Elgarrekin urrats egiteko tenoreak jo du

Publié le par Alda

Jean-Michel Galant

 

Nola abertzale mogimenduak ehuneko hogoia gaindi lezake?
Galdera huni erantzuterakoan, iduri-tzen zait gogoratu behar dugula azken hogoitabost urtetan abertzale mogimenduak egin duen bidea. Enbataren sortzetik egun arte, dirurik gabe edo hain guttirekin bainan kemen ta nahikari haundiz, %12-ko hori lortzen dugu bana bertze Iparralde osoan. Militantismoaren indarrez, hainbat gauza xutik emaiten jakin dugu hala nola Ikastolak, Herrikoa, Irratiak edo ta Kultur arloko ardatz zonbait biziaraziz.
Abertzaleak gizarte osoan banatuak
Hauteskunderi begira, hau baita lerro hauen gaia, emaitza oso ezberdinak lortzen dira kostako hiri gotorretarik barnealdeko herrietara. Duela hogoitabost urte gazte hutsak baziren, egun orduko gazteak adinean aintzinatu dira eta gaztetaz gain gizarte osoan banatu dira abertzaleak. Horietan jende esperientziadunak eta berdin erreferentzia bilakatu direnak. Heldutasun horrekin batera hautetsi abertzale mulzo ederra daukagu eta nolazpait erran ditaike Enbata atorra ekartzeak emaiten zuen marginalizazio hura ttipitu dela. Abertzale ager-tzea nolazpait normalizatu egin da.
Horiek hola abertzalegoaren gohorakada gelditu edo bederen eztitu dela iduri luke azken bozkaldiak begiratuz. Hunek bost gogoeta eginarazten ditu jakinez datorren urtea bozkaldi aunitzen urtea izanen dela. Behako hotza eginez iraganari eta bereziki azken urteri, pentsa daiteke ezti-tze hori aber-tzale munduaren zatiketaren ondorio zuzena dela bederen parte haundi batean. Hegoaldean elkarhizketarako mahaina ezartzekotan daudelarik, ez ote da mementoa Iparraldean ere gure iritzi desberdinak bazter utzirik eta aunitzez gehiago dauden gure ikusmolde ta sendimendu berdinak aintzinatuz, elgarrekin aurkezteko mementoa? Bai gure eginbidea da egun, Euskal Herriak bizi duen memento huntan, bide berri batzuen zabaltzea. Horietarik bat Ipar-raldeko lau alderdi politikoek koalizio berri bat sortzea helduden legebiltzarreko hauteskundentzat. ABko azken Biltzar Nagusian pozik gelditu nitzen ikustearekin gehiengo azkar batek ideia hori bermatu ginuela. Pozik ere azken egun hauetan agertu berriarekin zointan jakiten den lau alderdiak bilzen direla eta lanean ari direla norabide hori gauza dadin. Bai etorria da politika paisaje berri baten denbora. Nafarroan martxan ezarria duten "Nafarroa bai" koalizio berriaren pare, guk ere jakin dezagun Iparraldeko abertzaleok elgarretaratzen. Etorriko da denbora gure desberdintasunen agertzeko bainan mementoan gure abertzaletasunak hurbildu ta elkartu behar gaitu. Euskal Herria gain gainetik maite dugunok, bakoi-tzak bere gisan, aunitz gira eta denek bat egin behar dugu.
Etorkinak guganatu
Holako gertakari batek oiharzun haundia ukan lezake guganatu behar ditugun bozkatzaletan ta bereziki bortizkeria aitzaki zuten herritarretan bainan ere gutartera kanpotik etorriak direnetan. Zonbat jende ez dabila bere erroak galduta. Gure nortasun azkarrarekin jakin behar dugu hauen lehenik onartzen eta ondotik guganatzen. Jakinez zonbat kanpotiar etortzen eta etortzekoak diren, gero ta gehiago hauen esku izanen da gure herriaren etorkizuna. Hargatik iduritzen zait badela alde hortarik zer egin. Elgarrekin aurkezteak indar bat emaiten du, irudi baikor bat, indar metatze bat.
Estrategia inportantea bada, ez da aski. Hauteskunde guzitan hautagaiak behar dira, hautetsi lanaz gutiziatuak erran nahi dut ardura kolektiboaz axolatua izan behar dela. Ez da aski hautagai izaitea bereziki herriko botzetan. Herriaren gora beheretaz jakinean izaiteaz gain, hobe doi bat formatua izanik. Gisa hortan datozen egunetan ABk proposatzen dituen formakun-tza egunak garrantzitsuak iduritzen zaizkit. Nahikaria aunitz izanikan ere, eta hau da behar-rena, jakitateak laguntzen du hautagai bat herritarrekin duen harremanetan. Herri baten kudeantza, Herri Elkargoen tokia eta ahalmena, konduen eta aurrekonduen irakurketa, etxegintzaren garatze legeak eta abar eta abar, zonbat gai formakun-tza egun batzuekin aipatzen ahal direnak eta batzu bertzeen esperientziak trukatzen ahal.  
Elkartuz ere... ez baigira sobera
Gisa huntan jakin dezagun gelditzen zauzkigun ilabete horien ongi balia-tzen. Elkartuz ere ez baigira sobera izanen, bil gaiten eta elgarrekin urrats egiten ikas dezagun politika bide berriak zabalduz abertzalegoari.

Publicité
Pour être informé des derniers articles, inscrivez vous :
Commenter cet article