Zéro déchet !

Publié le par Alda

Imanol Azpiroz

Imanol Azpiroz, adjoint au maire d’Usurbil, chargé de l’environnement et de l’agriculture, promoteur du Zéro Déchet


La collecte séletive par le porte à porte

 

Imanol Azpiroz s’est sensibilisé à la notion des déchets via son propre métier de vétérinaire. Intéressé par la gestion alternative des déchets il s’est très vite engagé contre le projet d’installation d’un incinérateur par la “Diputacion” de Gipuzkoa.

Remarquant que pour aller plus loin dans le militantisme, il était important, de travailler à partir des institutions il se présente et est élu en 2007 adjoint au Maire d’Usurbil (commune de 6 000 habitants à 8 km de Donostia).
Depuis mars 2009, la commune a mis en place la collecte sélective des déchets par le porte à porte. 
Voici l’interview d’Alda! en vue de la participation d’Imanol au Forum “Capitalisme : c’est par où la sortie ?” sur le thème "Agir concrètement pour sortir du capitalisme"  le samedi 30 avril.

Noiz, non eta zertako hasi da zaborraren inguruko gogoeta?
2007ko udal hauteskundeak egin eta udal gobernu berria osatu zenean, mahai gainean zuen honek hiri hondakinen inguruko arazoa. Hori gutxi balitz, Usurbilgo herri kaskotik kilometro batera Gipuzkoako Foru Aldundiak ezarri nahi duen erraustegiak, ezinbestean, gaiari heltzeko premia azkartu zuen. Horrela, ordura arteko hiri hondakinak biltzeko sistemen alternatibak bilatzen saiatu ginen. Birziklatze eta ber-erabilpenean datu hobeak lortzen zituen ereduak nahi genituen eta helburu horrekin Herrialde Katalanetara bidaia egin genuen han hondakinak biltzeko erabiltzen zuten Atez Ateko Bilketa sistema ezagutzeko. Han birziklatze tasak %80ra handitzen zirela eta erraustegi eta zabortegi toxikorik ez zela behar ikusi genuen. Eredu interesgarria iruditu zitzaigun Usurbilerako eta hura ezar-tzeko moduetan pentsatu genuen.


Nor eta nola mobilizatu da ?
Hura Usurbilen nola txertatu genezakeen pentsatzea izan zen hurrengo pausoa. Udalak proposamena esku artean izan arren, hau herritarrekin eraman behar zuen aurrera eta horretarako parte har-tze prozesu bat abiarazi zen. 2008ko udazkenean 20 bilera egin genituen auzo eta sektore ezberdinetako jendearekin. Guztira 2000 lagun azaldu ziren bileretara. Haiei arazoaren muina azaldu zitzaien eta proposamen bat zehazten bidelagun izan genituen. Azkenean, herritarra kon-tsultarako bakarrik ez, konponbiderako tresna zen, aurrerantzean egunero-egunero nahasi gabe sailkatu beharko zituelako hondakinak. Herritar guztiak informatu nahi eta behar genituen, 2009ko martxoaren 16tik etxe guztietan hondakinak sailkatu beharko baitzituzten.


Jendartean, zuen proiektuaren errotzeko eta onarpena lortzeko zer berritasun edo medio erabili duzue?
Prozesu  honetan guztian gure teknologiarik indartsuena jendea dela esan izan dugu. Guk argi dugu, XXI. mendeko erraustegiak baino eraginkorragoa dela proiektu batean sinesten duen jendea, eta prozesu honetako gure aktibo garrantzitsuena izan da, zalantzarik gabe. Jendea informatzen eta sentsibilizatzen jarri ditugu gure ahalegin guztiak: horretarako eskura genituen tresna oro baliatu dugu. Parte-hartze prozesuan, aipatu bezala, bilerak egin genituen auzoka eta sektoreka; informazioarekin triptikoak banatu genituen etxeetara; sistema berrira moldatzeko informazio afixak ezarri ditugu; herriko aldizkarian zalantzak argitzeko galde-erantzunen atalak zabaldu ditugu; herriko bilketaren datuak gizarteratu ditugu eta informazio praktiko guztia jasoko duen web orri bat ere egin dugu. Hori gutxi balitz, bilketa hasi eta urtebetera herri galdeketa bat egin genuen usurbildarrek, behin Atez Ateko sistema ezagututa, hondakinak nola kudeatu nahi zituzten jakiteko. Aipatu bezala, gure motorrerik nagusiena jendea denez, eta hauek egunero egunero arduraz jokatu dutenez, modu gardenean saiatu gara hau eramaten. Bide horretan, noski, ez dugu inolako azpiegiturarik alboratu eta herritarrengana heltzeko bitarteko guztiak ontzat eman ditugu.


