Bota Gaztetxea, Oztibarreko sarea!

Publié le par Alda


Bere ekitaldien berri emaiteko,
eta aurre iritzi guzien gainditzeko,
Gaztetxeak gomitak aldi oro igortzen ditu
Oztibarreko 8 herrietako gazte taldeei!

Se battre contre les préjugés bien ancrés  sur les ikastola ou gaztetxe, peut se faire de différentes manières : communication par courrier, par courriel, rencontres ou réunions d’information, etc.
Voici la voie originale suivie par Bota, le Gaztetxe de Saint-Juste-Ibarre où Alda! a été reçu par Laida et Pantxika, 2 de ses membres.

Historia pixka batekin hasiz
Bota gaztetxeak bere bizia hasten du Izuran, herriko etxeak utzitako lokal batean. Han bertan arizana da 2000 urtea arte. Gero herriko etxeak gela ez zuenez gehiago uzten, Botako lehen belaunaldiak, gaztetxeko dinamika Mantxut aldizkaria sortuz eta urririk banatuz Oztibarren bizi arazi du.  Aldizkaria izan da, gazte antolakuntzaz gazte eta tokiko ardurak plazaratzeko molde bat Oztibarre osatzen duten 8 herrietan (Hozta, Bunuze, Donaixti, Ibarla, Larzabale, Jutsi, Izura eta Arantsusin).
Aitortu behar da lokalaren galtzeak gaztetxearen dinamika ttipiarazi duela.
“2003an gazte batzu bildu ginen Gaztetxe bat berriz atxemaiteko!. "Gau Pasa Basa" bestaren bidez Izurako oihanean topaketara deitu ginuen!” azpimarratzen digute Pantxika eta Laidak.
Gau pasa horrek ainitz jende animatu zituen. Oztibarreko gazteei Gaztetxearen atxemaiteko kanpainaren indartzeko ideiak eta gogoak haunditu ziren.
Ondorioz, bilkurak gehienetan, Haize Berriren egoitzan egin dira, eta ber garaian antolatzen ziren gaualdien materialarentzat lokal baten ukaitearen premia haundituz joan da.
Azken finean, gaur egun Bota Gaztetxeak animatzen duen lokala, 2006an atxeamana izan zen Donaixtin berean.

Oztibarrekoak elgarren artean ezagutu 
Dudarik gabe, Gaztetxeko kideek aipatzen digute Oztibarren elgarren artean hobe ezagu-tzeko beharrak ainitz animatu dituela Gaztetxean sartzen.
Gaztetxeari esker, pesta komiteetaz gain, gazteak gurutzatzen dira baina beste gai batzurekin. Elgar untsa ezagutzeko eta zerbait egiteko elgarrekin: Oztibarren bizia sortzeko! Alabainan, Besta komiteak herri bati mugatuak dira eta urtean behin egiten den ekitaldiari. 
Hots, Gaztetxeak Oztibartar sentimenduari hats berri bat emaiten dio, urte osoan eta molde iraunkorrean,…
Elgarren artean hobe ezagutzeak, Oztibarreko bizia dinamizatzen du: jendeak elkartuz, auzoak ezagutzeko paradak gehituz, proiektu amankomun batzuri lotuz (Ihauteriak berpiztuz: komiteak federatuz,...),...

