Zero Waste edo Zero Zabor!

Publié le par Alda

Eric.JPG

 

Erik, Zubidon eta Gipuzkoa Zero Zabor-eko kidea

 

Le Forum “Capitalisme : c’est par où la sortie ?” se déroulera dans différentes villes d’Iparralde (Hendaye, Bayonne, Hasparren, Espelette, Mauléon) où auront lieu des conférences, des débats et des projections entre le 15 et 30 avril. 
Dans la rubrique  "Agir concrètement pour sortir  du capitalisme"  le samedi 30 avril dans l’après-midi, à l’IUT de Bayonne,  “On s’y met, ici et maintenant” montrera des expériences menées sur le terrain dont l’une portera sur le Zero Waste / Zéro Déchet / Zero Zabor au Pays Basque Sud en Gipuzkoa. 
Erik, militant de Zubidon et de Zero Zabor Gipuzkoa nous présente ici via quelles campagnes originales  se fait la sensibilisation de la population sur le Zero Zabor. 

“ZUBIDON Zubieta eta Donostiaren akronimoa, “Donostia zero zabor’’ taldearen marka urbanoa da. 
Gaztelera ematen du “subidon’’, gorakada, baina euskara da. Izena eta kolore korporatibotik hasita  (arrosa), moldeak hausteko jaioa da talde hau. Donostiako talde hau Gipuzkoa Zero Zabor plataformarekin batera sortu zen 2010ko uda baino lehen  Usurbilen. Ez da kasaualitate hutsa, plataformaren eraketa eta herrietan  ari diren taldeen sorrera. 
2002tik  Lurraldean inposatu nahi izan den errausketa plantaren proiektua kokagune desberdinak ezagutu ditu: Urnieta, Igeldo (Donostia), Irun eta orain Zubietan (Donostia) Gipuzkoako Foru Aldundiak kokaleku “erosoa’’ aurkitu du. Hirigunetik urrun eta biztanle gutxiko auzoa.
Orain arte eraiki nahi izan duten herrietan antolakuntza eta mobilizazioak ekarri ditu, baina proiektua  lekuz aldatzerakoan, aldarrikapenak  desaktibatu eta beste leku berri batzuetan berpiztu dira gutxiengoaren ahultasuna aurkitu arte. 
Zubietako inguruko udalek erraustegiaren arriskuaz eta inkoherentziaz ohartu ziren, bereiziki Usurbilko udalak alternatibak martxan ipini zituela 2009an atez ateko zabor bilketarekin.

Erraustegiaren munstroa gosez hil
Sistema selektiboa eta epe motzean hondakinen %80a baino gehiago bertziklatzea lortzen duena, Hernani, Oiartzun eta An-tzuolan zabaltzea lortu da Zero Zabor helburu batekin, erraustegiaren munstroari aurre egiteko eta gosez hil dadila.
ZERO WASTE (Zero Zabor) filosofia honek, politika publikoen bitartez, zabortegi eta errauste planten desagertze progresiboa bilatzen du. Helburu unibertsalista honek edozein lekutan finkatu eta zabaldu daitekeen moldea da. Soilik bidea marraztu behar genuen, helburu handi hau lortzeko. Hasieratik oso garbi geneukan bai Donostia eta Gipuzkoa mailan ekintza fresko, gazte eta alaitsuak behar genituela aktibismo klasikoarekin hautsiz eta norabide zehatzik ezagutu gabe.
Aurpegia emateak eta irudimenari helduz, Zubidonetik eta GZZtik  ekimen koloretsuak eta humore kutsuarekin antolatzen ditugu, esanguratsuenak; Erreala lehenengo mailara igo behar zela jakina zen egunean antolaturiko jaialdian sartu eta Anoeta futbol zelaia parean, erraustegi itsura zuen porteria eraiki genuen Burms jauna (The Simpson serietakoa) atezain moduan zegoelarik, jendea gonbidatzen genuen “erraustegiari gola sartzera” hori dena futbolariz jantzita geundelarik; gazteak, haurrak edo  adinekoak animatuz. Hori bai, den dena grabaturik, jarraian interneten zabaltzeko.

