Presoen alda!

Publié le par Alda


Demoak

Le dimanche 28 Décembre 2008 à midi, les DEMO, mouvement basque de désobéissance civile, organiseront
un repas de soutien aux prisonniers politiques basques.



Repas de soutien aux prisonniers politiques basques à Mouguerre-Elizaberri
2008ko abenduaren 28an igandean, DEMO desobedientzia zibileko mugimenduak, euskal preso politikoak eta haien familiak sustengatzeko bazkari bat antolatuko du, Elizaberri Mugerreko Ibar trinketean.
Euskal preso politikoen eta haien familien eskubideen errespetua, hasieratik DEMO mugimenduaren aldarrikapen nagusi bat izan da.
Besta garai huntan, gure elkartasuna adierazi nahi izan diegu hurbilketaren alde, preso politiko estatusaren ezagupenaren alde, gatazka armatuaren eta haren ondorioei amaiera emaiten duen aterabide elkarrizketatuaren alde indarra eraman dutenei.

Lecture politique sur la situation du Pays Basque et du combat abertzale
Aurten, helburu nagusietako bat izanen da, azken hilabeteotan  preso politikoetarik lauk ozenki jakinarazi duten mezua publikoki zabaltzea.
Kepa PIKABEA, TXELIS, Carmen GISASOLA eta Joseba URROSOLOk, idatzi ugarien bitartez adierazi duten Euskal Herriaren egoeraren eta borroka abertzalearen irakurketa politikoak, DEMOen azterketarekin pundu amankomun ainitz ditu.
Irakurketa politiko horrek gaur egun borroka armatua tresna kontra-emankorra dela adierazten du -iragana gaitzetsi gabe-, gure indar harremana ahultzen duena eta Estatuena indartzen.

Pour un débat démocratique, débarrassé des tabous et des invectives de toutes sortes
Lau preso hauek ezker abertzale osoaren zinezko barne eztabaidara deitzen dute, eztabaida demokratikoa, hitz iraingarrietatik eta tabuetatik kanpo. Pentsatzen dute Lizarra-Garazi eta Loiolako su etenen hausteak hanka sartze estrategiko larriak direla, gaur pairatzen ditugunak. Erraiten dute, denok gure baitatik estrategi burujabetzazale zibil bateruntz joan behar girela ahal bezain fite, bat eginez eta elkartuz, herri honen eraikitze indar alimalea azkenean ahalbidetzeko gisan, ezker abertzale parte hartzaile batekin eta bere aniztasun eta aberastasun osoarekin.
2008ko abenduaren 28an, igandean, mezu hori zabalduko dugu, gure sustengua publikoki azalduko diegu ezker abertzaleko 4 militante politiko haueri eta gure elkartasuna ekarriko diegu preso politiko guzieri eta haien familieri.

PS : pensez à vous inscrire pour réserver vos places et faciliter l'organisation du repas, en téléphonant au 05 59 46 10 82 ou en envoyant un e-mail avant le 26 décembre à l'adresse suivante : harremanak@demoak.org
Publicité

Publié dans Orotarik

Pour être informé des derniers articles, inscrivez vous :
Commenter cet article