Historia, ez gaitezen amnesiko sor edo izan!

Publié le par Alda

philippe.jpg

antton.jpg

 

Philippe Mayte eta Antton Curutcharry, Euskal Herriko historiari buruzko formakuntzaren animatzaileak

 

Laster,  Manu Robles-Arangiz Fundazioak eta ARIHPB (Association pour la Recherche et l’Initiation à l’Histoire du Pays Basque) elkarteak antolatuko dituzte hainbat hitzaldi euskaraz eta frantsesez «jakiteko nora goazen,  jakin behar da nondik gatozen!» formularen hobeki ulertzeko.

Frantziako, Espaniako edo Euskal Herriko historia? Euskal Herriko historia turistei kondatua, abertzale militanteei edo ikasle gazteei? Ikertzaile militantearen historia, Frantses Hezkunde Nazionaleko Historia Liburuarena edo Wikipedia-rena?Nola argi ikusi?Nola historiaren garrantziataz konzientzia hartu? Philippe Mayté eta Antton Curutcharryk, bi historia erakasleek, beren gogoetak luzatzen dizkigute eta hainbat erantzun gai ekartzen ondoko orrietan.


Philippe Mayté
 Sarritan historiako erakasle batek bere ikasturtea hastean ondoko galdera pausatzen du: “Zuen ustez, zertako balio du historiak?” Beti bada ia ia lotsagabea dei-tzen ahal dugun bat «Deusentzat!» eran-tzungo duena, lehen lerroko neskatxa gisako bat erraiteko «Iraganetik irakaspenak lortzeko» eta erakasle bat zuhurki materialista... «Hasteko eta bat ene bizibide izaiteko balio du!»
Serioskiago, historiari baliagarritasun bat atxemaiten ahal diogu eta  bereziki haren irakaskuntzari; historiak pertsona bat ez dadin amnesiko sortu eta izan ahal bidetzen du.
Horrek parada emaiten dio pertsona bati bera denetik proiekzio baten egitera, den tokitik eta bere hurbilekoekin. Hortako garrantzitsua da unibertsala den historiaren eta zortearen erabakiz nolazbait guri lotua den lurralde edo lotuak diren lurraldeen historiaren irakurketarako lagungarri diren  zonbait gakoren ezagutzea.
Humanitatearen begietan, Euskal Herriaren historiak, Frantziaren edo Papua Ginea Berria-ren historiak bezainbat «balore» badu zeren harek ere ere parte hartzen du homo-sapiens-ak lehen hitzak grabatu zituenetik geroz, duela 5000 bat urte, 80 miliar pertsonek eraiki duten mosaikoaren berreraikuntzan.
Gure aburuz, Euskal Herriaren historiari intersatzeak laguntzen gaitu humanitatearen historiaren hobeki hurbiltzen eta haragitzen. Sinpleki laguntzen gaitu ulertzen, zerk gaituen «zori komunitate» bilakarazten. Komunitate kontzeptu hori erreferentzia bat dugun Manex Goyheneche-k gogokoa zuen eta gure mailan xumeki ezagutaraztea entseatzen gira.
Historia ez da norberak bere helburuak lortzeko erabilia izan behar. Historiak ez du manipulatu behar helburu ideologiko eta politiko batzurentzat.
Historialaria xume egon behar da uler-tzen eta argitaratzen entseatzen den iraganaren aurrean. Hori zion historialari haundia zen Marc Bloch-ek : “Egiazko historiaren deabruzko etsaia: iritziaren mania“
Historia gurea bezalako komunitate berezi bat zer izan den eta zer den konzientzia har arazteko tresna bat da bakarrik.
Euskal Herriaren historiaz jabetzeak norberari ahalbidetzen du ulertzea nola proiektu bateratzaileak (edo ez batera-tzaileak), zituzten emazte eta gizonek moldatu duten bera sortu, haunditu, bizi edo ez den lurraldea, beste lurraldetan gertatzen den bezala.

