Autodeterminazioaren aldeko esparru sozial eta politikoa landu

Publié le par Alda

Ela9-copie-1.jpg

ELAk, ekainaren 19an publikoki aurkeztu du dokumento politiko garrantzitsu bat


Mardi 19 juin à Bilbao, le syndicat ELA, majoritaire en Pays Basque sud, présentait publiquement un document politique important dans lequel il formule notamment un certain nombre de propositions concrètes visant à la constitution d'un pôle souverainiste démocratique et civil se fixant  comme objectif stratégique d'arracher la reconnaissance et l'exercice du droit à l'autodétermination pour le peuple basque.
Nous en publions ici quelques extraits. 
On peut retrouver l'intégralité du document en euskara, en espagnol et en français et des vidéos de cette présentation publique sur le blog d'Alda :
http://www.mrafundazioa-alda.org/article-11033227.html

Autodeterminazioa, aldarrikapen estrategikoa
(...) Gaur errebindikazio estrategikoa erabakitzeko eskubidea da, hots, autodeterminazio eskubidea, autonomista, federalista eta independentisten arteko topagune demokratiko izan behar duena.
Autodeterminazio eskubidea eskari demokratiko bat da, baina indar aber-tzaleok behar dugu gure proiektu politikoa gauza ahal dadin; aldiz, ez dute behar, edo ez daukate hainbesteko beharrik, status quoa aldatzeko asmorik ez dutenek.
Hori dela-eta, batez ere indar subiranistek erabaki behar dute hura lortzeko estrategia.
ELAren iritziz estrategia horrek partekatua izan behar du; subiranismoan militante diren talde eta herritar guztiek bereganatu behar dute, hura bultza eta haren partaide direla sentitzea beharrezko da: ez da bandera moduko proposamenak egiteko unea, esparru politiko eta sozial subiranistaren baitako lehian norbere lerroak batu eta hauei nondik jo behar den adierazteko baliagarri direnak; alderantziz, guztiok lan egiteko proposamenak behar dira, horien gainean bide-orri partekatu bat egin ahal dezagun. (...)

Autodeterminazioaren aldeko poloa
Autodeterminazioaren aldeko polo sozial eta politiko bat egin ahal dadin, ELAren ustez orain arte -garai aproposagoetan ere, Lizarra-Garazikoa adibidez-, aztertu ez diren gaiak aintzat hartzea beharrezko litzateke. Zertaz ari gara? Aldakuntzaren aldeko indarrek bere egin ditzaketen arau partekatuez, jokatzeko irizpideez, akordio baten edukiez eta lankidetza esparruez.
ELAk sarri esan izan duenez, autodeterminazioaren aldeko prozesuak jendea bildu eta bere atxikimendua, militantzia eta konpromisoa erakar ditzan, prozesu hori sustatzen duen polo sozial eta politikoak guztiz zibila eta errotik demokratikoa izan behar du.
Demokratikoa bada, ezin du goi mailako itunetan agortu; aldiz, gizartearen parte hartzea eta konpromisoa sustatu eta bideratu behar du; hori egitea eska-tzen du, batetik, herriari hitza eta erabakia emateko helburua duelako, eta bestetik, soilik jendearen bultzada eta egonar-riaz gainditu ahal izango delako estatuek gure herria aitortzeko duten jarrera ezkorra. Autodeterminaziora borrokak, gatazkak eta konfrontazio demokratikoak eramango gaituzte, eta soilik gizarte oso aktibo eta kontzientziatu batek egin dezake bide hori.
Zibila bada, militarra den edo bortxarekin zerikusia duen edozein itzaletik at egon behar du: esparru honek ezin die itun antiterroristei ez estrategia armatuei men egin. Hau ez da erdibidean egoteko erabaki bat, elkarren isla diren estrategia bien oinarriko printzipioei uko egitea baizik; ezin du paralisi eta antzutasun politikoan trabatuta geratu.
(...)
Gutxieneko akordioa

