EH Sozialista(1/2)

Ibon Artola / www.euskalherriasozialista.net-ekoa
EHS aldizkaria Euskal Herriko militante, langile
eta gazteen eguneroko borroketarako lagungarria

Noiz, nola eta zertako sortu da Euskal Herria Sozialista ?
Euskal Herria Sozialista aldizkaria orain dela 3 urteko maiatzaren lehenean argitaratu zen lehendabiziko aldiz. Marxismoaren ideiak(1) Euskal Herrian zabaltzeko eta sozialismoaren(2) aldeko borroka bultzatzeko eta defendatzeko helburuarekin sortu genuen. Askapen nazionalaren eta sozialaren aldeko borrokan, uste genuen eta uste dugu oinarrizkoak direla marxismoaren ideiak eta klaseko borrokaren historia aztertzea eta eztabaidatzea. Pentsatzen genuen aldizkaria lagungarri izango zela Euskal Herriko militante, langile eta gazteentzat euren eguneroko borroketarako.
Kapitalismoaren erasoen aurka eta politika erreformistaren ezagaitasunaren aurrean, iruditzen zaigu marxismoaren ideiak direla alternatiba. Marx eta Engelsek euren lehenengo idatziak egin zituztenetik ugariak izan dira marxismoaren aurkako erasoak, ideologia hau hilda dagoela ere sarritan aipatuz. Baina zergatik gastatzen dute hainbeste indar eta diru hilda dagoena erasotzen? Garbi dago burgesiak eta erreformistek badakitela krisi honen ondorioz langile eta gazte askok marxismoagatiko interesa izango dutela eta horri erabateko beldurra diote. Gure ahalegina, langile eta gazte guzti horiei marxismoaren ideiak ezagutaraztea izango da.
Publiko zabalean eta belaunaldi berrietan zer molderen bidez hel arazten dituzue zuen gogoetak?
*Liburu aurkezpenak.Bi hilabetez behin aldizkariaren ale bat ateratzeaz gain marxismoaren klasikoak euskarara itzultzeko helburua hartu dugu. Dagoeneko hiru liburu itzuli ditugu: Marx eta Engelsen Manifestu Komunista, Rosa Luxemburgoren Erreforma edo Iraultza eta Leninen Estatua eta Iraultza. Momentuz, beste bi itzulpen ere bidean dira abenduko Durangoko Azokan argitaratzeko asmoarekin. Liburuaren itzulpenarekin batera hauen aurkezpenak egiten ditugu, bertan liburuaren edukiei buruzko hitzaldiaren ondoren eztabaida irekiz. Auzkezpen hauetan ikusi dugu jendeak interes handia duela marxismoaganako.
*Manifestaldietako parte hartzeak. Gure aldizkaria zabaltzeko aukera onenetakoa manifestazioak dira. Ez da kasualitatea guk ahalegin berezi bat egitea manifestazioetara joateko eta bertako partaideei gure aldizkaria saltzeko. Ondo dakigu manifestazio horietan aurkituko ditugula Euskal Herriko militante aktibo eta borrokalarienak, eta guretzat oso garrantzitsua da hauek ere aldizkariaren bitartez zer esaten dugu ezagutzea. Egia esan uste baino harrera hobea izan dugu eta dagoeneko hainbat erosle ditugu aldizkari guztiak erosten dizkigutenak. Horrelako jendea gabe ez litzateke posible gure aldizkaria kalera ateratzea.
*Hitzaldi eta tailerrak. Liburu aurkezpenez gain hainbat hitzaldi antolatzen ditugu urtean zehar. Bertan gai ezberdinak jorratzen ditugu, beti ere marxismoaren ikuspuntutik: Amerika Latinako iraultza, errusiako iraultza, krisia… Euskal Herriko hainbat gaztetxetan izan gara dagoeneko mota honetako hitzaldiak ematen eta esan dezakegu oso esperientzia onak izan ditugula. Gazteriaren aurkako manipulazioa handia den arren komunikabideen partetik, hitzaldi hauetan ikusi dugu gazteek jarrera oso ona daukatela gauzak ikasteko eta baita mundu hobe bat izateko lan egiteko borondate handia ere. Bestalde, iaz lehenengo aldiz antolatu genituen jardunaldi marxistak Donostiako Ibaeta unibertsitatean eta esperientzia hain ondo atera zenez aurten ere antolatuko ditugu azaroan.
(2/2 partea datorren Alda!n)
(1)Marxismoaren ideiak: Mundu honetako arazoak konpon-tzeko gizarte sozialista bat eraikitzea beharrezkoa dela eta helburu horretarako lehen pausoa kapitalismoarekin amai-tzea dela defendatzen du marxismoak. Baina sozialdemokraziak eta erreformistek defendatzen dutenaren aurrean, marxismoak dio langile klasearen, gazteri iraultzailearen eta gizarteko gainontzeko zapalduen ekintza kontziente eta antolatuaren bitartez soilik lortuko dela kapitalismoarekin amai-tzea eta gizarte sozialista bat eraikitzea. Masa zapalduen borroka iraultzailearekin, hau da, masen mobilizazio, greba orokor eta altxamenduekin izango da posible mundu honetako arazoekin amaitzea eta gizarte sozialista bat eraikitzea.
(2)Sozialismoa: Kapitalismoan gertatzen den moduan, borroka indibidualean oinarritzen den gizarte batek ezin du sekula gizarte sozialista bat izan. Gutxiengo baten irabaziek zuzentzen dute kapitalismoa baina sozialismoa kulturak, kontzientziak eta gizon-emakumeen borondateak zuzenduko luke. Ekoizteko indarrak eta gainontzeko errekurtsoak herritar guztien kontrolpe demokratikoan egonik, gizateria aurretik ikusi gabeko mailetan garatzeko baldintzak sortuko lirateke. Herritarren beharrei aurre egiteko helburua hartuz, sozialismoak herritar guztien behar ekonomikoak, sozialak, kulturalak... asetzea bermatuko luke.

Publicité