Fauxto Karrusa

Publié le par Alda


Antton Luku


Tobera ou théâtre populaire
qui
ne sépare pas théâtre, danse, chant et bertsularisme
... pour nous faire réfléchir sur la culture basque!


Ce "divertissement" monté avec très peu d'argent, mais beaucoup de coups de main,
permet au “karrusa”, un théatre
de mouvement où la verticalité et les chars disent les hiérarchies socio-politiques,
de traiter le thème de la “culture basque”.
Le public, souvent en cercle autour
des acteurs, ne doit pas hésiter à
se déplacer pour mieux accompagner
les scènes et les acteurs de cette Tobera !
Alda! publie un court extrait où apparaît, entre autres, Fauxto (F) (qui selon le mythe
de Faust a vendu son âme au diable
pour que le diable accepte de le servir).
Prefeta, Jujea, Kultur kotxoa DK, gizonkiak bakarrik beraz, aldamioan  dira: Donostian.
DK: Aaa! Pattar jauna azkenean hor zira.
F: Bai obligazioneak, badakizu, ez da posta errexa.
P: Konprenitzen zitut, ikusi behar da nondik jalgi-tzen zirezten
J: Ez gaizki har, egin duzuen lana txalotzekoa da.
DK: Ez zitela gaitzi baina barda oraino, kultura mailan e diot, baina harri aroan zinezten. Bi kantu eta deus.
P: Desertua.
F: Hala da. Egia da, erran behar da den bezala. Baina bon modestia atxikiz, ari gira aitzinatzen.
DK: Biziki berantetsia dut hainbeste aipatu dautaten cosina basca horren jastatzea.
P: Omen Espainiako erregeak errezebitzen duelarik koziner hau espres jinarazten du Donostiatik.
F: Bai bai hala da. Israel Palestina negoziaketetako Aznarrek hau zuen konbokatu.
P: Ze fu! Nola holako herrian, holako zibilizazio soil, antika batean. Zeren, ibiltzen zira Euskal Herrian, ageri  da, eztetika mailan ez da indarrik egiten: bestimenak, etxeak. Denak dira kontsentsu nigargarri batean… Eta su ziri hauek mingainean!
F: Baina kasu Euskal Herria beti biziki irekia izan da. Kuba, Hego Amerika,  portuak. Donostian Caracaseko konpainiako monopolioa.
DK: A bai? Ez nakien. Orduan izan da? Zeren Frantziatik ez baita senditzen hori. Hori nauzun erran nahi arestian, zenbat sofritzen duzuen. Sendi da Iparraldean aldarrikatzen dituzten ideiak, ez direla liserituak. Plakatuak balire bezala copier collé txar bat eta…
P: Arkaismo horiek: nazionea, populua, etnia eta beste.
J: Zozoak. Ez dute oraino konprenitu Bosniarekin. Mentsak.
F: Baina erran behar da egin dugun lanarekin ttipituz doala.
P: Errenseñamenduek diote hor dagola beti. Eta gazteak! Mugimendu Segista hazten...
DK: A txangurroa! Baina bitxi da… Nik itsaskiak izigarri maite ditut… aliketen prestatzen ari nintzan…
F: Ez hemen fartzitua egiten da eta koñak garretan iganarazi.
DK: A baina orduan kozina fransesa dute kopiatzen  Aise da hoberena izatea Espainian hola. Konsidera dezakegu Euskal Herria Frantziako atea dela Espainian edo zubi muturra? Ontsa gira hemen ez Pattar jauna,  ez duzu uste? Hobe zintezke zure kideekin? Nola erraten dute? Zikiroan…
F: Jende xeheak mexui erraten du.
P: Arabieraz! Hobe luke hori ikastea prestatzen den munduarekin.
F: Nik egia erran ez nuen batere enbeiarik han jateko. Badakizu jende xehea, betiko solasak, ateraldi arrazistak. Faxista da inkultua.
DK: Alabaina kulturaren frekuentazioak dautzu izpiritu elaboratua ekartzen.
F: Eta ez hori bakarrik. Bordeleko arnoa eta itxura zerbait duten neskak…
DK: Oroit zira Pattar jauna. Neska jamaikarrak bazirela hemengo eihera arraberritu batean. Hitz eman daukuzu...
F: Bai gero joanen giraaaaa……
Hor negarrez hasten da.
P: Pattar jauna?
F: Ba ez dakit. Holako pasaia txarra dut, solas horiek. Ari niz ez ote dutanez trahitu?
P: Nor trahitu ?
F: Ba eneak. Ba…postu horretara heltzeko… Igorri nindutenak
P: Erran nahi duzu zure familia, zure odolekoak?
J: Erran nahi duzu etnia?
DK: Ez zirea lerratzen ari?
F: Ez ez ez dut hori erran nahi…
DK: Eman dituzun froga guziengatik zu ere zira proiektu ridikulu horretan?
F: Baina ez. Ez nuzu konprenitzen
DK: Oroitarazten dautzut odolaren paktua egin ginuela. Gure mahaian edan zinuenean.
Ganita ateratzen dute.
P: Begira zer odol mota duzun.
J: Baina ez du odolik gehiago! Zer pasatu da?
Botatzen dute gainetik.

Publicité

Publié dans Euskaraz bizi!

Pour être informé des derniers articles, inscrivez vous :
Commenter cet article