Biduza biduza

Publié le par Alda

Mattin-Irigoien1.JPG


Mattin Irigoien / Idazlea


“Noizaz geroztik hasirik genuen elgar utzi?”

Alda!k galdegin dio "Loreak mendian, ondarkinak lurpean eta bideak gainean" antzerkia idatzi duen Mattin Irigoien-i antzerkiko zonbait(*) pasarte hautatzea 6 emanaldietan antzerki eta  bertsuen bidez jorratuak izan diren munduaren eta ekologiaren oreka arazoei buruzko gogoeten luzatzeko... eta irakurleak datozen antzerki emanaldietan parte hartzera animatzeko!



“Ez zira ibai, ez zira erreka
Ur handia deitua zinen
Duela hamar urte, katorz juillet-en zinen agortzen
Berantago independance day-erako egina zinen
Biduza biduza
Datatik datara ez duzu berantzen
Gaur udaberria plantatua denerako baitzira idortzen

Ekaineko gau ortzantzkot batek
Tupustez zaitu ernaltzen
Baina goizargirako
Gizenak ez zaitu gehiago trabatzen

Independance day, katorz juillet
Izen batzu direnak dantzatzen
Eta urruntzen joan zaizkizun mugak dituzte erakusten
Gaur udaberria plantatua denerako baitzira idortzen

Biduza biduza
Goregitik ikusten zaitut gain huntako zubitik
Zipa mantarrek estokaturik
Heriotzaren hainbat zain eta erhi luze bailitzan
Hiriko ur zikinen ixuriak zaitu gaur hats berritzen

Barradera hauts kolore
Margo txapelketan dizute edertuko
Ur jauzi firfirez beztituko
Baina zirkulazio frenetikoaren gas karbonikoaren hotsak
Ez du zure ixiltasuna tapatzen luzatuz doan mortu huntan
Arto elgetako nitratek,
Arto bihi baino mantar gehiago dute hazten
Belar pozoinek errekako eulixkak hezur larrutzen
Eta putzutik libratu hari meharrak ez dizu gozamen intziririk eskapa arazten
Biduza biduza
Aspaldi du amuarrainak hiriko basuretan uzkerka zebiltzela
Hormonek ere ez dituzte salbatu,
Joan ziren
Zimentatu eta gudroinatu eremuek gidatu erauntsi basuretan barna

Biduza biduza
Ekaineko gau ortzantzkot batek
Tupustez zaitu ernaltzen
Baina goizargirako
Gizenak ez zaitu gehiago trabatzen
Maitale abandonatuak nola, berdin gaituzu abandonatzen

Noizaz geroztik hasirik genuen elgar utzi ?
Noizaz geroztik…”



(*) Beste pasarte batzu argitaratuak izanen dira ondoko ale batzuetan.

Publié dans Ecologie - Ekologia

Pour être informé des derniers articles, inscrivez vous :
Commenter cet article