Nahia alde, testuingurua aurka
Julen Zabalo, UPV-EHUko Soziologia Saileko irakaslea
Burujabetzaren aldeko prozesu zibil bat abian ipintzea burujabetza hori desiatzen dugun guztiontzat pozgarria izango litzateke, zer esanik ez. Egia esan, hain berri ona izanda, galdetu behar da zer dela eta oraindik ez den abian jarri. Ez da izango, pentsa daitekeenez, ez delako nahi, baizik eta testuingurua kontrako duelako. Beraz, geroagoko zehaztapenetan sartu aurretik (nolako prozesua, nork osatua, zer ekimen zehatzen inguruan…), beharrezkoago ikusten dut testuinguru hori aztertzea. Noski, hori azaltzeak luze joko luke, eta batez ere, oso eztabaidagarria da, norberaren balorazio pertsonaletan sartzen baikara. Hemen, hortaz, nire iritzia emango dut, Hego Euskal Herriko egoerara egokituta gehienetan.
Hona testuingu horretan modu negatiboan jokatzen duten ezaugarrietako batzuk.
Alderdi politikoek baldintzatua
Burujabetzaren aldeko prozesu zibila modu askotan uler daiteke. Batzuek alderdien agintetik at irudikatzen dute, edo desobedientzia zibil militanteari loturik, eta abar. Formula guztiak onargarri izan daitezke, baina errealitateak esaten digu gaur Euskal Herrian alderdi abertzaleek eragin nabarmena dutela herritarrengan, eta alderantziz, herritarrek leialtasun handia gordetzen dietela alderdiei. Gizarte mugimenduren bat sortzea, alderdien oniritzirik gabe, nolabait beste 'alderdi' bat sortzea izango litzateke, eta horrek herritarren leialtasun politikoarekin egin lezake topo. Posible litzateke, hortaz, alderdiek babestutako prozesu zibil bat abian jartzea? Gaur eguneko perspektibatik horrela planteatu beharko litzateke, baina oraingo egoera ikusirik, nekez irudika daiteke halako ekimen bat.
ETArekiko jarrerak baldintzatua / Espainiarekiko jarrerak baldintzatua
Alderdien arteko adostasun falta normala da, alde batera, bakoitzak interes propioak zaintzen baititu, baina publikoki bi gai dira desadostasunaren zio nagusitzat jotzen direnak, norabide desberdinetan.
Alde batetik, ETA. ETA edozein aurrerapauso egiteko oztopotzat jotzen du batek baino gehiagok, eta bere desagerpena ezinbestekotzat aurrera egiteko. Batzuek ETA 'ordezkatzeko' helburua dute, eta beste zenbaitek uste du ezina dela ezer aurrera ateratzea ETA indarrean dagoela, bere jarduerak espainiar estatuaren jarrera baldintzatzen baitu, eta honentzat, mugimendu berria ETAren esferapean kokatzeko tentazioa izatea logikoena izan daitekeelako. Halakoetan ez jausteko, mugimenduak ETAren arbuio argia egin beharko luke, baina horrek, zer esanik ez, ezker abertzaleko militante kopuru esanguratsua galaraziko lioke.
Beste aldetik, Espainiarekin mantendu beharreko jarrera ere eztabaida iturri da. Izan ere, burujabetzaren aldeko prozesu batek tirabirak sortuko lituzke Espainiarekin, eta ez litzateke ulertuko estatuaren erasoak jasotzea eta, aldi berean, estatuarekin lankidetza itunak egiten ibiltzea.
Ezker Abertzalearen ilegalizazioak baldintzatua
Are gutxiago uler daiteke Espainiarekiko lankidetza giroa gaur egun Ezker Abertzalearen kontra garatzen ari den errepresio aro berriaren ostean. Ilegalizazioak eta ilegalizazioaren mamuak jipoitu egiten du, behin eta berriro, Ezker Abertzalea eta, halako giroan, agian desobedientziarako deiak proposatzea, baina gero, Espainiako legeriarekin bat etortzea ez da aurrekari ona lankidetzarako
Euskal herritarren zatiketa politikoak baldintzatua
Norentzat prozesua? Azken emaitza herri osoarentzat edo herritar guztientzat izango da, noski, baina norekin abiatu behar da prozesua, eta zer jende egongo da mugimenduari eusten eta prozesuaren bizkarrezurra osatzen? Subiranotasuna tartean dela, sentsibilitate abertzalea duen jendeari egingo zaio dei, gehienbat. Horrek sentsibilitate espainiar eta fran-tziarra dutenen herritarren aurkakotasuna ekarriko du, halabeharrez. Lizarra-Garazin gertatu zen bezala, komunitateen (gaizki erabilitako terminoa) mamua haiza liteke, baina indar handiagoz oraindik.
