Bilkuren autoebaluazioa egiteko

Publié le par Alda


Hamasei galdera lagungarri, norberak bilkuren balioa errez estimatzeko


t
 “Funtsezkoak dira bilkurak,
kolektiboak eraikitzeko,
haietan, besteak beste,
planifikatzen, erabakitzen, informatzen, iritzi emaiten, aztertzen eta
ardurak banatzen baitira.”



Militante orok, noiz nahi eta edonon, edozoin motako bilkuretan parte hartzeko parada badu. 
Hara hemen, 16 galderen bidez, nola estimatzen ahal duen bilkuren kalitatea. 

1/ Behar bezala egin dira bilkuraren prestakizunak? 
2/ Zegokion orduan hasi da? 
3/ Bilkuran ziren guziek parte hartu dute? 
4/ Ongi prestatua ziren galderak eta gaiak? 
5/ Behartutakoa izan da eztabaida? 
6/ Besteen ideiak errespetatu dira?
7/ Behar izan denean bakarrik erabili dira ideia-errepikapenak?
8/ Bileraren kontrola gure esku izan dugu beti?
9/ Laburpenak egin ditugu, ideia nagusiak finkatzearren?
10/ Arbelak, errotafolioak,... erabili ditugu?
11/ Bilera osoan eutsi diogu arretari? 
12/ Laburpena egin dugu bukaeran?
13/ Aintzin ikusia zen tenorean bukatu da?
14/ Bilkuraren helburuak bete dira?
15/ Jendeak argi ikusten du zer erabaki hartu diren?
16/ Bete egin dira hartutako konpromisoak?

Pour être informé des derniers articles, inscrivez vous :

Commenter cet article