Ikertu, ikasi eta egin!

Publié le par Alda






“Hip Hop-ak musikaren bidez

hitza eta solasari indarra emaiten die!”

Le groupe de Rap euskaldun, MAK, est depuis 4 ans une sorte de pionnier en Iparralde dans ce genre musical. Alda! a rencontré Jon, le chanteur du groupe afin d'évoquer avec lui le parcours de MAK et de voir  les différents moyens utilisés par des jeunes d'Iparralde pour vivre ici et partager leurs messages via le RAP en euskara !

MAKen lehen pausuak duela lau urte pasa-txo hasi ziren Iparraldeko gazte batzu Bordalen zirelarik ikasketen garaian. Lagun arte giro, ordinagailu eta platina zaletuak ziren denak eta denbora librea Rap sorkuntzan pasatzen zuten.
"Denek baginuen esperientzia ttiki bat Gaztetxeen munduan, musika talde ezberdinetan, etab. Biziki  fite maketa bat aurkeztu ginuen 10 bat kanturekin Metak disketxeari eta kasik segidan CD bat atera zen 15 kanturekin. Jarraian kontzertuak bata bestearen ondotik  egin ginituen. Lehen urte hortan agenda, logistika, etab arazoek tentsioa sortu dute gure artean musika kreazio ez zelako gehiago lehentasunetan" aitortzen digu Jonek.

Zer nahi dugu... eta nola lortu nahi dugu!
Talde kideak experientzia hortan uztea erabaki zuten urte bat kontzertuetan arizan ondoren.
Hala ere Jonek bere aldetik beti segitu du idazten... eta kontzertuen egin beharretarik kanpo "magia eta gogoa berreskuratu" idatzien grabatzeko eta laster maketa baten egiteko "mezuen zabaltzeko" parada erabiltzeko.

“Kanal historiko” eta “Kanal akustiko”
Laurent baxu jolearekin topaketa egin ondoren Mak-ek bigarren CDa musu truk ekoiztea lortzen du. Segidan bi ildoren jarraitzea erabakitzen du. Bata Hip Hop-arena (CDan dena, ordinagailu eta DJaren lanekin: "Kanal Historikoa") bestea Musikariak gehituz eta eszenatokiari lotua (Baxu, Bateria, Tekla, etab.: "Kanal Akustikoa").
"Lehen urtearen esperientziak lagundu gaitu kontzertuen zurrunbiloan ez gehiago erortzeko "Zer nahi ginuen, nun eta nola lortu, zer baldintzatan, etab". galderak argitzen edozoin engaiamendu hartu aintzin. Orain kontzertuetan dantzari bat edo saxofoi jole bat ere integratzea lortzen dugu...  eta internetean gure kantu batzuren musikak, ahotsak beti atxikiz, DJak bermoldatzen ditu."

Sorkuntzaren etapak...
"Hasiera hasieratik ibilbide bat finkatu ginuen. "Zer nahi dugu?" galderari erantzuna ekarriz. Hip Hop-a musikaren bidez hitza eta solasari indarra emaiteko molde ona denez mezua osatu dugu eguneroko bizian ditugun filma, irakurketa, liburu, arte topaketa, etabarrekin... Gure desmartxak artesania eta zien-tziaren kutsua baditu: etapa ezberdinak zehaztuz eta finkatuz... Bertsulariek egiten duten bezala pasatu nahi ginuen mezua finkatu ginuen hasieratik.”

Zein izan dira zuen inspirazio iturriak?
"Konturatu ginen gogokoa ginuen Rap aldarrikatzaile ipar amerikarrak erabiltzen zituela Asiar mitologiako irudi batzu. Argi zen mitologiak egiten zuela gertakari zehatz batzuren esplikatzeko pertsonifikazio lan bat: sua, su mendia, lurreko indarra, etab. erensugearekin lotuz… Historio horiek errealitatea edo gure mundua azaltzeko lagungarri ziren bezala (Bai Japonian eta bai Euskal Herrian) guk ere erabaki dugu erensugearen erabiltzea. Liburutegietan aurkitutako Barandiaranen eta beste batzuren liburuak irakurri ondoren gure lehen 3 diskoetan aipatzen den sua edo  indar ikaragarria duen lur barneko sua eta ondotik dena erretzen duen sua… Sua Herria (urbanizazioa) bilaka-tzen da edo azken finean gure barnean dugun ongi/ gaizkiaren aurkezteko irudia!”

Euskara eta Rapa nola uztartu dituzue?
"MAKen hasierako bertsioan bakoitzak bere hizkuntza erabiltzen zuen... Bigarren fasean nik euskaraz segitu dut! Eta hor nahitara euskarari lehentasuna eman diogu euskaraz rapatzen ahal dela erakusteko!
Euskarak perfusio azpian agonizatzen ari den izaite baten itxura du. Zer egin? Publikoari erakutsi defendatzen dugula euskara. Baina aini-tzetan ere gure artean, batek ez dakielarik euskara, frantsesera itzultzen gira ez baztertzeko... Frantses hiztunari behar dugu lortarazi sendi arazten garrantzitsua dela euskararen erabiltzea.
Bestalde, Norte Apache eta Selktha Kolektiboak ere euskaraz Rapatzen dute eta orain erreferente euskaldunak baditugu Rap munduan.
Ene aldetik tailerrak ikastolan antolatzeko eta erakusteko parada ukan dut. Raparen bidez ere pasatzen ahal direla mezuak argi utziz... Hots,  Euskal Rapa eredu bat izaiten ahal dela sendi araziz.
Azkenik, europako gune aldernatiboetan (auto gestioa eta fatxismoaren aurkako kultura duten guneetan) ari girelarik, gure Rapa euskalduna ongi etorria eta onartua dela senditzen dugu. Noski, beti kantuen aurkezpen bat eta esplikazio historiko bat egiten dugu hasi aintzin. Baina musikak berak badaki mezuak pasatzen: piano bitxi/torturatu bat hautatuz geroz torturaren gaiari indar gehiago emanez, etab.”  

