L’Empire du moindre mal

Publié le par Alda


Edurne Alegria



Essai sur la civilisation libérale
(Jean-Claude MICHÉA /Climats, éditions Flammarion 2007)

Liberalismoa da modernitatearen ideologi nagusia, eta bi ikuspuntutik azter daiteke.


Vision économiste et culturelle du libéralisme

Alde batetik, bere bertsio ekonomista, merkatuan oinarritua eta mendebaldeko hainbat gobernu eskuindarrek sutsuki defendatzen dutena; eta bestalde, bertsio kulturala, eskubidean oinarritzen dena eta ezker mugimendu anitzen (ezker muturreko batzuk barne) eredua bilakatu dena.

Jean-Claude Michéa

Puntu hauek eta beste asko, aztertzen ditu, Montpellierreko Uniber-tsitatean filosofia irakasle den  Jean-Claude Michéak, 2007an argitaratutako "L'empire du moindre mal" ("Gaitz erdia"ren nagusigoa) izeneko saiakeran.

Philisophie et histoire du libéralisme

Liberalismoaren historia eta filosofia argiki erakusten dizkigu, liburuak dituen 210 orrialdeetan zehar. Liberalismoren azpian ezkutatzen den dotrina agerian usten du, hots, jendartea hobeki funtzionatzen duela gutako bakoitzak bere nahikundeak asetzeari ekiten dionean, arazo etiko eta moralez arduratzen denean baino. Dotrina honen jarraitzaileentzat Ongiaren erresuma eraiki nahi izatea, gure gaitz guzien iturburua da, hain zuzen; absolutu hori utopia hutsa izaki, horren erdieste nahia "tirania" bat bilaka daiteke, beraz kontenta gaitezen "gaitz erditasuna"ren ideiarekin eta har dezagun dotrinatzat.

Construction d’une société juste

Idazleak gogorki arbuiatzen ditu horrelako ideiak eta, bide batez, erakusten du zein kaltegarriak izan daitezkeen. Horretarako ikusi besterik ez dago jadanik bizi-tzen ari garen kaosa. Haren iritziz, elektoralismo guzien gainetik, gaur egun garbi azaltzen da jendarte "zintzo" baten eraiki-tzea bat datorrela jendadi osoaren defen-tsarekin, eta guri dagokigula oinarrizko jende-bertuteak berpiztea gure eguneroko bizitzan aplikatuz. Ildo honetan, Marx gaztearen hitzak gogorarazten dizkigu: "Munduak aspaldidanik gauza bat amesten du baina hartaz egiazki jabetzeko, haren kontzientzia izatea falta zaio soilik".

Analyse juste et profonde

Gaur egun bizi dugun krisialdia -ekonomiko zein baloreena- ulertzeko, liburu arras interesgarria deri-tzot, analisi zuzen bezain sakona eskaintzen digunez, bertan kritikatzen ditu bai eskuineko liberalismoa eta baita ere ezkerrekoa, dotrina honek bi ideologiak ukitzen baititu. Marxek aipatzen duen kontzientzia hori erdiesten eta garatzen lagun-tzen gaitu preseski, gaur egun bizi dugun errealitatearen nondik norakoak argituz.

L’accord avec soi-même

Azalpen labur hau bukatzeko, Michéa beraren lerro hauek ekarriko ditut harira: "La richesse suprême pour un être humain - et la clé de son bonheur - a toujours été l'accord avec soi-même. C'est un luxe que tous ceux qui consacrent leur bref passage sur terre a dominer et exploiter leurs semblables ne connaîtront jamais. Quand bien même l'avenir leur appartiendrait."

Thème pour une conférence...

Biziki onuragarria izanen litzateke Michéa bera entzutea eta aurrez aurre gure galderak eta zalantzak pausatu ahal izatea.
Agian, Manu Robles Arangiz Fundazioak antolatzen dituen hitzaldietara konbida-tzea bide paregabea izanen litzateke horretarako.

Pour être informé des derniers articles, inscrivez vous :
Commenter cet article