Greba orokorra

Publié le par Alda

Argazkia-001.jpg

Maria Solaetxe Grajera / Bzero Marketing enpresan ELAko delegatua

 

 

Langileak, merkantziak ez garela
eta eskubideak ditugula ulertarazteko!

 

Gure enpresak arreta zerbitzuak eskein-tzen ditu beste enpresa batzuei (Eroski, ta zenbait aldizkariei) ta gure lan hitzarmena estatala da, Contact Center edo Telemarketing delakoa, honek dakarren prekariotasunarekin: 800€tako soldatak, kontratu gehienak mugatuak dira nahiz eta urte asko eraman enpresan, lanaldi partzialak, kaleraketa askorekin, lan egutegirik gabe, subrogazioarik gabe, malgutasun handia enpresaren barruan, etab.

Lana bizitzeko da eta langileek eskubideak dituzte
Sektore honetan gehiengo zabala emakumeak gara. Baldintza hauetan delegatuen lana oso gogorra izaten da, emakume askok oraindik ere pentsatzen dutelako beren soldata bere gizon edota senarrarena borobiltzen duela, ta hor dago gure erronka handiena... langileei ulertaraztea gure lana bizitzeko dela batetik eta bestetik gu ere langileak garela gure eskubide guztiekin.

Langileok ez dugu krisi hau sortu
Horregaitik ezinbestekoa da 29 an kalera irtetzea, greba egiteko arrazoi asko daude, baina bakar bat ere, ez joateko.
Langileok bizi dugun eraso bortitzena da Lan eta Negoziazio Kolektiboaren Erreforma hau, baina ez da lehena ezta azkena izango ere.
Eta eraso guzti hauen kontra mobilizazioak ta kaleak hartzea da bidea.
Langileok ez dugu krisi hau sortu, kapitala izan da sortu duena, baina gu gara, langileok gara, murrizketak ta gure eskubideen kontrako erreforma guzti hauek pairatzen ditugunak.

Greba, langileen tresnarik eraginkorrena
Patronalak langile diziplinatuak nahi ditu ta ez diegu utzi behar, ez da agian joango naizela esateko garaia, edo soldata osoa behar dudala esateko garaia, denok behar dugu gure soldata baina ez gure eskubideen kontra lortuta, ez buruak makurtuta.
 
Alternatibak badaude
Greba langileok dugun tresnarik eraginkorrena da eta patronalak jakin badaki, bestela nola uler daiteke gure grebarako eskubidea murriztu nahi izatea?
Borrokak pena merezi du, ulertarazi behar diegu ez garela merkantziak, langileok eskubideak ditugula, tinko mantenduko garela ta alternatibak badaudela.

Gutxiengo batentzat gobernatzea, aski da!
Gure erantzunkizuna bada ere, ezin kexatu ezer ere egiten ez badugu geurea dena defendatzeko. Langileok biztanleriaren gehiengoa osa-tzen dugu, ez da posible gutxiengo batentzat gobernatzea, erreforma hau patronalaren neurrira bait dago eginda.

Gehiengoa ikus dezaten, kaleak hartu
Eta gehiengo hau ikus dezaten kaleak hartu behar ditugu. Mota guztietako langileok batuta: zerbitzu publikoetakoak, zerbitzu pribatuetan aritzen garenak, kontratu mugatuak ta mugagabeak ditugunak, lanaldi partzialak ta arruntak ditugunak... denok batuta erasoen kontra.
Ni martxoaren 29an kalean izango naiz, goiz goizetik piketeetan ta kaleak betetzen... ta zu non egongo zara? Kalean nirekin ta gurekin edo enpresan makurtuta? Anima zaitez zure eskubideak kalean aldarrikatzen. Tinko geurean!!!


Maiatzaren-lehena.jpg 

Publié dans Orotarik

Pour être informé des derniers articles, inscrivez vous :

Commenter cet article