Autodeterminazioaren aldeko polo soziala eratzeko gutxieneko edukiak, helburu komunak hitzartu behar dira, funtsezko osagaietan alderdien arteko gorabeheretatik kanpora dauden gaiak.
Gure ustez, eduki konkretuak, sinpleak, erakargarriak eta militante subiranista orok ezagutzen dituenak izan beharko lukete.
(...)
Gogoeta honetan ezin dugu gehiegi zehaztu, ezta indar autodeterministen lan-agenda egin ere. Alabaina, aipa daitezke lankidetza eraren batean hasteko gai batzuk.
Funtsezkoa subiraniaren baieztapen praktikoari buruzko akordio bat litzateke, kontsulta edo erreferendum baten edo ba-tzuren bidez. Akordio-esparru honen garapena, erritmoak eta gauzatzeko modua lurraldeka eta indar-erlazioaren arabera adostu beharko litzateke.
Honekiko Ipar Euskal Herriko abertzaleek prozesu asimetriko baten hautua egin dute; prozesu horren helburua aitorpen instituzionalaren aldarrikapena da; aldar-rikapen honekin abertzale ez diren sektore batzuk ere bat datoz, eta horrek plataforma zabal bat sortzea ekarri du, Batera alegia. Baterak aldarrikapen horri buruz herritarrei kontsulta egitea eskatzen du. ELAren iritziz hori da estrategia autodeterminista orokorraren tokiko eredua. Hegoaldean era berean praktika autodeterminista garatuko balitz Iparraldeko abertzaleen ekarpen eta praxi berezi horri zentzu osoa eta jite nazionala, subiranista emango lioke.
Akordiorako ere interesgarriak lirateke bisualizatze eta instituzionalizatze molde batzuk, horrek Euskal Herria nazio gisa identifikatzeko aukera emango bailuke. Ekinbide horien helburua lorpen konkretuak, erabilgarriak eta gizarteak beharrezko dituenak izan beharko lukete.
Halaber, sarri esan izan dugun legez, klase xeheen interesa erakartzeko era bakarra dago: nazioaren funtsezko ikur-tzat solidaritatea ezarri behar da. ELAk uste du esparru subiranistak indarra hartuko lukeela eta zabalduko litzatekeela baldin eta justizia eta berdintasun handiagoko gizarte baten aldeko diskurtso eta praxi sozial aurrerakoia integratzeko gauza balitz. (...)

***

Retour à la lutte armée et processus souverainiste :
Le 6 juin, ETA a mis fin au cessez-le-feu permanent qu'elle avait déclaré en mars 2006. ELA a qualifié cette décision d'"erreur gravissime"(...)
ELA n'exempte pas le Gouvernement espagnol de sa responsabilité dans un processus qu'il a géré avec légèreté, autoritarisme et manque de conviction et de force démocratiques : le manque de gestes d'humanisation du conflit et l'acharnement à étouffer toute expression politique du MLNB en sont la preuve. Mais la responsabilité du Gouvernement de Rodríguez Zapatero ne peut servir de prétexte pour éluder le débat sur la pertinence, ici et aujourd'hui, de la lutte armée en tant qu'outil d'intervention politique (...)
ELA considère qu'il est très grave de cacher derrière de fausses analyses l'incapacité ou le manque de volonté de réviser la stratégie armée. On ne peut pas entretenir l'illusion des gens dans des opportunités politiques immédiates qui ne correspondent en rien avec la réalité ; c'est un jeu de dupes qui dure depuis bien trop longtemps. Ce que la cause souverainiste peut gagner en terme de contenu politique ne sera pas ce que l'Etat pourrait donner ou reconnaître en échange de la fin de la violence, mais ce que le mouvement abertzale sera capable d'obtenir lors d'une nouvelle phase d'accumulation de force sociale et politique. C'est pourquoi la fin de la lutte armée est urgente et indispensable.

Publicité
Pour être informé des derniers articles, inscrivez vous :
Commenter cet article