Euskararen tokia, hau Alda!Euskararen toki hau, Alda!
Ellande Alfaro-k
Betiko euskararen zaintzale su-tsuen arrazoinamenduak berriz ere agertu behar dituguia?
Aldi huntan zehatzkiago, euskarak prentsa idatzian duen tokia aipatzera natorkizue. Joan den aldi batez lagun batekin topo egin eta gai huni buruzko solasaldi baten ondotik.
Gaur egun, Euskal Herrian badugu euskara hutsez argitaratzen den aldizkari zonbait, bainan noski konduan harturik erdaraz (Frantses - Español,...) zonbat argitarazten den, horrek betiko errealitate gordina aurpegiratzen digu:
"Euskal Herrian, euskararen herrian, euskara eta euskaldunak arrotz!"
Bainan gai huntan bada alde bat kudeatzeko ez dena hain erres.
Badakigu euskara hutsez ari dena, nori ari den eta frantses hutsez ari dena ere, zertan ari den... Aldiz bi hizkuntza sartzen dituzten aldizkariak ere badira. Huna sortzen den galdera nagusia: Zonbat toki eman euskarari? Beste batzuek pentsatzen dugu, zonbat toki eman erdarari?
%33 euskaraz
Beti ere hortan da koska. Orai urte batzu Euskal Herrian Euskarazek hi-tzarmen baten bidez aldizkari haueri proposatzen zien beren aldizkariaren ehuneko erena (33%) bederen euskaraz izan zedien.
Nik hasteko esperientzia bat ukana dut aldizkari batekin. Euskara arrunt guti agertzen zuen eta harpidetza bukatu zitzaidalarik, ez erreberritzeko hautua egin nuen, esplikatuz euskararen toki ttipiena ere ez zela segurtatua eta beraz euskal irakurle gisa, euskara gehiago izan ezean, ez nuela harpidetza erreberrituko.
Euskarari tokia egin
Erantzuna: frantses publikoa euskal arazora hurbiltzeko hautua egina zutela eta frantsesez ere euskara aldarrikatzen ahal zela.
Hortan ados, bainan ez dut ikusten euskarari tokia eginez zertan galtzen dugun.
Euskal arazoari buruz informatu nahi duenak, nola gaizki ikus lezake euskararen presentzia?
Euskarazko idatziak frantsesezko itzulpen ttipi batekin ez ahal daitezke egin? Eta kontrakoa, frantsesezkoak euskarazko itzulpen ttikiekin. Badira hola ari diren aldizkariak.
Aldiz kezka haundi bat: irakurleak galtzeko beldurra.
"Erdaldun irakurlegoa galtzearen beldurrez, euskararen presentzia segurtatzeko indarrik egiten ez dutenek, ohartu behar dute, euskal irakurle batzu galtzen dituztela."
Euskal Herria euskalduntzeko lanean, nola behar dugu ez dakiteneri euskara ikasarazi. Zendako ikasi nihun ez bada erabiltzen, ez bada agertzen, ez bada beharrik sortzen? Ala goitatu behar dugu irakurlegoa euskaldun-tzea, euskararen sartzeko?
Euskaldunentzat eta euskararentzat, euskararen herria behar luken Euskal Herrian, ez ahal da oinarrizko eskubidea euskara toki guzietan present izaitea?
Egia erran ez dakit lagun harekin hainbeste luzatu nintzen, beti ere nere iritzien idaztera gonbidatu ninduen, hitza eman eta ezin jan!