hori, zinezko parioa da. Erabaki dugu prezioak ez emendatzea eta gure programazioan aldaketarik ez egitea. Orain, jendeak ulertu behar du EHZ 2009 ez dela hortan mugatzen eta 3 egun eta 3 gau irauten duela.
Mattin: Festibalera hurbilduko diren guziak gomitatuak dira herritik 3 km-tan den aparkalekuan beren autoaren uztera.  Handik, “navette” edo hara-honako ibilgailuak izanen dira Heletako plazaraino.
Bestalde, txartel moduan Festibalaren eremu osoan “ttanttoak” erabiliak izanen dira (herriko ostatuetan, Festibaleko tabernetan, etab.) EHZ monedarekin biziko da Heleta hiru egunez!
Eneko: EHZk 3 egunez beste balore, antolaketa eta bizi mota baten gozatzeko parada   eskainiko du! Guk amesten dugun herria eraikitzeko parada ukanen  dugu Heletan, besteak beste euskararen presentzia publikoa sustatuz!
Mattin: Herritarrekin jada hasia dugun elkarlanak EHZren ezaugarri batzu (birziklapena, berinen bereiztea, euskararen presentzia ida-tzia, etab.) herriko biziaren errutinan sartuko ditu 3 egunez. Festibala hemendik eta hemengo jendeekin garatzen eta segurtatzen dugu! Festibalaren denboran “beste mundu bat posible dela” elkarlanaren bidez erakusteko parada dugu! Heletan izanez, ez gira gehiago pentze isolatu batean gure ber! Herritarrekin zuzenean ere trukaketak baditugu eta ondorioz Festibalekoek eta Heletarrek elkar-lanaz/bizitzaz jada ainitz ikasten dugu.

Pour être informé des derniers articles, inscrivez vous :
Commenter cet article