Herriko Etxeetako hauteskundeak

Publié le par Alda


Hautes egitarau baten pundu nagusiak

Le 15 mars de cette année, Alda! présentait une façon originale de créer un blog  pour réaliser une campagne à l’image de la gestion municipale souhaitée :  démocratique, transparente et participative.
Cette semaine, la Fiche Pratique propose  de détailler les pistes d'actions municipales (par quartier, par secteur social, par  champ d'intervention (inter-communalité…)) qui avaient été évoquées à l’époque.


Herriko edota hiriko bizitza publikoko sozial, ekonomiko, kirol eta kultural sailak oro hartuko dituen egitarau bat asmatu behar da.

Azken hautes kanpainakari tokian dagoen gehiengoak publikatu egitarauak dokumentu gisa erabil daitezke, bertako kapitulu nagusiak erreferentzia-puntu gisa erabiltzeko eta horien barnean gure proposamenak egiteko. Orohar dokumentu horiek ongi eginak dira eta tokian dagoen taldea hautarazi dute.
Udal aldizkaria, badagoelarik, dokumentu baliosa da balizko egitasmoen berri jakiteko eta tokian dagoen talde politikoaren engaiamenduen obratze heinaren ikusteko.
Egitarauak gogoetarako baizik ez du izan behar. Zerrenda kideek, ahal bada, iritzi kudeatzaile batzuek, -alderdi politiko bateko kartadun ez direnek baitezpada- egitaraua beretzat hartu behar dutela.
Sinesgarria izateko, egitarauak, nahitaez norberaren udalerriko bizitzari lotuak diren gai guziak aipatu behar ditu eta proposamen konkretuak egin.
Hara zein izaiten ahal diren pundu nagusiak:
* Garapen ekonomikoa,
* Udal aitzinkontua,
* Tokiko demokraziaren garapenari buruz herritarrak jakinean ematea,
* Hirigintza eta etxebizitza soziala,
* Ingurumena (ura, airea, azantza, oihanak, hondakinak, uholdeak),
* Belaunaldi bakoitzaren behar-ordu bereziak (haurrak, gazteak, helduak, xaharrak),
* Hondarea eta herriko ontasunak,
* Irakaskuntza eta eskola,
* Jendalde arazoak (Ekintza Sozialeko Udal Zentroa, aitzineurriak),
* Elkarteekilako harremanak,
* Kultura eta euskara
* Gure euskal jendarteko arazo bereziak (hala nola BATERA plataformarekin bat egitea)…
Publicité
Pour être informé des derniers articles, inscrivez vous :
Commenter cet article