Euskal Herriaren historia ezagutu!

Publié le par Alda

peio_e.jpg

peio_ea.jpg

 

PEIO ETCHEVERRY eta PEIO ETCHEVERRY-AINTCHART, Euskal Herriko historiari buruzko formakuntzaren animatzaileak


“Herri honek iragan bat duela konzientzia hartzeko.

Ez beste herriena baino hobeagoa edo txarragoa,

ez eta beste herrietarik  deskonektatua, baina xinpleki berea.”

 

Nola historiaren garrantziaz konzientzia hartu? Joan den astean Alda!k argitaratzen zituen zonbait gogoeta eta erantzun Philippe Mayté eta Antton Curutcharry,  bi historia erakasleen bidez. Aste honetan, Peio Etcheverry eta Peio Etcheverry-Aintchart-en aldi da beren erantzunen berri emaitera.


“Historia, gaur egungo errealitatearen argitzeko, aterabide batzuren asmatzeko edo geroan etorriko diren arazo batzu oraindanik aurre ikusteko” lagungarri dela erraiten digu Peio Etcheverry-k. 
Hara jarraian Historiaren inportantziaz  zer gehitzen digun.
Jada aipatu den bezala zutabe hauetan, Historia subjektiboa da eta ororen gainetik historialariaren eraikuntza bat da, edo historialarien arteko historia ttipiena…
Horretarako Euskal Herriaren Historia kondatzera eta batzutan «egitera»  den gure ikerketa gaia asumitzen dugu.
Noski, Historia bat gertakarien gainean eraikia: batzuren azpimarratzea saihestuz eta eta beste batzuren baztertzea edo asma-tzea ere saihestuz.

Zilegitasuna eta objektibitatea
Horrek publiko guziei historia ezagutaraztea ahal bidetzen du.
A priori ez da filtrorik erabili behar Historia kondatzeko unean turista, militante edo ikasleentzat era ezberdina erabiliz.

Filtroak erabiliz, ikerlari eta “kondalari” gisa hain gogoko ditugun gure zilegitasunaren eta objektibitatearen parte bat gal-tzen dugu.
Historia hau ez da Wikipediarena; denak izaiten ahal dira historialariak, segur. Baina ezin da Historia idazten arizan ikasketak, ikerketak egin gabe eta artxiboak errespetatu gabe.
Historia hau ere ez da Frantses Hezkunde nazionaleko liburuetakoa. Liburu horiek behar bait dituzte jarraitu aginte eta barne konsigna batzu. Frantziaren edo Españaren Historiak, Euskal Herriko ikastetxeetako liburuetan aipatua denak, euskal probintzietan iragan gertakariak zentsuratzen, ttipitzen edo baztertzen ditu zeren ez dira sartzen ikasleei irakatsi behar den Historia ofizialaren markoan.
Batzutan, egia erran, tokiko gertakari horiek ezeztatuz, garrantzia gehiago emaiten die, ikasleak molde batez beren iraganaren irakurketari buruz eta bizi duten errealitateari buruz galderak pausatzera eramanez; horrek emaiten digu giltza bat Historiaren funtzioa ulertzeko. 

Memoriaren funtzionamendu onaz
Egia erran, Historia hor da memoriaren funtzionamendu onaren segurtatzeko; memoriak ez duelarik bakarrik informazio zehatz batzuren atxikitzeko helburua, baina ber maneran eta bereziki, haien ber plazaratzea eta erablitzea gaur egungo errealitatea argitzeko, edo aterabide ba-tzuren asmatzeko edo geroan etorriko diren arazo batzuri aurre egiteko.
Islandiar idazle batek erran duen bezala, nazio ttipi bat konziente da desager-tzen dela, ondorioz arraildura bakotxa behar du kukutu eta momentu guziz nazioa berreraiki.

«Biltzen» duen historia bat idatzi eta ezagutarazi
Euskal Herriari dagokionez, behar dugu atsulutuki saihestu gure arbaso eta garaikideen historiaz, historia nazional ofizial baten egiteko arriskua.
Gure populu ttipi egoerak, guttiengoan dena eta bertan ezarria denak, gure Europako populu zahar estatusak, behar gaitu preseski konbentzitu zentzu guzietan «biltzailea» den historia baten idaztea eta ezagutaraztea.
Biltzailea, jatorritik barnean sartuz, nahitara 7 probintziei mugatuko dugun humanitatearen zati ttipi hunen gizon, emazte, ideia, hizkuntza eta kulturen aniztasuna.
Biltzailea ere, europear-zentrismotik urrunduz, eta historia hori idekiz azken urte hauetan ikerketa historikoetan garatzen ari den historia unibertsalara.
Biltzailea azkenik, ahanzturan egon direnen hitza bizi araziz ; Mikel Laboak zion bezala, “Zer dio isiltzen denak, isiltzen denean”...
 

