Xiba Baionan
Ellande Alfaro / Xiba-ren animatzailea
“Pertsonak ez dio jostatzeari uzten zahartzen delako,
baizik eta jostatzeari uzten diolako zahartzen da.”
baizik eta jostatzeari uzten diolako zahartzen da.”
Zer da Xiba?
Xiba Euskal Herriko ikastolen Elkarteko proiektua da.
Gure xedea alde batetik euskal populuak gaur arte sortu eta pasarazi duen kultura eta bizimoduari segida emaitea da.
Bestetik gaur egungo bizimolde desorekatu huntan orekaz eta zoriontsu bizitzeko bideak eskaini nahi ditugu.
Horretarako ludikotasuna iduritzen zaigu elementu garrantzitsua eta hortan kokatzen ditugu euskal joko eta jolasak.
Horra laburki erranik gure erronka zoin den eta egitasmo hau Euskal Herria bere osotasunean hartuz, zabaldu eta garatzen dugu.
Gure lan nagusia ikastorduetan egiten badugu ere, ikastoletarik atera eta jendartean eragin nahi dugu eta hortako herriko besta edo elkarteek antolatu bestetan parte hartzen dugu.
Duela zonbat urte eta nola parte hartu duzue Baionako Bestetan?
Gure lana ez da haurrekin mugatzen, jende guzientzat egiten dugu gure eskaintza.
Lagun batek zion bezala "Pertsonak ez dio jostatzeari uzten zahartzen delako, baizik eta jostatzeari uzten diolako zahar-tzen da."
Hunekin lotura eginez galderari erantzunen dut, Baionako bestetan orai lau bat urte hasi ginen helduentzat proposatua zen jaialdi batekin. San Izpiritu zubian egin ginuen hori, Baiona Berriaren eskutik.
Esperientzia biziki ona izan zen, ondotik bazkari batekin segitu ginuen eta ondoko urtean errepikatu ginuen parioa, aldi hartan "Txao" plazan.
Noski hau dena egitarau alternatiboaren barne zen eta gure tokia bete betean ikusten ginuen hor.
Baionako bestek gure kulturarekin bat egiteko bidean eta oreka aurkitze behar hortan!
Aurten, Baionako Bestetako Xibak zer berritasun ekartzen ditu?
Aurtengo berritasun nagusia egitarau ofizialean sartu girela da. Jaialdia haurrentat izanen da eta euskaraz jostatzeko gunea izanen da Udaleku elkartearkin batean.
Bestetik haurrrentzat eskainia izanen diren jardueretan militarrena ez dela eskaintza bakarra izanen!
Eta nola lortu duzue aurrerapausu hori?
Aurten besta batzordean Baiona Berriako kide batzu sartu dira eta hainbat berrikuntza ekarri nahi izan dute; besteak beste euskara eta euskal kulturaren tokia indartzeko.
Lehenagoko urtetan izan harremanez baliatuz gure gana etorri dira eskaintza hunekin eta beraz ostegun arratsaldean haurren gunean Poterne parkean izanen gira 2etarik 6ak arte.
Xibaren animatzaileak arratsalde osoan arizanen dira euskaraz haur guziekin... Zein da hautu horren arrazoina... eta zer ondorio ekartzen ditu?
Gure jarduna beti eta naturaltasun osoz euskaraz izaiten da. Guk osotasun batean ikusten ditugu gauzak eta ez dezakegu pentsa Euskararen herrian joko jolasetan beste hizkuntza batez aritzea. Beraz ikastoletarik kanpo auskaraz aritzeko guneak sortu behar ditugu gure haurrentzat.
Horrez gain euskara sustatzeko dugun helburua hor da eta joko jolasak tresna paregabeak dira erdaldun haurrak euskarara hurbiltzeko eta hizkuntza hau berena ere dutela ohartarazteko.
Hortan dugun esperientziak erakusten digu haurrek ez dutela nehungo arazorik ezagutzen ez duten hizkuntzarekin kontaktuan sartzeko, harremanetarako beste bideak badituzte eta harrera biziki ona dute. Arazo nagusiak helduekin eta burasoekin ditugu, gure buruak sobera formatatuak dira eta
ezagutzen ez dugunaz beldur gira.
Beharbada jostazeari uzten diogulako!
Publicité