Nola egin duzue Usurbilgo Itunaren lortzeko sindikatu, alderdi politiko eta abar ezberdinen artean elkarlana lortzeko eta antolatzeko?
Usurbilek hiri hondakinen kudeaketan emandako urratsa, usurbildarrek ez ezik, gipuzkoarrek eta ingurumen eta osasunarekin kezkatutako gainerako Euskal Herritarrek arretaz jarraitu zuten. Bilketa hasi eta hurrengo hilabetetan, unibertsitate, udal, alderdi politiko, sindikatu eta mugimendu ekologistako kideekin egindako bisitetan, beren begiz ikusi ahal izan zuten hainbat eragilek zertan zen Atez Ateko Bilketa Usurbilen. Eurek ere bazekiten jakin usurbildarrei ez ezik, erraustegi toxikorik gabeko beste hiri hondakinen kudeaketa baten ardura gainerako talde eta herritarrei ere bazegokiela. Hori jakinik, naturala izan zen osasunaren eta ingurumenaren aldeko konpromisoa agertzea alderdi, sindikatu eta eragile sozialek, eta ondorioz, hauek Usurbilgo Itunarekin bat egitea. Haiekin Usurbilgo esperien-tzia beste arlo askotara zabaltzea lortu dugu, eta 2010eko ekainean manifesteazio jende-tsu bat egin genuen Donostian honek deituta. Aurrerantzean ere urrats berriak egiteko prestutasuna agertu dute sinatzaileek eta sinatzaile posible berriei ere zabaldu diegu, Itunarekin bat egiteko aukera.


Entzun dugu "Usurbil atez ate"... bilakatu dela "Osasuna atez, ate" eta komunikazio mailan kanpaina horrek sekulako indarra irabazi duela: balore positiboak zuen alternatibari eskainiz eta "osasunaren kontrakoak" erraustegiari!  Zer eta nola landu duzue "komunikazio" lan hori?
Guk argi izan dugu, hiri hondakinen gaiari heltzeko arrazoirik nagusienak osasuna eta ingurumena izan direla. Osasuna eta ingurumenarekiko gure kezka dago Usurbilen eman ditugun urrats guztietan. Herritarren osasunak eta Usurbilgo ingurumenak kezkatzen gaitu. Lehen aipatu dudan bezala, eraldaketa honen subjektu nagusia herritarra izan da: haren osasunak arduratzen gaitu, baina konponbiderako gako bezala bera ikusten dugu; Herritarren arduran sinesten dugu eta herritarra konponbiderako agente izatea nahi genuen. Paradigma aldaketa bat zegoen komunikatiboki hor, beraz: teknologia toxikoak vs pertsona; herritar arduratsua vs herritar axolagabea; interes ekonomikoak vs ingurumena eta osasuna.


Jendarte aldaketarako zein dira zuen esperientziatik ateratzen dituzuen egiteko molde eta tresna erakargarrienak?
Jendearengan konfidantza izatea da Usurbilgo esperientziaz atera dugun ikasgai nagusiena. Hiri hondakinen sistema aldatzearekin ez dugu bilketa modua soilik aldatu, herritar arduratsuak sortzeko pausoak ere eman ditugu. Herritarrak, bere aldetik, informazioa emanez gero ondo erantzuten duela ikusi dugu. Gure datuak ezingo lirateke bestela lortu, haien eguneroko inplikazio eta ardurarik gabe. Herritarra ondoan izateko apustua egin dugu eta herritarra zoriondu besterik ez zaigu geratzen, honen erantzuna zoragarria izan delako. Jendartearen aldaketa jendearen baitan hasten da eta ez, hainbeste, sistema baten aldaketan.


Aholkurik ber eztabaidan murgilduko diren beste herritarrentzat? Nun informazioa bildu zaborraren inguruan? Nola antolatu?
Lehendabizi, herritarrei, informatzeko eskatuko nieke, eta aldiberean, erakundeei, gardenagoak izateko hiri hondakinak dituen kostu ekonomiko eta sozialak azaltzerakoan. Hiri hondakinena da XXI. mendeko jendarteak estuen hartu beharko duen erronketako bat, arazoa lehertzen hasia baita eta administrazioek teknologia kutsagarri eta toxikoen apustua egin dutela baitirudi. Informazioa lortzeko, oso baliagarriak dira tokian tokiko talde ekologistak (gure inguruetan indar berezia dute Eguzki, Ekologistak Martxan eta Greenpeacek). Azken honek, erraustegiek ingurumen eta osasunean sortzen dituzten kalteekin dossier ezberdinak kaleratu ditu. Erraustegiak Hego Euskal Herrian suposatu duena jakiteko, biziki interesgarria da baita ere, Mikel Peruarena kazetariak zabaldutako bloga (erraustu.wordpress.com). Atez Atekoaren berri izan nahi duenak, Usurbil, Hernani eta Oiartzunen zabaldutako orriak kontsultatu ditzake edo, zergatik ez, gure herrira ere etor daiteke bisitan. Besoak zabalik  hartuko dugu.
Atez ateko hedapenak zabaltzeko berriz, Usurbil, Hernani eta Oiartzungo udalen artean, Garbitania SM sortu dute. Enpresa publiko horren helburua, kideei zerbitzua eskaintzeaz gain, atez ateko bilketa zabal-tzeko proiektuak, hitzaldiak, ikastaroak eta abar luze bat ematea litzateke. Garbitaniak zerbitzu integrala eskaintzen du; Atez ateko proiektuak egitea (bideragarritasun eta hedapenerako proiektuak), komunikazioa, informatzaile zerbitzua eskaini edo formakuntza,  eta nahi izanez gero, bilketa bera egiteraino. Hiru udalek sortu arren, zabal-tzen joatea litzateke  gure helburua eta erakundeek modurik eraginkorrean, zuzen-zuzenean, kudeatzea hiri hondakinak.
 

Pour être informé des derniers articles, inscrivez vous :
Commenter cet article