Bidezko eguberriko merkatua
Alda ! débute sa collection de fiches pédagogiques par la présentation d'un Marché de Noël original. C'est celui des Hauts de Garonne que le Collectif Col “A” Mano organise pour la deuxième année consécutive.
Jean-Bernard Mothes, un des organisateurs de l'évènement, a répondu aux questions d’Alda ! sur ce marché équitable, éthique et solidaire.
D'entrée de jeu, soulignons que ce Marché de Noël se déroule dans des quartiers considérés difficiles de la région bordelaise : forts taux de chômage, problème de discrimination et d'insertion sociale, etc. L'édition du 10 et 11 décembre 2005 ayant été un nouveau succès (plus de 2500 visiteurs) et les acteurs (près de 50) étant satisfaits, c'est un bel exemple à suivre !
Proiektu erder hori, irauteko helburuarekin sortua, antolatzaileek eraiki duten Karta baten ondorioa da. Aldak aurkeztuko dizkizue Karta horren atal batzu, ekitaldiaren arrakastarekin ainitz zerikusi dutena !
Helburuak :
* Elkarte eta ekonomia munduko aktoreak gune bakar batean elgar etaratzea . Baldintza : hemen edo kanpoan elkartasuna eta etika baitezpadakotzat kontsideratzen dituzten aktoreak dira gonbidatuak.
* Tokiko kultura, aberastasuna bai eta ere munduarekilako harreman idekiak plazaratzea.
Jean-Bernard Mothes antolatzailearen arabera, holako ekitaldi batek zailtasun ekonomikoak eta sozialak dituen auzo batean ez ohizko informazio eta produktoak aurkeztu ditu.
Bestalde, merkatuaren karietara, diskriminazioaren kontrako borrokak ondorio konkretuak ukan ditu. Egun hortan kultur aniztasuna eta nahasketa sustatuak izan dira, jatorri ezberdineko aktore eta bisitarien parte hartzea haundia eta ona izan da.
Parte hartzaileek hunkitzen dituzten arloak :
* Bidezko merkataritza : Zailtasun ekonomikoak dituzten herrietako ekoizle ttipiei aterabideak eskaintzen dizkie. Ipar eta Hegoaldeko aktoreak salerosle harreman iraunkorretan atxikitzen ditu. Hori guzia, demokrazia, jendartea eta ingurumena errespetatuz !
* Ekonomia etikoa : Tokiko ekoizle edo artisauek animatzen dute, balio kultural eta sozialak konduan hartuz. Banatze sare edo zirkuito motz eta hurbilak sustatuak dira. Ekoizle eta kontsumitzaileen arteko harreman ideki eta gardenak ere bultzatuak dira.
* Ekonomia solidarioa : Tokiko elkarteek laguntza ekartzen dute herri batzuri (artisau lanak salduz) edo formakuntza ekitaldiak antolatzen dituzte tokiko artisau lana eta ezagutzak erakusteko.
* Herritartasunari eta karitateari lotuak : Familien eta kontsumitzaileen eskubideen babestea. Borroka nagusietako arloak : giza edo jende eskubideen defentsa, Bakea, Gosetea, Pobrezia, Bazterkeria, Diskriminazioa, Osagarria, Ingurumena, etab...
* Kultur animazioa : Elkarteek antolatzen dituzte aurkezpen saioak : artisautza, marraskiak, pintura, jokoak eta animazioak (kantuak, musika, dantza) deneri eta urririk idekiak !
Aktore guziek ainitz maitatu dute ekitaldi hortan bakotxak bestearekin senditu duen osagarritasuna. Bakotxak besteen lanaren garrantzia ulertu du eta besteeri ulertarazi ere ! Ber maneran, antolatzaileek aktore xumeentzat edo esperientzia guttiendun proiektu eramaileentzat aholkulari lana eskaini dute. Antolakuntzak lagundu ditu beren proiektuak eta produktuak aurkezten !
Antolaketa :
Kartak dion bezala : "Eguberriko, bidezko merkatua, etikoa eta solidarioa, ez da elkarte bakar baten ardura izan behar. Elkarlanaren ondorioa izan behar da eta elkarte ainitzen arteko demokrazia parte hartzailearen fruitua".
Manu Robles-Arangiz-Institutuaren lokalean irakurleak ondoko xehetasunak lortzen ahalko ditu :
* Parte hartzaileen izenak.
* Parte hartzaileek bete behar izan dituzten baldintzak.