“Laborariak lurra bezala, abertzaleak herria”

Publié le par Alda










Daniel Barberarena, Iholdiar laboraria eta ELBko kidea, ikastolako burasoa


Herria eta lurra,
elkartasuna eta iraunkortasuna eredutzat hartuz

 landuak izan behar diren eremuak dira


Les militants ayant participé aux campagnes d’Alerte OGM ou de soutien à Laborantza Ganbara
ont eu l’occasion de croiser Daniel Barberarrena, paysan d’Iholdy.
Alda! l’a interviewé afin de connaître son cheminement et de mettre en valeur ses démarches qui ont permis d’obtenir des appuis importants tant pour la campagne d’Alerte OGM que pour celle de soutien d’EHLG dans une région qui vote majoritairement pour la FNSEA.


Zein dira zure ibilbidearen ezaugarri nagusienak?
Iholdiarra naiz, laboraria, ELBko kidea eta ikastolako burasoa...
Nahiz eta buraso euskaldunak ukan, frantsesez iragan dut gaztaroa.
1974 urtean, hamar urte nituela, Iholdiko Eiherazainaren aldeko Tobera polemikoan (Lakoaren kontrakoan) ene lehen gogoetak egin ditut hizkuntza eta injustizien gaiaren inguruan.
Toberek kritikaren bidez herriko injustizia bat salatzen zuten. Akuilu moldean arizaiten ziren.
Ber denboran ohartu nintzen toberek min egiten ahal zutela eta ondorioz jendeak berexten ahal...
Gure etxean berean Eiherazainaren alde nuen aita… Alta, untsalaz Eiherazainaren laguntzeko egina izan zen Toberaren kontra zen. Harentzat, herriko aferak konpontzeko beste molde batzu behar ziren erabili... Hots herritarrak herritarren kontra ezartzeko arriskua baztertu nahi zuen...
Tobera aintzin tentsioak izan ziren (herritar batzuk debekatu nahi zuten Tobera) eta Toberan berean tokiko sentsibilitatea konduan hartu gabe gai batzu hunkituak izan ziren (auzapez ohiaren hil-tzea familia oraino doluminetan zelarik adibidez).
Gertaera hortarik geroz badirudi gure herrian euskal kulturaren gaia susmagarri bilakatu dela...
Hamabost bat urterekin ber euskaldundu nintzen euskal kantuen bidez. Erran nahia gehitu nahi nuen kantuer eta etxean liburuxkarekin kantuen ikasten eta ulertzen hasi nintzen.
Duintasunaren garrantzia
Lizeo garaian Eñaut Etxamendi erakasleak laborarien duintasunari buruz sentsibilizatu ninduen. Hor konduan hartu nuen egiteko gogoa zelarik, etxaldea ttipia bazen ere (gure kasuan 12 hektarekoa) posible zela! Esperantza hori sekulako laguntza zen!
“Euskaldun Gazteriarekin”, Donapauleko topaketetean 1979an, Armendaritzeko antzerki taldearekin "Herrietako behexkuntza"ren gaia landu ginuen. Hots, lurren ber-banaketek, toberek, hauteskundeek, etabarrek sortzen dituzten jendeen arteko tentsio soberakinak...
Eredu autonomo eta ekonomoa
Bestalde, “Gazte ta Laborari” elkartearekin informazio bidaia bat antolatu ginuen Bretañara. Hor ohartu nintzen gure etxeko egiteko moldeek geroa bazutela! Hots, siloratze gabe segi-tzen ahal zela, kabalen hazteko behar ziren guziak etxean egiten ahal zirela, erosteko beharrik ukan gabe, materialismoaren tranpan erori gabe irauten ahal zela, epeak guk definitzen ahal ginituela (ez eta saltzaile eta banketxeen interesek…)... Hots, lanak ito gabe molde autonomoan segitzeko ereduak bazirela!
Bestalde, Herriko Besta Taldean arizan nin-tzen baina ez nuen garai hartan lortu ene gogo eta proiektuen partekatzea hots Herri Urrats, Kantaldi, etabarretan ikusitako euskal taldeen ekartzea Iholdira.
21 urtetan etxaldea ene gain hartzeko momentoan “50 orduko ikastaroa” egiteko momentoan  FDSEAko aholku emaileak 12 hektareko etxaldearekin beste ofizio bat beharko nuela xekatu ulertarazi zidan. Segidan FDSEA utzi ginuen eta Laborari astekariari harpidetzea erabaki nuen. 1983an sortu zen AFOG (Association pour la Formation à la Gestion)-arekin etxaldea kudeatzeko lagungarri ziren formakuntza segitu nituen ere eta ELBn sartu. 
Mende laurden bat berantago, gure etxaldea beti laborantza iraunkorrean ari da.
Lurra eta herriaren lantzearen artean parekotasunak egiten dituzu... 
Ene nortasuna euskaratik etortzen da. Ber denboran laborari izaiteak eta etxalde ttipiko errealitateak, egunereko bizian pentsatzen dudana obratzeko parada emaiten dit! Lurrari emaiten den arta, auzolanak sortzen duen elkartasuna, lana egiteko moldea (produktibismotik at), hots laborantza iraunkorraren ildoa, biziki garrantzitsua da.
Eredu biziki lagungarria da Euskal Herria bezala, berez aitzinatu nahi duen herri batentzat!

