Aldarrikatzeko... antolatu!

Publié le par Alda

Mari1.JPG

Marie Lagan-ekin
Aldarrikatzeko... antolatu!
Azaroan zehar, Iparraldeko ikastetxeetan Pécresse legearen aurkako mobilizazioetan
buru belarri parte hartu duen Marie Lagan-ek aurkezten digu zer lagungarri izan den mobilizazioak 100 bat pertsonatik 2500 pertsonetara pasarazteko!

Marie Lagan, étudiante à la faculté de lettres de Bayonne répond aux questions d’Alda! sur  l’importante mobilisation étudiante qu’a connue Iparralde en novembre dernier.
Le témoignage de Marie, étudiante et militante nous permet de mieux connaître les ingrédients importants pour une mobilisation réussie.


undefined

Nola hasi zira parte hartzen mobilizazioetan?
Egia erran, bazen bulta bat bizpahiru lagunekin nahi ginuela ikasle bezala molde batez edo bestez unibertsitatean ikasle talde gisa hasi antolatzen... Hortarako, informazioaren atzetik eta gai beroei buruz datuak biltzen hasi ginen.
Hara nola, Pécresse legeak hasi duelarik unibertsitatean eztabaida sortzen antolatua izan zen lehen "Informazio Bilkura"n parte hartu dugun.

Zer ziren informazio bilkura horren xedeak?
Pécresse legeari buruz eztabaidatzea. Karia horretara, 160 ikasle bildu ziren. Kontua da 50 bat ikasle (zuzenbidekoak) hor zirela Pécresse legea defendiatzeko… Momento hortan, ikasle gehiengoak ez zuenez argumentazio zehatzik  gure aldetik hasi ginuen gogoetak untsa lagundu gaitu Pécresse legearen arriskuak azpimar-ratzen eta ikasleen gehiengoari lege horren aurka mobilizatzeak zuen garran-tzia erakusten.

Zer erabaki hartu da lehen bilkura hortan?
Lehenik eta hasteko, ikasleak "Ikasle Kolektibo" moduan antolatzea erabakia izan da mogimendua jarraitzeko. Horrek erran nahi du etiketa sindikalak erabat bazterrean uztera erabaki dela. Bestalde, kolektibo hortan lizeo eta unibertsitateko ikasleen elkarlana sustatzera erabakia izan da. Azkenik, ondoko asteko Manifestazioaren preparatzea ere erabakia izan da!

Nola pasatu da lehen manifestazioa?
Nahiz eta trakta banatze bat izan, ondoko astean 80 bat ikasle bildu gira bakarrik... eta gehienak lizeokoak...

Lehen informazio biltzarran baingo guttiago?

Egia, ez dugula lortu nahi hainbat mobilizatzea, baina manifestaldia eta gero erabaki dugu segidan Biltzar Nagusi baten antolatzera, beroan bero! Eta, egiteko molde hori beste manifestaldi guzietan ere errepikatu dugu!

Zergatik hori?
Manifa ondoko Biltzar Nagusian egiten baita ekintzen balorazioa (alde onak eta txarrak ikusi, zuzenketen egiteko bideak xekatu eta atxeman, datorren mobilizazioak aipatu, etab.). Lehen manifestaldia eta gero segidan erabakia izan da mogimendua indartzea baitezpadakoa zela. Paueko ikasleekin harremanak hartu dira ere esperientzia eta antola-tzeko molde ezberdinak trukatzeko.

Poliki poliki manifestazioetan gero eta ikasle gehiago biltzea lortu duzue. Zerk esplikatzen du hori?
Ondoko manifestaldian, 600 ikasle (gehienak lizeokoak) mobilizatu dira. Jarraian egin den Biltzar Nagusian 160 ikaslek parte hartu dute. Hortik goiti, argi eta garbi gelditzen da ez girela gehiago "informazio" bilkura batzutan. Datorren ekintzak dira gehiago aipatzen eta lantzen.

Zer dira Biltzar Nagusietan zehazki aipatzen diren gaiak ?

160 ikasleko Biltzar Nagusi hortan, adibide bezala hartzeko, azaroaren 27ko manifestaldiaren preparaketa izan da gai nagusia. Nola segurtatu lizeo guzietan bai eta ere unibertsitatean traktak behar den bezala zabalduak izanen direla? Hortako datu base bat plantan ezarri dugu ikastetxe bakotxeko harremanen izen eta telefonoekin. Lan talde ezberdinak osatu dira eta asteburuan antolaketa bilkura baten egitea ere erabaki... 

Antolakuntza mailan nola kudeatzen da 100tik goitiko  Biltzar Nagusi bat?
Azpimarratu behar dena da ikasleak ohartu direla Biltzar Nagusiak zirela informazio trukaketa gune aproposak. Lizeo edo ikastetxe ezberdinetatko egoerak aipatuak dira eta arazo ezberdinei aterabideak xekatzen dira... Datorren ekin-tzei buruz, proposamen ezberdinak arbelean idazten ditugu eta bi bozkatuenak atxikitzen. Bozkak momentu garrantzitsuak dira. Hortarako beti geldegina da "ALDE", "KONTRA" edo "XURI" bozkatzea. Azkenik, "KONTRA" bozkatzen dutenei eskaintzen zaie parada bat beren ezadostasuna esplikatzeko... eta ahal den neurrian erantzunak ekarri dira atera diren duda guziei. 

