“La politique est devenue un spectacle"
|
“En matière de projet de société, entre les forces politiques au pouvoir en Hegoalde,
on ne voit pas une grande différence. Dans la CAV, la réforme des impôts a été approuvée
par EAJ-PNV et le PP. Les budgets des administrations par EAJ, EA, Ezker Batua et le PSOE.
En Navarre, l’UPN et le PSN se mettent d’accord.”
Depuis le début de l’année, le syndicat ELA anime une campagne sur tout Hegoalde, pour critiquer les politiques néo-libérales des institutions locales que ce soit de la CAV (Communauté Autonome Basque) ou de la Navarre.
A la veille de son acte central de Bilbao, du 15 février 2008, Alda! publie l’interview d’Adolfo Muñoz Sanz ‘Txiki’, Secrétaire Général Adjoint du syndicat, qui nous parle de l’importante campagne d’ELA sur le projet de société.
Zergatik egiten duzue jendarte ereduari buruz kanpaina bat Hego-Euskal Herrian?
Hagitz beharrezkoa delako. Kanpaina honen xedea jendearengan kezka hedatu eta horrela administrazioei eragitea da, politika sozialagoa egin dezaten. Herri-administrazioen politika antisoziala da. Zergak enpresei eta kapital-errentei murriztu egiten dizkiete; defizit sozialak alor guztietan gero eta larriagoak dira, eta gainera aurrekontuetan eskandaluzko superabita lortzen dute. Datu objektiboa hau da: Europan ez dago gurean bezain gobernu ultraliberalik. Politika horri esker, EAEko Gobernuak erakunde kontserbadoreenen sariak jasotzen ditu.
Zein dira politika horien xedeak?
Botere ekonomikoek erabakitzen dituzten xedeak. Ekonomiak botere politikoa mendean hartu du. Zergatik ahazten dituzte herri-administrazioek beren ardurak eta ez daukate engaiatze sozialik? Ekimen pribatuari beharrizan sozialekin negozioa egiteko aukera emateko. Sektore pribatuarentzako negozio-sailak irekitzen dituzte; finean, publiko eta dohainik izan behar luketeen zerbitzuak herritarrek ordaintzea nahi dute. Hori da guk salatzen dugun pribatizazioa. ELAk gauza bat argi ikusten du: Europa mailan presio fiskalik eta gastu sozialik apalena dugularik, beste politika batzuk posible dira; egiten ez badituzte nahi ez dutelako da.
Nor defendatzen dute politika horrekin?
Zenbait jendek erabaki du zergarik ez duela ordaindu nahi, eta gainetik etekin handiak bil-tzen ditu herri-administrazioek ez inbertituta sortzen diren negozioekin. Kapitala eta enpresaburuak dira gobernuen politika horien adiskideak. Gero eta etekin handiagoak dituzte eta zergak oztopo dira. Gastu soziala ez dute finantzatu nahi, ezta aberastasuna banatu ere. Azken urteotako erreforma fiskalekin nor geratu da pozik? Errenta altuak (diru gehien irabazten dutenak) eta enpresak. Errenta-zergarekin biltzen den diru gehiena soldatetatik dator. Kapitalak ez ditu zergak ordaintzen. Zergak egun ez dira progresiboak. Egoera hau lotsagarria da, eta ezin dugu isilik egon.
Herri-administrazioek esaten dute interes orokorra dutela gogoan...
Bai, hala esaten dute, baina beraien politikak horrekin ez dauka zerikusirik. Hori erretorika eta hipokrisia da. Interes orokorrak ahotan hartuta, interes partikularrak hobesten dituzte. Politika ikuskizun bilakatu dute, jendartea lokartzeko propaganda. Ez dago informaziorik, ez debaterik. Erabaki politikoak ezkutatu nahi dituzte. Jendartean eztabaidarik ez badago, erabakiak errazago hartzen dira. Demokrazia, jendarte aferetan ere, oso kalitate txarrekoa da. Zergen inguruko erabakiak ezkutuka, isilpean hartzen dituzte, eta sindikatuei ez zaie informaziorik ematen, ezta galdetzen ere.
Jendarte eredua eztabaida politikoan ager-tzen da?