Mobilizazioak erreusitzeko
Eredutzat hartzen ahal da Gau Pasa Basa bestaren ondotik eramana izan den kanpaina. 
Antolaketa gastuentzat, bakotxak dirua ain-tzinatu zuen. Tokiko elkarteen laguntza logistikoa galdegina izan zen, taberna eta taloak segurtatuak (oihanean!) eta umorea erabilia (ekainaren 18a zenez, asmatzen ahal da “Deia”). Azkenik, oihanean berean 200 pertsonatik goiti mugiarazteko jingle eta gutunak erabiliak izan ziren gomiten zabaltzeko.
Ondoko urtean, 2004an, Gaztetxe/Karabana Ibiltaria martxan ezarri zen.
Egoitza faltaz, karabana ibiltariari esker Oztibarreko herri ezberdinetan ekitaldiak karabanaren inguruan eskainiak ziren. Gazte topagune eta material altxatzeko gune baten beharra argi uzteko.
Bestalde 2004ko udan ostiralero animazio berezi bat segurtatua izan da Oztibarreko herri bakotxeko besten karietara: Zinema Larzabalen, Bertso afaria Ibarlan, Donaixtin Traboules-ekin txontxongiloak, Hoztan Zintzur bustitzea eta Mendi Martxa, Bunuzen Gaztain Gaua, etab. Parada guzi horiek erabiliak izan dira Gaztetxearen proiektuaren presentatzeko eta kideek antolatutako galde dozier ofizialaren etorrera abisatzeko.

Dozierra
“Bertan erakutsi dugu zertako nahi dugun Gaztetxea. Auzoko herrietako gazteak elkar ezagutzeko, ikusmoldeak trukatzeko, ihauteriak berpizteko eta hemengo edo/eta beste eskualdeko gazteak ekarrarazteko, egoitza bat eskuratzeko gure materialaren biltzeko. Eta noski, bilkura gune bat lortzeko.” Herriko etxeetan aurkezteko proiektua/dozierra ondoko teknika erabiltzea da xedea: binaka arizaitea guttienez bat tokiko gaztea izan behar delarik!
2006an, karabanaldian ukan elkarrizketa baten ondorioz Donaixtin utzia izan zaie egoi-tza bat baina Dozierra beti prest da (gaur egundua izan ondoren) galde ofizialen egiteko!

Bota gaur egun...
“Gure animazioek jendea hunkitzen dute kostaldetik hegoalderaino...Herrietako Pesta komiteek beren beldur batzu gainditu dituzte! Lehen urtean kasik astero gaualdi bat bazen Botan. Konduan hartuz Gaztetxea mugitzen dela Festibalan, Lurraman, etab. elkarte aini-tzek ezagutzen gaituzte eta antolatzen dituzte beren gaualdiak hemen! Azpimarratzen ahal diren mintzaldietan sartzen ahal ditugu Lurra kolektiboarena, Askatasunarena, Mundializazioari buruzko gaualdia: Itsasoaren pribatizazioaz eta Monsantori buruzko filma proiekzioekin Surf munduko aktore eta Laborantza Biologikoan ari den laborarien parte hartzearekin. Azken finean, gaur egun, adin ezberdinetako jendeak hurbiltzen dira gure hitzaldietara: haurretarik adinetakoetara. Horrek gure sarea berritzen eta haunditzen laguntzen gaitu!”

Nola hunki publiko berria
“Oztibarreko Besta Komite guzier gomitak igorri eta batzuen partez ez dugu usaian berririk. Baina, gauzak aldatzen ari dira. Gurekin harremanik gabe ziren Besta Komiteko kide batzuk azken bestan erran digute“Ez ginen jiten baina beti segi-tzen ginuen Gaztetxearen bizia zuen gutunen bidez!” On da ikustera gero eta jende gehiagok gure berri duela eta konturatzen dela ez girela gure artean bakarrik egoiten Gaztetxean.“
“Gaztetxearen bilkuretan, giro ona (beharrez bazkalduz/afalduz), gai zerrenda, etab. atxiki-tzea inportantea da. Ez dugu galtzen bat bateko ideiak tratatzeko gaitasuna. Ideia ezberdinak partekatzeko unea denez gaztetxea… askotan denbora hartzea da sekretua!”
“Azkenik, Gaztetxe batean ardura denena da. eta elkarte legediak bere “Lehendakari bakarrarekin” emaiten duen bertikalitate edo hierarki itxura gainditzeko ari gira “Collège solidaire” formula ikertzen. Hola, beharrez, administrazioari aurre egiteko unean, ez da izen bat bakarrik izanen baizik eta Botako kide taldea!”
Publicité
Pour être informé des derniers articles, inscrivez vous :
Commenter cet article