Zer ondorio ekarri ditu?
Legeari buruzko informazio zehatza ikastetxe guzietan banatzeak ainitz gehiago gazte mobilizatu ditu... Ia 2500 ikasle mobilizatzea lortu dugu Cantau, Ravel, Malraux, Tarnoseko LEPa, Etxepare Lizeoa, Cassin, Paulbert, Montaury eta Baionako unibertsitatetik... Hots mezua lantzeak eta "banatze" sarea lantzeak 80 pertsonatik 2500era pasatzen untsa lagundu gaitu.
2500 pertsona Baionako karriketan desafio ederra da, ezta?
Egia da antolakuntza mailan behar direla elementu berri batzu konduan hartu. Lizeoz lizeo ikasleen mobilizatzera joan gira. Hortarako, lizeo bakotxaren aintzinean denak jartzen ginen  “Jartze horiek” lagundu dute izpirituak lasai atxikitzen… eta jende mugimendu kontrola ezinak ez dira sortu!
Gainera, manifestaldia dena untsa pasa-tzeko, pertsonen eta ondasun publikoen kontra bortizkeriarik ez baliatzeko ikastetxe bakotxetik lau arduradun baziren tentsio uneetan bazterrak baretzen laguntzeko…

Zer harreman ukan duzue komunika bideekin?
Hasieratik fax eta e-mailen bidez gure erabakien eta ekintzen berri eman dugu komunikabideei gure kontaktuak haiei ere emanez. Poliki poliki komunikabideak hasi dira gurekin harreman segitu bat ukaiten: Biltzar Nagusi baten jarraitzea ere galdatu digute batzuk.

Erabili dituzuen parodia eta umorezko ekintzek harreman horiek lagundu dituzte?
Egia da hasiera hasieratik nahi ukan dugula mugimendua azkartu… baina beti goxotasunean! Molde bikaina da 18 urte baino guttiago dituzten gazteak mobilizaturik eta inplikaturik atxikitzeko: burasoek manifestaldi alaitu, ani-tzak eta "kreatiboak" ikustean… beren haurren animatzeko gogo gehiago dute segurrenik! Hortako, mozorroturik eginak izan dira ekintza batzu aurkakotasuna bakarrik finkatzeko ordez, beste proposamen batzu eta gogoeta batzu aintzinaraztea erabakia izan baita.

Eta euskararen erabilpena nolakoa izan da eta nola onartua izan da?
Hitzaldietan eta trakta guzietan elebiduntasuna naturalki onartua izan da. Etxepare, Seaskako Lizeoari esker beste ikastetxeek ulertu dute euskararen erabilpena ikastetxe guzien arteko elkartasunaren beste adierazpen bat bezala ere behar zela kontsideratu!

Geroari buruz, zer dira mugimenduaren datorren pausuak?

Abenduaren 6ko manifaren ondotik, eta Frantziako fakultate batzuetako mugimenduen bultzatzaileekin mintzatu ondotik, erabaki dugu mugimendua pausan uztea, argiki erranez mugimendua ez dela hiltzen bainan pausatzen. Gainera, mugimenduaren jarraipen bat bezala kontsideratzen ahal da bospasei ikastetxetako 21 ikasleek sortu dugun “Coordination Etudiante et Lycéenne” elkartea.  Bilkurak egiten jarraitzen dugu besteak beste geroan ere segurtatzeko gure ikasteko dretxoa zinezko eskubidea izanen dela eta ez luxo bat.
Cerveau.jpg

 
3 questions à Thomas, lycéen de René Cassin

Pourquoi et comment se décide le blocage d'un Lycée ?

Des réunions d'information, nous sommes passés à l'action (jusqu'à 2500 jeunes dans les rues de Bayonne). Fort de ces succès, et compte tenu du refus du gouvernement de négocier nous avons décidé d'utiliser (comme de nombreuses autres Universités et Lycées) le blocage. Cela permettait de continuer à sensibiliser les lycéens et à libérer le temps nécessaire à  tous pour participer aux différentes actions/mobilisations. Enfin, les blocages ont permis d'éveiller la conscience politique de tous les étudiants-citoyens.

Concrètement, comment ça s’est passé à Cassin ?
Dès que le choix des blocages a été fait par l'AG de la coordination étudiante, nous sommes entrés en contact avec l'administration du Lycée pour lui demander de participer à  l'organisation d'un vote à bulletin secret. Le proviseur a accepté. Ainsi, l'administration a mis à disposition une salle pour les votes, la liste des élèves inscrits au Lycée et a même participé avec les élèves au dépouillement public. Le vote était ouvert à tous (pour donner toute la légitimité au blocage) et s'est déroulé un mercredi de 8h00 à 13h00. 65% des inscrits ont participé (soit 750 votants) et plus de 630 (+/- 85%) ont voté en faveur du blocage.
Dès le lendemain matin, à 4 heures un camion loué récupérait des palettes auprès d'entreprises et faisait la tournée des Lycées ayant voté le blocage!
Durant le blocage un maximum d’élèves a été mobilisé sur place (atelier de peinture pour promouvoir l'expression, mobilisation de la banda de Cassin, organisation de concert avec les moyens du bord, etc.).  D'autre part, des achats groupés étaient effectués pour que nous puissions tous manger ensemble sur le lieu du blocage. Les différents coûts de ces opérations (location du camion, frais de photocopies, achats de nourriture pour les pique-niques collectifs, etc.) ont été payés par des collectes effectuées durant les mobilisations.

Qu’est-ce qui explique le succès de ces mobilisations ?
Probablement la négociation des lieux d’information au sein du Lycée pour sensibiliser un maximum d’étudiants, la bonne coordination des actions entre lycées et universités, une organisation de manifestations pacifiques et thématiques où les valeurs de solidarité et la créativité étaient mises en avant ainsi que le respect des biens et des personnes... avec toujours le même souci de faire passer nos messages au plus grand nombre !


undefined
 


undefined




Publié dans Orotarik

Pour être informé des derniers articles, inscrivez vous :
Commenter cet article