Gaztetxe eta topagune

Ximun Duguine, Patxi Haritschelhar et Ximun Bellecave, membres de Ttattola, le Gaztetxe d’Hazparne
“Organiser et faire vivre notre local
ont été nos principaux défis ces derniers temps.
On veut à l’avenir passer plus de temps
sur les questions touchant la jeunesse d’ici !”
ont été nos principaux défis ces derniers temps.
On veut à l’avenir passer plus de temps
sur les questions touchant la jeunesse d’ici !”
Ostirala honetan, abenduaren 19an, gaueko 21:00etan, Hazparneko Gaztetxean, Fauxto Karrusa emana izanen da.
Alda!k topatu ditu Ttattola Gaztetxeko 3 kide haiekin ikusteko zer mailatan diru guttirekin baina ez laguntzarik gabe
egina izan den Karrusa honi Gaztetxeak bere laguntza ekartzen duen.
Elkarrizketaren bidez Ttattolaren ibilbidea eta, gazte gisa Ttattolan dituzten gogoeta eta egiteko moldeen ezagutza eginen dugu ere.
Ttattolan topatzen ditugun 3 kideek, Hazparnen 1988tik geroz badela gazteentzat topa edo bilkura gune bat azpimarratzen digute. Garai hartan Hazparneko Batzokia deitzen zenak, ostatu bat ere bazuen. Abertzaleen topagunea zen enpresa zahar baten eremuan kokatua. 90 hamarkada hasieran, Beti Erne elkartea izenaren bidez ezagutua izan da Ba-tzokia. Bertan Euskal Herria Zuzenean eta Gazteriak-en sortze gogoetak eramanak izan ziren. 1998an, geroari buruz hautu batzuren egiteko unea etorri zen. Bide bat “Maison des jeunes” klasiko bat bilakatzea zen eta bestea nortasun abertzalearekin orain arte jorratutako bideak jarraitzea. Urte hortan, Gaztetxe bilakatuz bigarren bidea jarraitu zen. Enpresa zaharraren egoitza behar ukan zen utzi 2000 urtean eta 2002an, orain ezagutzen den Ttattolaren egoitza, auzo batzuk alokatutako lokalean kokatzen zen.
Ximun Bellecave-ek erraiten digun bezala, Gaztetxea izanez gero gai batzuren jorratzea naturalago da. Eztabaida behar haundirik gabe lehentasunak finkatzen ahal dira Presoen aldeko bazkari bat antolatzean edo Euskal Kulturaren inguruan animazio bat eskaintzeko unean... besta giroa lagun.
Lokala autofinantzatua
Bada 6 urte pasa Gaztetxeak duen egoitza bere gain hartzen duela. 3 kideek aitortzen dute horrek egin behar batzu emaiten dituela. “Gure errutinetan behar dugu konduan hartu hilabeteroko alokairua eta barneko antolakuntzan segurtatu horren ordainketa”.
Gaztetxea, salda guzietako gatza!
Izan dadin Eihartzea eta Pesta komitarekin eramanikako elkarlanarentzat (Peio eta Pantxoaren kontzertuarentzat) edo Hazparneko pestetan DJ gaualdiaren antolakuntzaren-tzat, Gaztetxeak beti ekartzen du bere berezitasuna Hazparneko ekitaldi ezberdinei.
Patxi : “Egin ahalak egiten ditugu gure ekitaldietan musika estilo ezberdinak sartzeko.”
Ximun B : “Horrek erakutsi digu azken aldietan publiko ezberdina ari dela hurbiltzen eta ondotik Gaztetxeko gogoeta batzu poliki poliki beren ganatzen.”
“Belaunaldi” berriak inplikatu
Ximun D: “Gu Gaztetxean ari gira azken 6 urteetan. Hasiera batean kide bezala pixka bat kanpotik esku ukaldiak emanez. Gaur egun antolakuntza lanetan sartuak gira eta helburua da poliki poliki ezagutzen gaituzten kide berriek ere ibilbide berdina jarraitzea”.
Patxi: “Egia erran duela urte bat pasa ohartu gira 6/8 kideko multxo batu bat ari ginela buru belarri Gaztetxean, baina denak ber jatorrikoak ginela (ikastolakoak, hots haurtzaroko lagun taldekoak kasik...). Pentsatu ginuen indar berezi bat egin behar ginuela Ttattolara agertzen ziren gazte berriei idekidura baten erakusteko”.
Ximun B: “Horren lortzeko, Biltzar Nagusi bat antolatu ginuen kide bakotxak gomitatuz bere inguruan ezagutzen zuen gazte bat edo bi, a priori motibatua izanen zena Gaztetxearen hobeki ezagutzeko eta taldean sartzeko!”
Antolatu eta ideki...
Gaur egun Gaztetxean inplikatuak diren gazteak 15etik goiti dira konduan hartu gabe esku ukaldiak emaiteko prest diren hainbat laguntzaile.
Ttattolako lokala, musika, zirko, etab. animazio ezberdinak segurtatzen dituzten taldeek egunean zehar bizi arazten dute.
Hilabetean behin, aldiz Gaztetxeak ekitaldi tematiko berezi bat antolatzen du. Helburuetarik bat da, geroan, Gaztetxea erabiltzen duten elkarteek beren gain hartzea urtean behin hilabeteko animazio bat...
... gero eta animazio gehiago eskaintzeko!
Patxi: “Gaztetxean antolatuak izan dira Presoen aldeko bazkari klasikoaz gain lehen aldikotz “Air Group” txapelketa bat. Hots, musika instrumentorik gabeko kon-tzertu mimatu bat... presoen alde ere!”
Ximun D : “Hazparneko Ihauterien karietara Ttattolak badu bere karroa eta San Pantzar ibilarazten du auzoetako herrietan (Donamartiri, Heleta, Makea, Aiherra, Isturitze eta Lekuinen) egunaren bukaeran Hazparnen bukatzeko. Herri bakotxean topaketak antolatuak dira tokiko Pesta Komiteekin harremanetan sartzen baigira.”
Ttattolaren inspirazio iturriak ere auzoko herrietako Gaztetxeetan dira. Hortarako, Hazparneko bestetan urtero auzoetako Gaztetxe ezberdin bat gomitatzen dute. Makeakoa eta Donapaleukoa jada gomitatuak izan dira. Azken huntako kideekin dute ekitaldi berri batzuren eskaintzeko ideia ukan. Hain xuxen ere “Poker gaualdiarena”. Gau hortan agertu zaizkie gazte batzu sekulan ez zirenak sartu (edo sartuko!) Gaztetxean... eta ondorioz “beldur” batzu gainditu dituztenak...
Toberak Gaztetxean
Azkenik, Gaztetxeko kideak dantza eta kultur talde ezberdinetan dituzten harremanei esker kontaktatuak izan dira Fauxto Karrusako antzerkilari batetaz. Iparraldea hunkitzeko Hiru Punttu antzerki taldeak xekatzen zituen gune ezberdin batzu. Ttattola egokia agertu zaie. Ttattolakoek jada esperientzia onak ukan dituztenez antzerki talde ezberdinekin, segidan prest agertu dira gaualdiaren antolakuntza segurtatzeko: janaria eskainiz, ostatua atxikiz, afitxaketa Baionatik Hazparnera segurtatuz, etab.
Horrez gain, Ttattolak erabiliko du bere e-mail sarea (gaualdi ezberdinetan haundituz doana!) bai eta ere bere bloga (http://ttattola.canalblog.com) Karrusa horren berri emaiteko 4 haizetara!
Publicité