Herritar xeheen kontra-boterearen beharraz

Publié le par Alda

Asier-Blas-Mendoza.JPG

 

Asier Blas Mendoza, Zientzia Politikoetako irakaslea (UPV-EHU)

 

Le Pays Basque Sud, avec le reste de l’Etat espagnol, connaîtra une nouvelle Grève Générale, le 29 mars, pour protester contre la réforme du travail du Gouvernement Rajoy, votée le 10 février dernier.
Alda! suivra durant les prochaines semaines les mobilisations qui auront lieu en Hegoalde. 
Voici l’interview d’Asier Blas,  professeur en sciences politiques à l’université du Pays Basque, sur le rôle des contre-pouvoirs. 
 

 

 

Antonio Gramsci-k azaldu zuen ez dagoela botere politikoa hartzerik, aldez aurretik botere kulturala hartu ez bada. Halere, jakin badakigu baldintza hau beharrezkoa dela baina ez nahikoa boterea erdiesteko.
Boterea gobernuekin lotzen dugu maizegi, baina errealitatea da erakundeek botere parte bat soilik dutela eta arlo askotan txikia. Gobernu batek erabaki formalak hartzen dituenean ez du esanahi horiek bere gogoz hartutakoak direnik beti, ba-tzuetan beste agente batzuek inposatutakoak dira era leun edo bortitzagoan.
Izan ere, boterea leku askotan topatu genezake, besteak beste, enpresarien eskuetan eta hauen jabegoko edota zerbitzura dauden hedabideetan.
Beraz, gobernu batetara ailegatzen den alderdiak bere asmoen artean baldin badu justizia soziala bultzatzea eta ahulenen defentsa egitea, horretarako zailtasun amaigabeak izango ditu bidaide. Hauteskundeetan oinarritzen den sistema batetan, sinplifikatuz, hiru motatako agente politikoak desberdindu ditzakegu.
Alde batetik, formalki sistemaren ubide zentrala diren alderdi politikoak ditugu. Hauek hauteskundeetan hautatuak izaten dira herritarren ordezkaritza bideratzeko organo legegile edota araugileetan eta, gehiengoak lortu ezkero, botere exekutiboan aritzeko. Baina boterera ailegatzeak ez du zertan esanahi alderdi batek dituen asmo eta programa guztiak aurrera eramateko gaitasuna izango duenik, ez behintzat inolako kanpo baldintzapenik gabe.


“Le citoyen lambda
n’a qu’une seule solution
pour défendre ses intérêts :
s’organiser/se mobiliser collectivement
(via la société civile et les syndicats)
pour mettre en place
l’action collective permettant
de se défendre
face au pouvoir (quel qu’il soit)”
Asier Blas

 

 

Presio-taldeek harreman pertsonalen bidez eta eragiteko duten gaitasun ekonomiko, politiko edota sozialaren bidez, erakundeetako botere zirkuluetara sarbide pribilegiatua dute, horregatik, beti parte hartzen dute botere instituzionalean. Adibidez, presio-talde ekonomikoen kontra-botereak ez du inoiz deskantsurik hartzen, indartsua da eta horregatik, itzalpean presionatu eta “aholkatu” egiten ditu gobernuak egunero.

Isolés, les citoyens ne peuvent rien faire
Aldiz, sistema demokratikoetako hirugarren agenteek ez dute batere erraz izaten erabakietan bere partaidetza segurtatzea.
Herri xehea osatzen duten norbanakoek ez dute dirua presionatzeko, ez dute gaitasuna langileak kalera botatzeko, ez eta enpresa baten egoitza lekuz aldatu eta horrela erakunde zehatz bati zergak ordaintzeari uzteko.
Herritar xeheek beraien interesak defendatzeko irtenbide bakarra dute: antolatu ekintza kolektiboa bideratzeko. Bakarrik ez dugu eraginik, baina batu ezkero mugimendu sozial eta sindikatuetan gure eskubideak defendatu ditzakegu boteretsuen aurrean. Lan hori oinarrizkoa eta ezinbestekoa da nornahi dagoela gobernuan.

Comment garantir la mise en pratique des politiques progressistes
Erakundeak oso garrantzitsuak dira politika aurrerakoiak martxan jarri eta aurrera ateratzeko, baina horrek ez du esanahi aukera politiko aurrerakoi batek gobernua erdietsita politika ezkertiarrak segurtatu daudenik. Are gehiago esan daiteke, erakundeetatik soilik bideratzen den borrokak ez du ibilbide luzea egingo, nahiz eta sistemak kontrakoa esan, ez baita egia gauzak aldatzeko hautestontzietara gerturatu eta botoa alderdi bati edo beste bati ematearekin nahikoa dela.
Kasu askotan ez dago gure gustuko aukera politikorik eta berri bat sortzea ez da lan erraza. Alderdi berri batek arrakasta izateko hedabideetan presente izatea beharrezkoa da, baina hauen jabetza eta kontrola boteretsuen esku dago gehiengo batean.
Halere, noizbehinka gertatu izan da alderdi aurrerakoi eta ezkertiarrak gobernuetara iristea gauzak aldatzeko borondate finkoarekin.
Kasu hauetan, herri mugimenduek bete beharreko papera ezin du izan gobernu aurrerakoien esanetara egotea. Izan ere, umekeria litzateke pentsatzea erakundeetatik eginiko lanarekin soilik gizartea eraldatu eta gehiengoaren interesak defendatu daitezkeela. Lan honetan beti izango da ezinbestekoa gizarte mugimendu eta sindikatuen lana. Lan kritikoa, baita ere boterean dauden indar aurrerakoiekin, izan ere, ezkerretik sortutako kontra-botereek asko laguntzen dute erabaki politikoen oreka puntua ezkerrera mugiarazten. Bestelakoan, alde kontserbadoreetatik datozen kritikak eta presioak bakarrik egongo balira, “interes orokor” faltsuaren izenean egiten den negoziazioa eta aurkitzen den adostasun puntua halabeharrez mugituko litzateke eskuineko esparrura.

 

“Les contre-pouvoirs de gauche
(société civile ou syndicats),
grâce à leur travail critique,
 aident les pouvoirs progressistes
à maintenir le point d’équilibre
de leurs décisions à gauche. 
Sans leur travail critique et actif,
seules les critiques issues
des “conservateurs” auraient un écho”

 

contra_poder.jpg

 

De l’importance de la mobilisation
Horri aurre egiteko, mobilizazioa eta kritikaren bitartez, sindikatuek eta gizarte mugimenduek gobernu aurrerakoiei lagundu behar diete beraien programa betearazten. Errealitate honetaz oso kon-tziente zen Franklin Delano Roosevelt, 1930 hamarkadako krisi ekonomikoari aurre egiteko New Deal programa aurrerakoia martxan jarri zuen Amerikako Estatu Batuetako presidentea. Rooserveltek ondo ulertu zuen indar aurrerakoien kontra-boterearen beharra, horregatik sindikatu eta ezkerreko erakundeekin bildu eta hauen proposamenak entzuterakoan esan ohi zien: “Orain atera horra kanpora eta derrigortu nazazue egitera”.

Publié dans Orotarik

Pour être informé des derniers articles, inscrivez vous :
Commenter cet article