Sentsibilitate abertzaleko jendea esatea, berriz, ez da gehiegi zehaztea. Horren barruan, bestelako sentsibilitate desberdinak dituen jendea dago, eta horiek batzea izango litzateke erronka. Benetan lan zaila, oso ikuspuntu desberdinak batu beharko liratekeelako. Ezinbestekoa izango litzateke, hortaz, ikuspuntu desberdin horiez jakitun, planteamendu zabala egitea, aurrebaldintza gutxikoa.
Zailtasunak zailtasun, subiranotasunaren aldeko mugimendu batek izaera abertzale izaera edukiko luke, halabeharrez, eta Espainiak herritarren arteko zatiketa areagotzea leporatuko lioke. Eta 'leporatu' kasu honetan, maila desberdineko erasoa ere esan nahi du. Azken batean, nazioen arteko talka gertatuko litzateke: euskal nazioa eta espainiar edo frantziarren artekoa.
Ideologia nazionalistak baldintzatua
Burujabetza politikoa lortzea arrazoi bat baino gehiagorengatik desia daiteke, baina normalean gaur egun, eta hala gertatzen da Euskal Herrian, ideologikoki nazionalismo batek sustatutako helburua izaten da. Horrek esan nahi du, burujabe-tza lortzekotan, edo herritar gehienak bihurtu direla helburu hori duen nazionalismoaren kide, edo bestela, nazionalismo horrek aldarrikatzen duen burujabetzaren abantailek herritar gehienak konbentzitu dituztela. Mekanismoa sinplea da, baina nazionalismo batek jarduten duenean, gehienetan beste nazionalismo bat dago parez-pare, eta hori ere, hala gertatzen da Euskal Herrian (bi baino, hiru nazionalismo ageri dira, gainera).
Aurrez aurre dugun nazionalismo horren osasunak bidea erraztu edo zaildu egingo digu, eta badirudi espainiar eta frantziar nazionalismoak osasuntsu daudela momentu honetan. Pentsa dezakegu, hortaz, burujabetzaren aldeko edozein prozesuk erabateko aurkakotasuna jasoko duela nazionalismo horiengandik, are handiagoa eta ikaragarriagoa estatuaren botere guztia erabil dezaketela jakinik.
Gatazka giroak baldintzatua
Prozesu zibila diogunean, ematen du gehiegi nekatu gabe, giro alaian eta Espainiaren edo Frantziaren jarrerarik abegikorrenean garatuko dela prozesu hori, gatazka bakarra ETAri loturikoa delakoan. Apur bat hausnartuez gero, erraz konturatzen gara gatazka politikoa burujabetza prozesuaren indarraren arabera doala, prozesua armatua edo zibila izanda, tartean nazionalismo batzuen arteko konfrontazioa ageri baita.
Beraz, Euskal Herria eta Espainia edo Frantziaren arteko gatazka egon badago momentu honetan, eta prozesu zibilak ez luke hori leunduko. Are gehiago, gatazka maila handitu egingo litzateke prozesu horrek arrakasta lortzekotan. Prozesu honetan parte hartuko luketen herritarrek egoera tirabiratsu batera heldu behar dela jakin beharko lukete, eta halako egoerak gogorrak eta mingarriak izaten direla denentzat.
|
“Euskal Herria eta Espainia edo Frantziaren arteko gatazka
egon badago
eta prozesu zibilak ez luke hori leunduko”

Voici la contribution de Julen Zabalo, professseur de sociologie, à l’Université du Pays Basque à la série d’articles ou de réflexions qu’Alda! a publiés depuis fin juillet sur les Processus souverainistes civils. De l’importance fondamentalede la conjoncture au Pays Basque.

Publicité