Ez, edo oso azaletik eta zinez manipulatuta. Gobernuan sartzen diren indar politikoen artean ez dago jendarte ereduari buruzko diferentzia handirik. Adibidez, Euskal Autonomia Erkidegoan (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa) zerga-erreformak EAJ-PNV eta PPk onesten dituzte, eta ez dago oposizio progresista egiten duen alderdirik. Administrazioetako aurrekontuak EAJ, EA eta Ezker Batuak PSOErekin adosten dituzte. Nafarroan UPN eta PSN jartzen dira ados. Diru-sarrera (fiskalitate) eta gastuari buruz sakonean bat datoz. Estatu espainolean martxoaren 9an izango diren hauteskundeetarako kanpainan lehia argia dago, ea zergak nork gehiago murriztu. Hori ezin da onartu.
Botere politikoak esaten du ELA sindikatuak ez lukeela eztabaida honetan sartu behar...
Bai. Soilik sindikatuaren legitimitatea jartzen dute zalantzan, gure jarrera ez dute maite. Enpresaburuek hitz egiten dutenean ez dute ezer esaten, beti men egiten diete. Patroientzat gobernatzen dute. Milioika euro ematen dizkiete zergak arinduz, diru-laguntza oso handiak dituzte, iruzurra onartzen diete. Gure ustez, sindikatuak eskubide osoa du eztabaida honetan sartzeko. Langileen interesak ez dira enpresako atean burutzen; ELAk ez du inoiz onartuko botere politikoak ekintza sindikalari mugak ezartzea.
Zein politikaren aurka agertu zarete?
Zerga politikaren joera, gastu sozial eskasa eta honek dituen ondorioak:
Osasuneko inbertsioa oso apala delarik, sistema gainbehera doa, eta osasungintza pribatuan gastua handitzen ari da.
Etxebizitzan botere publikoek espekulazioa onartzen dute; etxegintza publikorako baliabideak barregarriak dira.
Hezkuntza gero eta okerrago dago; haur txikientzako leku gutxiegi; zaharrentzako egoitza publikoetan tokirik ez dago, eta pribatuak oso garesti...
Alor guztietan ekimen publikorik ez dagoenez, esku pribatuak etekinak lortzeko bidea ikusten du; horrela prezio pribatuak eta ordaindu beharreko zerbitzuak ezarri nahi dituzte. Kaltedunak, herritarrak eta diru gu-txien irabazten dutenak.
Zer egingo duzue kanpaina honetan?
Sindikatuko militanteak prestatuko ditugu, eta beraiek lan munduan batik bat gai hauei buruzko kezka hedatuko dute.
Indar sozialak mobilizatu nahi ditugu. Toki orotan banatzeko 500.000 eskuorri edo boletin atera ditugu. Hego Euskal Herriko bi langiletik batek jasoko du, beraz. Gainera, afixak, pankartak eta horrelakoak zabalduko ditugu. Eskualdeetan 12 ekitaldi ere antolatu ditugu, eta kanpainaren azken ekitaldia, otsailaren 15ean Bilbon izango da. Delegatu asko bilduko direla uste dugu. La Casilla pabilioian mitina eta gero manifestazioa Bilboko kaleetan zehar.
Zein helburu ditu sindikatuak?
ELAk bere agenda erabaki behar du, eta agenda horren funtsa, bere jendearen interesak defendatzea. Gure xedeak: jendea antola-tzea, indar-erlazioa hobetzea, horretarako beharrezko diren aliantzak eginez.
Jendeak bere agenda erabaki behar du, eta agenda horren funtsa, beti bere jendearen interesen alde lan egitea. Jendea antolatu eta indar-erlazioa hobetu beharra dago, beharrezko aliantzak eginez.
Jendeak sindikatua behar du, eta sindikatuak jendea. Horretarako ikusi egin behar gaituzte, lantokietara iritsi behar dugu, langileen arazoei irtenbide sindikalak eman. Horrela sindikatua langileentzat erabilgarria izango da. Esperien-tziak erakusten du lantoki bakoitzean, sektore bakoitzean antolatuz gero emaitzak etortzen direla. Antolatu eta borrokarako gaitasuna badugu, hori posible da.
Publicité