Iraganaren inbentarioa egin eta partekatu
Euskal Herriaren historiataz kontzien-tzia hartzeak erran nahi du ez dela gertakari bat ere baztertu behar, gertaerak ez baldin badu ere bat egiten ikerketaren objetuari buruz dugun ideiarekin edo ukan nahi ginuken ideiarekin.
Horrez gain, eta deontologia guztiarekin, aitzinean eman behar da, bizi den lurralde honetaz, eremu berezia egin duen gertakari oro. Jakinez lurralde hortan, jendarte bat bizi dela, ez beste guneetan baino hobea edo txarragoa, baina segurrenik ezberdina. 
Historialaria hor da, handi nahirik gabe, inbentarioa egiteko, ikerketaren fruituen partekatzeko eta argitara emaiteko, bako-txari, ahalbidetzen duelarik orainean bere burua hobe kokatzea.

 
Antton Curutcharry
«Euskal Herriaren historia», zer erran nahi ote du horrek?
"Behar ote zen idatzi Euskal Herriaren historia bat? Euskal herritarren historia bat? Euskal nazioaren historia bat? Euskal popularena? Lehen kasuan, lurralde batetaz ari gira: baina zer erreferentziaren araberea definitua den lurraldea?”
Manex Goyhenetche-en «Histoire Générale du Pays Basque» liburuaren lehen hitz hauek nolazbait ezegonkortzen ahal gaituzte.

Euskal Herria?
Zer erran nahi eman, termino historikoetan «Euskal Herria» hitzari? Behar ote da ikertu gaur egun Euskal Herria izendatzen dugun lurraldea? Hori zaila da, zeren iraganean, zonbait lurralde euskaldunak izan dira eta gaur egun ez dira gehiago hala. Alderantziz, beste batzu gaurko Euskal Herrian dira, jakinez ez dutela egiazki euskal iraganik (pentsa dezagun Bokale-ri !).

Euskal populua?
Behar ote da berdin populu bati lotu; baina zein populuri?
Euskotarrak, hala aipaturik, berant agertzen dira Historian, Jesus Kristoren sortzetik landa mila urte inguru.
Hori aintzin «Vascon»ak, «Tarbel»ak, «Vardule»ak, etab. baziren, eta haietarik inorrek ez zuen gaur egungo Euskal Herriaren eremu osoa okupatua.

Euskal Hizkuntza?
Behar ote da beraz gida-hari berezi bat hautatu? Demagun euskara: egin dezagun orduan populu euskaldunen historia. Baina, hizkuntza galtzen denean, lurralde batek hizkuntza ezberdinak ezagutzen dituelarik… zer egin? Gaur egungo eskualde batzuk ez dute euskara mintzatzen, eta, kasu batzutan, ez da berritasun bat: Nafarroaren hegoaldeak galdu du duela 1000 urte euskararen erabilpena… behar ote da eremu hori holako ikerketa batean konduan hartu?

Hautuak egin
Holako galderen aintzinean, historialariak ezin konponduzko arazoen aintzinean ezartzen dira. Hala ere, tematuz geroz Historia nahi badu idatzi, hautuak egin behar dituzte. Eta naturaz, hautu batek baztertzen ditu  beste posibilitate batzu. Ondorioz, historialarien hautuak kritikatzen eta eztabaidatzen ahal dira. Oraino trabagarriago dena ere, zer irizpideren arabera hautuak egin?
Arbitrarioa jokoan sartzen da! Moztura geografiko eta kronologikoak, alderdikeriak, ideologikoak,… Nola moldatzen da inpartzialitatea, sakontasuna eta zehatztasuna atxiki nahi dituen historialaria? Eh, be, ezin du! 

Tesiak, antitesiak, ikerketak eta kontra ikerketak
Historia humanitate zientzia bat denez, ez da zehatza. Ez da behin betikotz finkatua, anitz aldatzen da, eta fite!
Historialariek dute Historia egiten. Hori tesia eta antitesia ukaldika. Ikerketek eta kontra  ikerketek Historia eraikitzen dute. Historia, historialariek orain arte egin dituzten akats guzien gehiketaren ondorioa da.
Denak ados dira gaur egun erraiteko «Frantziako Historia»k ez duela ezer erran nahi.
Jakina! Galia ez da Frantzia, Franco-en erresuma ere, ez eta ere «Francia Occidentalis»…
Mugak, populuak, hizkuntzak aldatzen, desagertzen, agertzen dira. Deus ez da betiko finkatu edo geldiarazia.

