Laborantza Biologikoa

Publié le par Alda

 

Alda présentera dans un prochain numéro un article montrant le lien entre la richesse de la terre, son exploitation naturelle et le goût des aliments dans nos assiettes. La Fiche Technique de cette semaine vous permettra de préparer le terrain en découvrant quelques caractéristiques de l’Agriculture Biologique, garante de la qualité et de la typicité des aliments, et, plus respectueuse de votre santé !

* Definizioa :
Laborantza Biologikoa izena XX.  mende erditsutan erabilia izaiten hasi da. Garai hartan, laborantza, jada produktibitatearen eskakizun teknikoen betetzeko gehigarri kimikoen erabiltzen ohituratua zen eta osagarriarentzat eta ingurumenarentzat egiten hasia zen kalteak ez zituen konduan hartzen. Horiek hola, Laborantza  Biologikoak ondoko printzipioak konduan hartzen ditu:
- naturan elementu artifizialak ez ditu sartzen.
- ez da bakarrik landarea elikatu behar, baizik eta bortxa gabe aire-ur-lur-landare-animale sistema kudeatu.
- animaleen erosotasuna errespetatu.
Bestalde, laborantzako ekintzetan behar da naturarekin oreka xekatu eta tokiko ingurumenaren aniztasuna eta berezitasuna konduan hartu. Azkenik, laborariak jokamolde autonomoa behar du gauzatu industria kimiko, hornitzaile eta aholkulariengan dependentzia murriztuz.
*Kontsumitzaileak :
Jendartearen gehiengo haundiak elikagaien sanotasuna eta naturaltasuna lotzen ditu Laborantza Biologikoari. Konfiantza eta iritzi on hori laborantza edo lan molde kontrolatu eta egiaztatu baten ondorioa da. Laborantza Biologikotik etortzen diren produktuak nahi badituzue ezagutu, ondoko markek edo ziurtagiriek lagunduko zaituzte.
*Laborariak :
Laborantza Biologikoak laborariari ez dizkio produktu kimiko kaltegarriak erabail araziko. Ondorioz laboraria lan baldintza sanoagoetan arizanen da lanean. Ber moldean,  joera autonomoa landuz, laborariak erabakiak hartzeko gaitasuna berreskuratuko du. Ez da industria kimikoaren lehentasunen arabera arizanen, baizik eta etxaldeko eta eskualdeko ingurumenaren ezagutzaren arabera.

 

 

Pour être informé des derniers articles, inscrivez vous :
Commenter cet article