*****

“Iragana ikuspuntu ezberdina duten pertsonek kondatu eta ikertutako gertakari segida bat da” dio Peio Etcheverry-Aintchart-ek, hara bere oharren jarraipena. 
Historia frangotan aipatua da molde anitzan. Turista, guttienez euskal ondar-tzetako eguzkiaz bere larruaren erretzeataz aparte beste zerbaitetaz kezkatua dena, entseatuko da ulertzera bere begien aintzinean hemen agertuko zaion guziaren arteko harremana.
Militantea entseatuko da historian ikustea tresna baliosa bat bere ideien zabal-tzeko lagungarria dena.
Ikasleak, bere historiako kurtsoa ikusiko du behereko zerrendako egoera batean denbora pasatzeko oren bat bezala (marra behar gabeko hautuak):
a. zurzuri hosto batek, eskolako jostalekuan, haren pean lokartu den zaindariaren kopetara erortzeko emaiten duen denboraren kalkulatzeko;
b. bi klaseren arten komunean erretuko duen kanutoaren preparatzeko;
c. arras gogoko duen klaseko auzoa begistatzeko parada;
d. konpasa lagun bere gero profesionala, jendartean integrazioa, etab. segurta-tzeko frantses Hezkuntza Ministeritza nazionalak eskuzabaltasunez eskaini duen mahaina marratzeko… eskergabe hori!
Altabada, historia erakargarria izaiten ahal da untsa aurkeztua bada.

Iragana ez da hartaz dugun ikuspuntua
Egiazko galdera da kontakizunaren erakargarritasunaren eta gertakarien egiazkotasunaren arteko oreka atxemaitea. Zeren iragana ez da hartaz dugun ikuspuntua. Ez da erez xuxen xuxenki historialariek hartaz diotena!
Iragana datu objektibo bat da, ikuspuntu ezberdina duten pertsonek kondatu eta ikertutako gertakari segida bat da.
Beren zintzotasun guzia hor izana gatik eta metodologia ikuspuntutik arduraz arizana gatik ere, historialariek iragana ikusten dute beren jatorri, heziketa eta formakuntzaren filtrotik…

Zergatik historiari interesatzen giren jakin
Hortarako, historiari interesatzen girelarik, jakin behar da zertako, baina ber denboran umil eta zintzo izan behar da historiarekiko.

Umil izaten jakin…
Umil zeren badakigu kasu guzietan gertakariak haien aipatzeko erabiltzen ditugun aztarna eskasetarik aterako dugun kontakizuna baino askoz konplexuagoak izanen direla.


... eta zintzo izan historiaren aintzinean
Eta zintzo zeren historiak ez du ideologia bat zerbitzatu behar eta haren arabera manipulatua izan behar.
Egia erran, hortako behar da saihestu frantziarren historia nahi duelarik bere nazioaz errealitate bat egin nazio kontzeptua bera existitzen ez zen garaietaraino, bai eta ere euskotarren historia ber maneran iragana manipulatzea saiatu direlarik beren kondu.

Euskal Herriaren historiari buruz formatu
Frantziaren historiaren eta Euskal Herriaren historiaren arteko diferen-tziak honetan datza: Frantziaren historia ikasle belaunaldi andana bati erakatsia izan da eta ondorioz zaila da aldaketa baten ekartzea; Euskal Herriaren historia aldiz, ezin da landua izan ez baita agertzen ere eskolako programetan erabiltzen diren liburuetan.
Euskal Herriaren historiari buruz formatzeak erran nahi du lehenik konzien-tzia hartzea herri honek ere baduela iragan bat, ez dena besteena baino hobea edo txarragoa, ez eta besteen historietarik deskonektatua, baina sinpleki herri honek baduela bere historia.

Historia eta geroa
Historiak (ia) dena esplikatzen du, baina (ia) deus ez du justifikatzen edo frogatzen.
Geroa, gaur egun diren gizon eta emazteek egiten dutena da, historiak esplikatzen ahal duena, baina ez duena finkatzen.
 



HITZORDUAK :
Larunbata, 2011ko urtarrilaren 22an 10:00etan
Prehistoriatik Erdi Arora, Antton Curutcharry-rekin
Larunbata, 2011ko urtarrilaren 22an 14:30tan
Nafarroako Erreinua, Antton Curutcharry-rekin
 Larunbata, 2011ko urtarrilaren 29an 10:00etan
1789 aintzineko Euskal Herria / Aro modernoa, Peio Etcheverry-rekin
Larunbata, 2011ko urtarrilaren 29an 14:30tan
1789 ondoko Euskal Herria / Aro garaikidea, Peio Etcheverry-Aintchart-ekin


Publié dans Hitzaldi - Conférence

Pour être informé des derniers articles, inscrivez vous :

Commenter cet article