A priori determinista
Frantziaren historia egiteak ez du Euskal Herriaren, Txinaren edo Austriaren historiaren egiteak baino zentzu gehiago. Determinista den a priori batekin lan egitea da, hots, gaur egungo lurraldearen iraganaren aipatzea, jakinez iraganean, lurralde hori izaiterik gabe zela… Holako historioarekin, entseatzen da erakustera iraganean pasatu den guziak, gaur egun ezagutzen dugunaren eraikuntzarat eramaiten duela. Eta hori, «oraina» bururatze edo konplitze bat balitz bezala, lortu nahi zen helburu bat balitz bezala… Alta, iraganeko populuek ez dakite geroa irakurtzen: Saint-Louis-k ez zuen frantziar Errepublika bere xedeetan!

Zentzudun egon
Historialariak behar du beraz izigarri burutsu edo zuhur egon Historiataz ari delarik, eta hori oraino gehiago nahi duelarik egin… zerbaiten historia!
Nafarroko erresumak ez du arau horri ihes egiten. Haren ikerketa ondoko datuek errexten dute: bada garai bat non erresuma hori agertzen den, garai bat non erresuma hori hor den eta beste garai bat non erresuma desagertzen den. Errexago zaigu beraz ikertzea, hasiera bat… eta bukaera bat duen gizon-emakume eraikuntza hau!

 

 


 

 

HITZORDUAK :
Larunbata, 2011ko urtarrilaren 22an 10:00etan
Prehistoriatik Erdi Arora, Antton Curutcharry-rekin
Larunbata, 2011ko urtarrilaren 22an 14:30tan
Nafarroako Erreinua, Antton Curutcharry-rekin
 Larunbata, 2011ko urtarrilaren 29an 10:00etan
1789 aintzineko Euskal Herria / Aro modernoa, Peio Etcheverry-rekin
Larunbata, 2011ko urtarrilaren 29an 14:30tan
1789 ondoko Euskal Herria / Aro garaikidea, Peio Etcheverry-Aintchart-ekin

 

2011ko urtarrilaren 22 eta 29an
larunbatarekin, Euskal Herriaren Historia euskaraz ezagutzeko parada ukanen duzue. 
2011ko otsailaren 5 eta 12an,
frantsesezko bertsioa emanana
izanen da, beherean dituzuen
aurkezpenen harititik. 

De la préhistoire au Moyen Age, avec Philippe Mayté
De la préhistoire à la fin de la romanisation: il s'agit de traiter d'une vaste période où se met en place une civilisation basque pastorale puis agro-pastorale, fondée sur une unité linguistique (permettant d'ailleurs de traiter de la question des origines de ce peuple) et les premiers échanges culturels avec les autres civilisations traversant les Pyrénées ou s'y installant temporairement.

Le Royaume de Navarre,
avec Antton Curutcharry
Le Royaume de Navarre : c'est le point central et emblématique d'une période englobant le Moyen-âge et les débuts de l'époque moderne (c'est-à-dire jusqu'à l'Édit d'union de 1620; mais les limites peuvent être fixées autrement).
Le Pays Basque avant 1789,
avec Peio Etcheverry
L'époque moderne et les grands traits culturels, sociaux et institutionnels du Pays Basque jusqu'à leur disparition en 1789 au nord et en 1876 au sud. C'est par exemple l'époque des institutions populaires telles que le Biltzar du Labourd, l'affirmation d'un droit basque se déclinant dans le domaine public comme dans le domaine privé.

Le Pays Basque après 1789, avec Peio Etcheverry-Aintchart
L'époque contemporaine: du "long  XIXème siècle" (s'achevant en 1918) à l'époque actuelle, avec ses grandes mutations socio-économiques (surtout liées à la révolution industrielle) et politiques (les logiques nationales et les oppositions qui ont abouti à la situation politique actuelle, encore non-résolue).


Plus d’informations dans le prochain numéro. 


Publié dans Orotarik

Pour être informé des derniers articles, inscrivez vous :

Commenter cet article