Zer dira gaur egun gogokoak dituzun proiektuetan jendeen parte har arazteko lagungarriak izan zaizkizun egiteko moldeak?

Gaztedanik inportantea atxeman dut beti aurre ikustea zer ondorio dituzten gure ekin-tzek. Zer pasatzen ahal den (ongi edo gaizki) hartzen ditugun erabakiekin...
Ber denboran, sindikal mailan, koeren-tziaren  ukaitea baitezpadakoa iruditu zait. Kide bakotxak ELBn jorratzen den mezua bere etxean gauzatu behar du. Horrek du sinesgarritasuna sor-tzen.
Militante gisa gure proiektua ona bada behar dugu besteei erakutsi eta haren hautatzeko gogoa eman molde ahal bezain goxoan, sedukzioa lagun! Baina, gure hutsak onartzeko gaitasuna ukanez! 
ELB eta FDSEAren arteko eztabaidan ez adostasunak, aipatzeko gaitasuna ukan behar da, diferentziak argiki markatuz... baina ber denboran gaitasuna ukan behar da beste gai batzu (eztabaidarik sortzen ez dutenak) aipatzeko "aurkakoekin" zubiak moztu gabe. 
Gehiengo zabala FNSEA eta UMP den herri ttipietan alderdien arteko lehiatik kanpo egoiteak alde on batzu ukaiten ahal ditu.
Alabainan, indar harremanak euskalzale eta beste laborantza baten aldekoen kontra direlarik, oposizio sinboliko bat ukaiteko aurkezteak... parekoei koesio gehiago emaiten ahal du. Horrek, haiei mezuen errexkiago pasatzeko lagungarri diren zubi batzu mozten ahal ditu. Orain arte Iholdiko Herriko etxean OGM-en kontrako seinaleen ofizialki ezartzeko galdea Kontseiluari egin diet. Ondorioz, Alerte OGMeko kide bezala aurkezpen baten egitera gomitatu nautelarik seinaleak onartu eta ezarri dituzte! Ber maneran Baterarentzat kontsulari buruz ate idekitzeen antolaketa lortu nuen (jende multxo polita jin zelarik galdera eta izenpetzeen egitera Herriko Etxera)...
Oro har, jendeentzat, senditzen dutelarik proiektu batean norberaren helburu pertsonalak eta proiektuaren ibilmolde eta helburu orokorrek bat egiten dutela engaiatzea naturala zaie...

Laborantza Ganbararen aldeko azken kanpainatik ikasgai berezirik azpimarra zenezake?

Iholdin, herriko etxeko kontseilarien gehiengoaren sostengua lortu dugu etxez etxe hautetsiak bisitatuz. Hots, Herriko Etxean Mozionea bozkarazi gabe... Konduan hartzen delarik auzapeza, EHLGen aldeko izenpetzearen sinatzeko ez zela ados erran nion ez zuela balio kontseiluan aipatzea etxez etxeko lana abian ezarriko ginuela… Ez zuen oztoporik egin. Ondorioz Kontseilarien gehiengoaren izenpetzea ukan dugu… Geroztik, apirilean, lehen alditkotz EHLGk ukan du herriko Etxearen gomita ofiziala Iholdiko Okasionezko tresnen feriara… Gauzak aldatzen ari direla seinale!

Publié dans Orotarik

Pour être informé des derniers articles, inscrivez vous :
Commenter cet article