Disneyland-en urte bat?
|
Jean-Pierre Saint-Picq
Zinemak herrixketara, auzoetara, ikastetxeetara,
hospitale edo presondegietara ekartzeko medioak
eta irudiaren heziera neurri guziak dira arriskuan.
hospitale edo presondegietara ekartzeko medioak
eta irudiaren heziera neurri guziak dira arriskuan.
Untsa maitatuko ginuen gure Presidentea agertzea bere "konkista" berriarekin frantses filma baten estrenaldian.
Kechiche-en filmak parada ezin hobea eskaintzen zion: zinema frantsesa horrela gauzatzen delarik, herriaren onerako da!
Baina lehendakariak nahiago izan digu orroitarazi Mickey-k duela arlo guzietan irabazi...
Esperantza
Beharrik badirela galtze batzu, esperantzaz beteak direnak.
Atalante-en, euforiaz beteriko fase batean gira: 14 000 sartze egin ditugu azken 4 asteetan, gure itxura duten filmekin (La graine et le mulet, La visite de la fanfare edo It's a free world). Zinema honen historian, sekulan gertatu ez dena! Artistikoki asmo haundiko filmentzat ikuslegoak duen jakinminak, laguntzen gaitu duela orain urte andana bat hautatzen dugun programazio markatua, pasioz eta subjektibitatez betean jarraitzen.
Lehiakor eta aldatzen ari den ingurumen batean (filma bat gaur egun ikusten ahal da telebistan, DVDan, internetean (urririk edo ez) edo telefono mugikor batean…) iduritzen zaigu garrantzitsua dela kokatze argi baten ukaitea: filma eta autoreak defenditzea epe luzean, zentzua emaitea, gure geletan animazio eta bizikidetasuna garatzea.
Anti-modernitate salbagarria
Atalante, molde batean salbagarri den anti-modernitatea da!
Hori guzia beharrezkoa da zeren gaur egungo egoerak tentsio inportanteak sor-tzen ditu. Urte ainitzetan elkar bizitza pazifikoan egon ondoren, bi banatze sare pribatu (UGC et MK2) ari dira lehiaketa desleialaren aitzakia erabiltzen juztiziaren bidez herriko etxeen zinema gelen haunditzeak oztopatzeko.
Eragile pribatuek pausatzen duten fun-tsezko galdera sinplea da: zein da diru publikoaren legitimitatea lehiakor diren aktibitateetan?
Hegemonia trabatu
Gure aburuz, laguntza publikoentzat behar dira beti konduan hartu kalitateari lotuak diren kriterio eta eskakizunak. Baina, iduritzen zaigu juztiziaren bidea erabiltzeak erakusten duela sare haundi horien tentsioa, haien inbertsioen fruituak uste baino polikiago eta zailtasun gehiagorekin etortzen ari zaizkielako. Ondorioz, herriko etxeei lotuak diren zinemalekuen kontra animatzen dira (Frantses estatuko merkatuaren %8a ordezkatzen dute eta). Haien helburua metodikoki haien hegemonia trabatzen duten guzien desagertaraztea da.
Oraino grabeago dena da, atake honek beste batzu ekarraraziko dituela frantses estatuko zineman diren mutualizazio printzipioari buruz (laguntza funtsa edo berezitua...). Mundu osoan eredutzat joa den adibide bat litzateke zalantzan ezarria. Horren ondorioak argiki ikusten dira zinema independentean.
Irudiaren heziera zaindu
Ernetasuna baitezpadakoa da zeren krisis hau zinemaren zabaltze kulturalaren eta entzunikusaren laguntza estatalen beherakadan gertatzen da.
Ondorioz, zinemak herrixketara, auzoetara, ikastetxeetara, hospitale edo presondegietara ekartzeko medioak eta irudiaren heziera neurri guziak dira arriskuan.
Ohartuko zirezten bezala, urte hasierako problematika hauek zuzenean hunkitzen gaituzte eta desafioak haundiak dira. Zibilizazio desafio bat.
Har kuraia eta egon pixkor!
Publicité