Baionatik Angelura bizikletez
Larunbata, agorrilaren 29a, 15:00etan, Baionako Herriko Etxetik
Chronobus-aren atxikitze eta hedatzearen alde!
(PRENTSA AGIRIA, Kopenage E-100aren karietara)
Chronobus-aren atxikitze eta hedatzearen alde!
(PRENTSA AGIRIA, Kopenage E-100aren karietara)

Bizi! Mugimenduak Angeluko RD 810 bideko Merkatari Elkargoari hel arazi dion Gutun Idekia hel arazten dizuegu.
Elkargo horrek gaur egun presio lan bat eramaiten du BABko "Chronobus" operazioa bertan behera utzia izan dadin.
Bizi! mugimenduak pentsatzen du behar dela ez bakarrik atxiki operazio hori baizik eta hobetu eta garatu molde ahal bezain laster eta zabalean, konduan hartuz garraio indibidual eta kolektiboen egoera BABan eta komunitate zientifikoak aholkatzen dituen helburu garrantzitsu bezain premiazkoak berotegi efektuko gasen isurketari buruz.
Gomita zabala
Helburu horrekin gomitatzen ditugu autobusei eta txirrindulei erreserbatua den bide berezi horri lotuak direnak, eta BAB osoan horren zabaltzea nahi luketenak, ozenki beren iritzia ezagutaraztea txirrindulazko ibilaldian parte hartuz, larunbata, agorrilaren 29an, Baionako herriko etxetik Angelukora.
Eta hori, Chronobus-en bidea hartuz: partitzea 15:00etan Baionako Herriko Etxe aitzinean, ibilbidea eta erritmoa familia eta haurrei egokituak dira!
Kopenage E-100
Larunbata, agorrilaren 29a, Kopenageko gailurraren E-100a izanen da. Gailur hori klima beroketari buruz izanen da, eta planetaren gero hurbilari buruz erabakiak hartuko ditu datorren abenduaren 7tik goiti.
Nazio arteko mobilizazio bat hasten da, izenpetua izan beharko den akordioa GIEC edo Klimaren Aldaketari buruzko Gobernu arteko Adituen taldeko zientifikoek gomendatzen dituzten neurrien heinekoa izan dadin, justizia soziala (bereziki Hego Hemisferioko herriekilakoa) oinarritzat hartuz
Esker ona egiten dautzuegu dei hau kondutan hartzeaz eta txirrindulazko ibilaldian parte hartzeaz gizadia eta planeta zaintzeko garrantzitsua den egun hortan.
BABko garraio kolektiboen garapen berehalako eta sakona!
Klima larrialdia ! Jendarte justizi beharra!
Klima beroketa = Gizadiaren aurkako krimena!
Amalurra salba dezagun!
Klima larrialdia ! Jendarte justizi beharra!
Klima beroketa = Gizadiaren aurkako krimena!
Amalurra salba dezagun!
Publicité