Avant la fin (Mémoires)

Publié le par Alda

Alda-40---Igor-Eizagirre.jpeg

Igor Eizagirre
ELAko Oarso-Bidasoa eskualdeko arduraduna

Testament spirituel du physicien et philosophe argentin Ernesto Sabato, ce livre permet de mieux comprendre et faire sentir vers où mène le néo-libéralisme.


Jendartearen egoeraren aurkezpena
“Ernesto Sabato fisiko, filosofo eta idazlearen berri ukan dut Hego Amerikara nere lehen bidaia egiteko unean.
Idazle horren lanek garrantzia haundia dutenez kontinente erdi horren burruka sozialen ulertzeko, haren "Antes del fin - Memorias" liburua irakurtzea erabaki dut bidaiaren preparatzeko.
Hego Amerika bisitatu eta argi eta garbi agertu zait han gertatzen ari dena molde batean eredu garri dela Europarentzat. Edo azken finean, Europak, Hego Ameriketan jendarte mailan agertzen diren desoreken bidea hartzen duela.  1911an sortutako idazle argentinar-raren testamendu moduko liburu hori lagungarria da neo-liberalismoaren ondorioak ulertzeko,  "Antes del fin"  liburuan, Hego Amerikako errealitatea ezkertiar marxista ikuspuntutik argiki aurkezten baitu. Kapitalismoaren desmasiak erakutsiak dira molde gordinean. Eta horrez gain, jendarte mailan agertzen diren ezberdintasunen jatorriak ere aurkeztuak dira. 

Liburu baten indarra
Neretzat, bi molde ezberdinetako bidaia, bata bisita modukoa eta bestea irakurketaren bidezkoa, oso baliagarria izan da.
Sabatoren liburuak erakutsi dit sozial demokraziak gure jendartea zeri buruz eramaiten ahal duen. Neo-liberalismoak erabat izkutatzen duen alde bortitzari ez badiogu arreta emaiten eta aurre egiten, Ernesto Sabatok zer ondorio latzak lor-tzen ari garen argi eta garbi aurkezten digu. Hots neo-liberalismoa molde sibilinoan aurrera badabil ere haren errealitate gordina eta gogorra sendi arazteko eta arbuiatzeko lagungarria dugu "Antes del fin" liburua.
Formakuntzarako tresna
Gaur egun, sindikalgintzan jendarte ereduari buruz gogoetak eta formakun-tzak antolatzean Ernesto Sabatoren lanak lagungarri ditut. Kontuan hartuz enpresa haundi eta instituzioen propagandak saldu nahi digun ilusio faltsua, "Antes del fin" liburuak laguntzen nau gure eguneroko arazo batzu sistema ekonomiko orokor baten ondorio logiko bezala ikusten, uler-tzen bai eta ere aurkezten. 

Irakurtzearen garrantzia
Azkenik, militante gazte eta abertzalea naizenez, azpimarratzekoa da Euskal Herriko 80 hamarkadako egoerari buruz (zuzenean ezagutu edo bizi izan ez dudan hamarkadari buruz) irakurketek egin didaten ekarpena. Durangoko azokak eman dit  parada garai haiei buruzko liburuen ezagutzeko. Irakurketa horiei esker,  80 hamarkadako giro politikoaren ezagutza sakondu dut molde ezin hobean.“
Publicité
Pour être informé des derniers articles, inscrivez vous :
Commenter cet article