Artibismoa
Gaur egungo aktibismoa edo guk dei-tzen diogun moduan: artibismoa, artea eta aktibismoaren elkarketa. Hau da, gizarte moldeen aldaketa  sentimenduen manipulazioaren bitartez edozein baliabide artistiko erabilita: dantza, antzerkia, muralak, humorea,… beti, komunikazio eta informazio teknologikoen baliabideez oinarriturik egon behar du.
Facebook, youtube, wordpress, Iphone,… gure lagun hoberenak dira, gardentasuna eta jendearekin gertutasuna edukitzea laguntzen digu .
Egia eta irribarrea aurretik daramagula, gure ekimenen detaile txikienaz ere informatzen saiatzen gara.  Jendearekin konektatu behar da, ez soilik modu fisikoan; mezuak, esku orriak, sare sozialak,…  plano psikologikoaren ere: gustuak, formak, estiloa,… naturaltasunez jokatuz sentimendua transmititzen lortzen da, koneksioa.
Lehenengo fase batetan %80a baino gehiago bertziklagarria dela Udalek frogatu dute.
Oraingoan bigarrengo fase baten barnean gaude, alternatibak egingarriak direla jakinda eta frogaturik, jendea aktibatzea da GZZren helburu nagusia, eztabaida sortuz. Horretarako martxoak 20ean 3.000 lagun elkartu ditugu Zubietako frontoian FLASH MOB bat eginez, hau da, dantza erraldoi bat MORATORIA eskatuz koreografia zehatz batekin, alturan ikusteko aproposa, Lady GaGaren “bad romance” kanta moldaturik.
Helburua jendea elkartzea eta ondo pasatzea da. Ekimen sinboliko baten bitartez. Herrriaren koordinazioa irudikatuz, data sinboliko batetan: Usurbilen atez atekoaren 2.urte urrenean. Eta leku sinboliko batetan: errauste plantaren proiektuaren kokalekuan.
Momentu honetan Gipuzkoako oligarkia, komunikabide eta alderdi politiko garran-tzitsuenak gure aurka ditugu.
Honen aurrean Gipuzkoa zero zabor eta osatzen duten taldeak aurrera jarraitzen dugu talde gehiago eratuz herri gehiagotan ZERO WASTE deritzaion kultura sustatu nahi dugu, erraustegiaren afera honi sustraietatik heltzen diona, kontsumo produktuen prozesua, hasieratik amaieraraino, lege ezberdinez artikulatuaz.
Halabaina, oraindik kolektibo lokala baino ez garenez eta, bestalde, udaletxeak izaki zabor kudeaketaren konpetentziaren eskudun nagusiak, GZZ kolektiboa baliagarriak ez diren hondakinen murrizketa ahal bezain beste indartzen ahaleginduko da batik bat, birziklapena sustatu eta produktuaren ahal bezainbesteko berrerabilpenean sakonduaz.
Geure xedea, bestalde, hiritargoaren baitan eztabaida piztu eta bultzatzea da, ondorengoak bezalako galderei erantzun bat eman ahal izateko: zein ondorio izango ditu erraustegiak, zenbateko galera ekonomikoa ekarriko dio donostiar bakoi-tzari, nola eragingo die instalazioetan bertan lanean jardungo duten langileei, nola gainerako herritarrei.

Ez gara hutsetik hasten ari
Egun, SDDP sistema darabilten alternatiba ugari daude. Sistema hau latorrizko edota plastikozko potoengatik errenta bat ordaintzean datza, eta ongi funtzionatzen duela ari gara ikusten. Alokairu-moduko honek dirua berreskuratzea ahalbidetzen dio herritarrari, baldin eta ontziak itzul-tzen baditu.
Hondakinen %98ko berrerabilpen arrakastatsua lor daiteke halaz.
Geure sen ona mintzo zaigun bitartean, geure balioekin koherente garen bitartean… adi gaitzaten hasi behar dugu lanean, geure hondakinen kudeaketa osasuntsu bat posible eginaz.

Pour être informé des derniers articles, inscrivez vous :

Commenter cet article