Mihatu, xekatu kurisoa izan!  
“Kuriositatea pizten dugu gu aintzin pentsatu dutenak kontsultatuz. Hots begirada berezi bat eman behar da jakintzari buruz... Transmisioa garrantzitsua da eta hortako, zer egina izan den jakintzari buruz mihatzea lagungarri da.
Gure kulturaren ezagupenaren bidez, gure kulturaz harro izaitea lortzen dugu. Ez besteak baino hobeak izaiteko... baina besteen heinean sendituz: ez gorago... ez apalago.
Estatu dominatzaileen aztaparretarik edo dirdira itsutzaileetatik at jakin behar dugu haien kulturaren ikasgaiak ere guretzat erabiltzen ipar amerikar beltzen ikaskizun edo frantses kantari "iraultzaileen" mezuak euskal ondarearen aberastasunarekin batera inspirazio iturri gisa hartuz.”
 
Galdezketatik antolakuntzara
“Beti entseatzen gira bestearen ulertzea. Nahiz eta haren ibilbidea zaila izan. Imigrazioa bezalako gai batekin beti galdera egiten dugu gure buruari...”Zergatik atera dira beren herritik, zein dira beren bizi baldintzak han eta hemen, nola egin egoera aldatzeko beti ere injustiziak ttipituz, etab.” Erantzun edo aterabide argirik ez bada beti ere analisiek edo/eta hipotesiek nor berak bere herrian bizitzeko baldintzen aldarrikatzea eta garatzea garrantzitsua dela erakusten dute.”

Antolakuntza mailan preseski, baduzue ibilbide berezi bat...
“Hemen auzo antolakuntza, asambladen bidez erabakien hartzea, etab. inportanteak dira. Hurbiltasun hori lantzea garrantzitsua da.
Alternatiben bila direnak ideia eta proiektu interesanteak garatzen dituzte baina badakigu gero eta gehiago arriskua dela banatze sistema haundiek beren interesen arabera errekupera-tzea...  
Hortako banatze sare hurbiletan garrantzitsua da arizaitea ez tranpa horietan erortzeko edo enpresa erraldoietaz dependentzia ukaiteko!
Auto-gestioaren bidez supermerkatuen beharrik ez ginuke ukan behar...
Saia gaitezen merkatu lokalen edo herri merkatuen bidez bitartekari guziak salta araztea!”

Gure gain hartu!
Harreman hurbil horiek indartzen gaituzte!
Gure kasuan, musikaren industriarekin ezin ginuen ezer kontrolatu...
Ondorioz guk gure CDaren ekoizpenarako bide autonomoa erabili dugu. Bitartekari ahal bezain guti erabiliz.
Nahiago dugu zuzenean arizanez kontzertuetan gure CDak salduz edo emanez ekoizpen industriaren munduan itotzeko beharrik ukan gabe bizi...
CDa esne pinta bat bezala tratatua ikusteko guttiago arrisku bada.
Guk kudeatu dugun sareataz harro gira eta independentzia bat emaiten digu!
Ni erakasle gisa ari banaiz ere beste kideak bizpahiru talderekin eta musika klaseekin musikaren bidez saiatzen dira bizitzen!“

Bukatzeko, nola bizi duzue Euskal Herriaren egoera?

“Euskal  Herria kontrolatu, normalizatu eta asimilatze prozesu baten barnean dela senditzen dugu oraino ere... Ihardokitzeko erabiliak izan dira bi bide: edo instituzioetan parte hartzea  edo manera sakon eta gogor baten bidez... Orain arte ez batak ez besteak ez digu aterabiderik eman. Bigarren bideak gaur egun Español (eta frantses) estatuko arduradun batzuri beren egiazko bisaia gerrazalea, aspalditik ezagutzen ginuen arren, agertarazi die. "Fumigar" edo "anihilatzaile" hitz eta xedeak ahoa bete ari direla eta itxura demokratikoa galtzen dute...
Gu Raparen bidez Euskal Herri osoan gaindi euskaraz ari gira, etxean gira... Gure ibilbidea bera, Euskal Herriaren aitortza ezaren kontrako pausu bat da! Euskaraz Rapa egiten duten beste taldeekin kontzertuak, gogoetak, etab. naturalki eginez bi estatuek inposatzen diguten sasizko muga gainditzen dugu eta Euskal Herri batu bat eraikitzen!”


Publicité
Pour être informé des derniers articles, inscrivez vous :
Commenter cet article