Euskal Herria 2007 adierazleetan
| |
| |
Biztanleria, lurraldea, ekonomia eta gizarteari buruzko
datu gaur egunduak
Euskal Herri osorako adierazle sozio-ekonomiko bateragarrien zerrendaren parte bat duzue aste honetako Fitxa Teknikoan.
www.gaindegia.org web gunean aurkitzen ahalko da GAINDEGIA TXOSTENA 2007, Euskal Herriko ekonomia eta gizartea ulertzeko eta aztertzeko gako nagusiekin.
Edukien artean nabarmentzekoak dira Euskal Herria neurtzen duten adierazle nagusien zerrenda eta hauen analisia zein arlo desberdinetako adituek egindako hausnarketa ekonomia eta gizarte alorreko bost gairi.
Adibide bezala, jarraian aurkituko dituzue Euskal Herriaren adierazle zonbaitei buruzko xehetasunak eta haietarik batzuren grafikoak.
“Herrian 3 milioi pertsonatik gora bizi gara. Europako Batasuneko Estatu txiki batzuetako biztanle kopurua aise gainditzen du kopuru honek. Areago 143,5 biztanle bizi dira kilometro karratuko Euskal Herrian Europako Batasunean 114,3 bizi diren bitartean. Honek eragin garrantzi-tsuak ditu lurraldearen okupazioan eta antolakuntzaren ereduan. Datuek erakusten dute dentsitatearen gorengo puntua Euskal Herriko kostaldeko herrialdeetan aurkitzen dela, Bizkaian, Gipuzkoan eta Lapurdin, hurrenez hurren. (...)
Nolanahi ere, gizartearen kohesio maila erakusten duten adierazle gehienek ez datoz bat arlo ekonomikoan aipatu dugun dinamikotasun mailarekin. Horrela enplegu tasari zein emakumearen enplegu tasari eta 55-64 bitartekoen enplegu tasari dagokienean Euskal Herriko datuak EBeko bataz bestea doi-doi gainditzen dute eta oso urrun geratzen dira AEB eta Japoniako enplegu-tasen mailekiko.” (...)
(Mikel Zurbano - Ekonomian doktorea. EHUko ekonomia aplikatua / Saileko Zuzendaria)
Publicité